XSLaren edukia

Lanaren Antolaketa eta Giza Faktorea27401

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27401

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gaur egungo ingurune lehiakorrean enpresek beraien jarduera burutzeko eta garatzeko ezinbestekoa da metodologia egokiak ezagutzea, produktibitatea handitzeko, efizienteagoak izateko eta bermez lehiakorragoak izateko.

Bestalde, ezagutzaren faktoreak gero eta garrantzia handiagoa dauka gure enpresetan, eta honekin batera giza faktorearen kudeaketa zuzenak, enpresen kudeaketa egoki bat lortzeko.

Irakasgai hau modalitate presentzialean edo dualean egin daiteke.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Lana behar bezala antolatu eta kudeatzeko oinarrizko ezagutza teorikoa jasotzea, bai industria, zerbitzu, zein administrazioko enpresetan.

Era berean, lantokian gutxi ekoiztea eragiten duten arrazoiak ondo ikertzeko beharrezkoak diren metodoak jorratuko dira.



Moduluan landuko diren gaitasunak:

- MO3OE1: Gaitasuna, Industri antolakuntzaren ariketak burutzeko, ebazpen teknikak erabiltzeko eta erabaki hartzean laguntzeko: arriskuen analisia, sistemen modelatzea, optimizazio teknikak eta simulazioa.

- MO3OE2: Teknika berriak eta erramintak identifikatzea enpresen antolakuntza eta kudeaketa burutzeko.

- MO3OE4: Enpresako kideen esperientzia eta ezagutza kudeatzea funtzionamendu hobekuntzak lortzeko.



Ikasketa Emaitzak:

IE1: Produktibitatea eta efizientzia kontzeptuak ezagutu eta duten garrantziaz jabetu.

IE2: SMED teknika ulertu eta, azaltzen eta aplikatzen jakin.

IE3: 5S metodologia ezagutu.

IE4: Lanaren neurketa metodoak erabiltzen jakin.

IE5: Lehenetsitako denborak zehazten eta aplikatzen jakin.

IE6: Makinen arteko interferentzia deterministikoak eta ausazkoak bereizi.

IE7: Makinen arteko interferentziak egon ez daitezen langile bakoitzari esleitu beharreko makina kopurua zehazten jakin.

IE8: Diseinu Industrialaren ezaugarriak eta fase ezberdinak ezagutu.

IE9: QFD Kalitate funtzioaren hedapena nola egiten den ezagutu eta praktikan jarri.

IE10: Balioaren Analisia aplikatzen jakin.

IE11: Kudeaketa Arina ezagutu eta praktikan jarri.

IE12: Lanpostuen balorazioa egiteko metodoak ikasi.

IE13: Giza faktoreak produktibitatean duen garrantzia ezagutu eta langileak motibatzeko faktore mota ezberdinak bereizi.

IE14: Irakasgaiarekin loturiko teknika berriak eta erramintak identifikatzen eta aztertzen jakin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.Gaia: Empresa, Produktibitatea eta kosteak

2.Gaia: Lanaren Azterketa: Metodo eta denboraren hobekuntza

3.Gaia: SMED teknika

4.Gaia: 5S-ak

5.Gaia: Lanaren neurketa

6.Gaia: Kronometro bidezko denborak

7.Gaia: Momentuko Behaketak

8.Gaia: Lehenetsitako denborak (MTM)

9.Gaia: Denbora normalizatuak

10.Gaia: Etengabeko hobekuntza, aldakortasunaren analisia

11.Gaia: Makinen arteko interferentzia

12.Gaia: Industri Diseinua

13.Gaia: QFD

14.Gaia: Balioaren analisia

15.Gaia: Lanpostuen balorazioa

16.Gaia: Soldaten egituraketa

17.Gaia: Motibazioa lan arloan

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek 6 kreditu ECTS ditu, eta beraz ikasleei 150 orduko lana egitea dagokie. 6 kreditu hauek honela banatzen dira:

-Irakaskuntza Magistrala (45 ordu), bertan kontzeptu teorikoak landuko dira eta dagokien gaietan ariketak burutuko dira.

-Gelako Praktikak (15 ordu), bertan derrigorrezko praktika batzuk egin beharko dira. Praktika hauek taldeka edo bakarka burutu beharko dira, irakaslearen aginduen arabera.



Gainera, ikasturtean zehar ikasgaiaren berezko gaiarekin lotutako talde-lana egin beharko da. Lana egitea nahitaezkoa da. Laneko taldeak ikasleek proposatuko dituzte, eta irakasleak onartu beharko ditu. Lana entregatzeko epea ikasturte hasieran zehaztuko da.



Modalitate Duala:

Irakasgaia modalitate honetan egiten/ikasten duten ikasleek, Prestakuntza Duala (ehuDUALA) ereduan oinarritutako prestakuntza-metodologia jarraituko dute (https://www.ehu.eus/es/web/ikasi/ehuduala).



