Zinema Modernoaren eta Garaikidearen Historia27148
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
- Kodea
- 27148
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Zine Klasikoaren Historiarekin batera, irakasgai hau Graduko lehen mailan hasitako ibilbidearen helmuga gisa hartu daiteke, Ikusentzunezko Hizkuntza, Ikusentzunezko Narratiba edota Ikusizko Formen Analisia irakasgaien jarraipena izanik. Irakasgai honen bidez zinemaren bilakaeran, joan den mendeko 50ko hamarkadaren bukaeratik gaur egun arte, eta bere eraketa artistikoan sortutako arazo nagusien ikuspegi orokorra eman nahi da.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgaiaren gaitasunak:
1) Zinearen Historian zehar eta zine klasikoaren garapen (edo alternatiba) gisa agertutako lerro orokor zein berezitasunen definizio argudiatu bat eman.
2) Sasoi hauetan koka daitekeen edozein pelikula bere testuinguruan jarri, historikoki zein estilistikoki.
3) Zinearen Historiaren oinarrian dauden iturri historiografikoak (idatziak, ikusentzunezkoak edota informatikoak) trebeziaz erabili.
4) Garai hauetako edozein film mota doitasun metodologikoaz aztertu.
Titulazioko gaitasunak:
1) Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.
2)Ikus-entzunezko komunikazioko alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
GAITEGI TEORIKOA:
1. Gaia: Modernitatearen apurketak
2. Gaia: Zinema Berriak
3. Gaia: Egile-zinema
4. Gaia: New Hollywood
5. Gaia: Zinema garaikidea. Egiletza eta joerak
6. Gaia: Kanpoalde estetiko zein geografikoa
GAITEGI PRAKTIKOA:
- Garai ezberdinetako filmetako sekuentzia esanguratsuen analisi xedea, sortuak direneko testuinguruarekin duten harremana nabarmenduz.
MetodologiaToggle Navigation
Gaitegi teorikoaren edukiak hiru ardatzen arabera garatuko dira: eskola magistralak, aginduko diren pelikulen ikusketa eta analisia, eta aldi berean lauhilekoan zehar ikasleak talde lan bat burutu beharko du (ikus Ohiko Deialdiaren argibideak).
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazioa:
1) Etengabeko ebaluazioa:
Azken nota ondorengo hiru irizpideen ondorioa izango da:
* Proba idatzia (%50a)
* Talde lana (%50a)
- Proba idatziaren zein praktiken edukia, talde lana burutzerakoan bete beharreko irizpideak eta jasotzeko data ikasturtearen hasieran eGelan zehaztuko dira. Ez da langungarria izan daitekeen materialik onartuko. Ebaluazio prozedura eta ariketa hauek berberak izango dira dozentzia presentzialean zein ez presentzialean.
- Gai bakoitzak egokitutako eta derrigorrez ikusi beharreko (eskola-ordutik kanpo) pelikula bat edo bi izango ditu, bere edukia praktiken gaia izango delarik. Nahi eta nahi ez ikusi beharreko filmeen zerrenda ikasturtearen hasieran banatuko da.
Ebaluazio prozedura eta ariketa hauek berberak izango dira modu presentzialean zein ez presentzialean.
2) Bukaerako probari dagokiodanez:
* Indarreko arautegiaren arabera eskatu beharko da
* Dekanotzak finkatutako egun eta orduan izango da
* Irakasgaiaren programan finkatutako edukien inguruko azterketa idatzia izango da
* Ez da langungarria izan daitekeen materialik onartuko.
* Azken notaren %100a balioko du
Ebaluazioa berbera izango da modu presentzialean zein ez presentzialean.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez ohiko deialdietan azken ebaluazioan erabilitako sistema berbera erabiliko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- Irakaskuntzari laguntzeko plataforma informatikoan argitaratutako materialak (eGela).
- Irakaslearen aburuz derrigorrez ikasleak ukusi behar dituen pelikulak
- Proba idatzian ez da langungarria izan daitekeen materialik onartuko.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Cousins, Mark: Historia del cine, Barcelona, Blume, 2005.
- Sánchez Noriega, José Luis: Historia del cine. Teorías, estéticas, géneros, Madrid, Alianza, 2018.
- Thompson, Kristin y Bordwell, David : Film History. An Introduction, McGraw-Hill, 1994 (Third edition 2009.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Behar denean, irakasleak gai edota ikasgai-zerrendaren atalei egokitutako berariazko bibliografia jarriko du eGela-n.
Aldizkariak
- Caimán Cuadernos de cine
- Cahiers du cinéma.
Web helbideak
- http