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edota ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, modalitate ez-presentziala aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 55
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Talde Lana (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIO-SISTEMA

Lanak eta praktiken memoriak entregatzeko data irakasleek zehaztuko dute, eta ikasleei jakinaraziko zaie proposamena egiten den unean. Proba edo jarduera osagarri hauek nahitaezkoak izango dira, hau da, egin eta 10etik 4,5eko gutxieneko nota lortu beharko da, edo, bestela, irakasgaia bera gainditzeko irakasleak ezartzen duen gehieneko puntuazioaren araberako kalifikazio proportzional baliokidea. Praktiken eta talde-lanaren arteko noten batukaria, gehienez 4,5 puntukoa izango da, hau da, irakasgaiaren notaren % 45. Edonola ere, irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa izango da azterketaren zati praktikoa eta teorikoa gainditzea, hau da, zati bakoitzean puntuen % 50 ateratzea, lortutako puntuazioak batu ahal izateko.

Behin azterketa gaindituta, azken nota, nota haztatuen batura eginda kalkulatuko da, azterketa (%55), test probak (%10), praktikak (%25) eta taldeko lana (%10) -ren artean. Betiere azterketa gainditu beharko da ikasgaia gainditzeko. Bestela, irakasgaiaren kalifikazioa azterketa finalean lortutako nota haztatua izango da. Hala ere, ezohiko deialdiko ebaluazioari begira, irakasleak egoki baderitzo, ikasturtean zehar ikasleek proba edo jarduera osagarrietan lortutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.

Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egitea erabakitzen badu eta azken ebaluazio sistema egitea erabakitzen badu, idatziz jakinarazi beharko du bederatzi asteko epean, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita, eskolaren egutegi akademikoaren arabera. Jakinarazpen hori irakasleari eskutik eskura eman beharko zaio, eta ez da baliozkoa izango posta elektronikoz edo beste bitarteko digitalez entregatzea, salbuespenezko kasuetan izan ezik (adibidez, Erasmus).

Nolanahi ere, ikasleek deialdiari uko egin diezaiokete; nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea, azken kalifikazioa "ez aurkeztua" izateko.



AZKEN EBALUAZIO-SISTEMA

Kasu honetan, idatzizko azterketari (data ofizialean egin beharrekoa) zenbait galdera/problema gehituko zaizkio, ikasleek klasean eta praktika osagarrietan garatutako edukiei buruz dituzten ezagutzak ebaluatzeko.

Ikasleek, irakasgaia gainditzeko, hau lortu/bete beharko dute:

1) Azterketaren zati praktikoa eta teorikoa gainditzea, hau da, zati bakoitzean puntuen % 50 ateratzea, lortutako puntuazioak batu ahal izateko.

2) Azken ebaluazioari dagozkion gai/problema osagarrietan 10etik 4,5eko gutxieneko nota lortzea, edo azken ebaluazioari dagozkion gai/jarduera osagarriekiko kalifikazio proportzionala.

Eskatutako irizpideak gaindituz gero, azken nota zatien batuketa haztatuaren emaitza izango da; azterketaren balioa notaren % 55a izanda, eta proba edo jarduera osagarrien balioa, berriz, % 45ekoa.

Irakasgaia gainditzen ez bada, lortutako kalifikazioa gainditu gabeko zatiari dagokion nota haztatua izango da (ataletako bat ere gainditzen ez bada, lortutako kalifikazioa puntuazio handieneko zatiaren nota haztatua izango da).

Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe (9 asteko hasierako epearen barruan).

Azken proba egin ezean, azken kalifikazioa "ez aurkeztua" izango da.



MODALITATE DUALA

Modalitate dualean egindako/ikasitako irakasgaia, honela ebaluatuko da:

- Entregagaiak: % 80

- Aurkezpena: % 10

- Ahozko defentsa: % 10

Azken nota aurreko mekanismoen batuketa haztatuaren bidez lortuko da.

Ebaluazioari uko egiteko, ez dira entregagaiak bidaliko, edo UPV/EHUko ikasleen ebaluazio-araudian adierazitako mekanismoen bidez uko egin daiteke ere.





OHAR GARRANTZITSUA:

Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edota ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, modalitate ez-presentziala aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian ikasgaia gainditzen ez duten ikasleek, deialdi horretan aukeratutako ebaluazio-sistema edozein dela ere, ezohiko deialdiko azterketetara eta ebaluazio-jardueretara aurkezteko eskubidea izango dute.

Etengabeko ebaluazioa egin zuten ikasleek, eskatutako praktikak eta lana gaindituta badituzte (ohiko ebaluazion adierazitako irizpideen arabera), eta irakasleak egoki baderitzo, nota gorde ahal izango dute eta azterketa bakarra egin beharko dute (ohiko ebaluazion adierazitako irizpide berdinen arabera). Azterketa horrek ikasturtean zehar egindako proba edo jardueren ebaluazioa osatuko du.

Ebaluazio jarraituari uko egin ziotenek edo ebaluazio jarraitua gainditu ez zutenek eskatutako gutxienekora (10etik 4,5 edo kalifikazio proportzional baliokidea) ez iristeagatik, azterketa idatzia eta proba edo jarduera osagarriak egingo zaizkie, aurreko atalean deskribatutakoak bezalakoak, eta azken ebaluazioari begira eskatzen diren irizpide berdinekin.

Eskatutako irizpideak gaindituz gero, azken nota zatien batuketa haztatuaren emaitza izango da (ohiko ebaluazioan definitutako pisuak mantenduz).

Nolanahi ere, ikasleek deialdiari uko egin diezaiokete; nahikoa izango da azterketara ez aurkeztea, azken kalifikazioa "ez aurkeztua" izateko.



MODALITATE DUALA

Modalitate dualean egindako/ikasitako irakasgaia, honela ebaluatuko da:

- Entregagaiak: % 80

- Aurkezpena: % 10

- Ahozko defentsa: % 10

Azken nota aurreko mekanismoen batuketa haztatuaren bidez lortuko da.

Ebaluazioari uko egiteko, ez dira entregagaiak bidaliko, edo UPV/EHUko ikasleen ebaluazio-araudian adierazitako mekanismoen bidez uko egin daiteke ere.





OHAR GARRANTZITSUA:

Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edota ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, modalitate ez-presentziala aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

* Ikasgelako apunteak.
* Irakasleek emandako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Arenas Reina, J. M. (2000). Control de tiempos y productividad. La ventaja.

* Barnes, R. M. (1972). Estudios de Movimientos y Tiempos. Aguilar.

* Castanyer Figueras, F. (1988). Control de métodos y tiempos (Vol. 7). Marcombo.

* Oficina Internacional del Trabajo. OIT. Ginebra. (1996). Introducción al estudio del trabajo. Cuarta Edición.

* Zubillaga J. (2005). Apuntes de Organización del Trabajo y Factor Humano.

Gehiago sakontzeko bibliografia

* Alfaro Bertrán, F., & Alfaro Escolar, M. (1999). Diagnósticos de productividad por multimomentos (Vol. 63). Marcombo.
* Anderson, David J.; Carmichael, Andy (2016). Essential Kanban Condensed. Seattle, WA: Lean Kanban University Press.
* Derby, E., Larsen, D., & Schwaber, K. (2006). Agile retrospectives: Making good teams great. Pragmatic Bookshelf.
* Euskalit (2005). Calidad Total: Modelo EFQM de Excelencia.
* García Alonso, A. (1997). Conceptos de organización industrial (Vol. 62). Marcombo.
* Gómez Foronda, S. (2021). Organizaciones Inteligentes. Ediciones B de Bolsillo.
* Kobayashi, I. (1988). 20 Claves para mejorar la fábrica.
* Kryvinska, N., & Gregus, M. (2018). Agile Information Business.
* Lahmann, J. (2019). La empresa motivada: un modelo con 14 herramientas y disciplinas para un equipo motivado. Libros de Cabecera.
* Leybourn, E. (2013). Directing the Agile organisation: A lean approach to business management. IT Governance Ltd.
* Maximini, D., Maximini, & Rauscher. (2018). Scrum Culture. Springer International Publishing AG.
* Maynard. Manual del Ingeniero Industrial
* Meyers, F. E. (2000). Estudios de tiempos y movimientos: para la manufactura Ágil. Pearson educación.
* Poels, F. (2001). Estrategias de valoración y remuneración de puestos de trabajo: cómo diseñar y aplicar sistemas eficaces. Fundación Confemetal.
* Schwaber, K. (1997). Scrum development process. In Business object design and implementation (pp. 117-134). Springer, London.
* Schwaber, K., & Sutherland, J. (2011). The scrum guide. Scrum Alliance, 21, 19.

Aldizkariak

* Journal of Operations Management
https://onlinelibrary.wiley.com/journal/18731317
* International Journal of Production Economics
https://www.journals.elsevier.com/international-journal-of-production-economics
* Procedia Manufacturing
https://www.journals.elsevier.com/procedia-manufacturing
* The International Journal of Advanced Manufacturing Technology
https://www.springer.com/journal/170
* Journal of Cleaner Production
https://www.journals.elsevier.com/journal-of-cleaner-production
* Journal of Manufacturing Systems
https://www.journals.elsevier.com/journal-of-manufacturing-systems

Web helbideak

* Lanaren Nazioarteko Erakundea: https://www.ilo.org/
* Prothius "Cátedra en Organización Industrial": http://www.prothius.com
* Lean manufacturing eta produktibitate pertsonalari buruzko webgunea: https://www.leanroots.com

TaldeakToggle Navigation

01A Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

08:00-10:00 (1)

08:00-09:00 (2)

34-35

08:00-10:00 (3)

08:00-09:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P5I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P5I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P5I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)

01A Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

09:00-10:00 (1)

34-35

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P5I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)

01B (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31A Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

09:00-10:00 (1)

12:00-14:00 (2)

34-35

09:00-10:00 (3)

12:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)

31A Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

10:00-11:00 (1)

34-35

10:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)

31B (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala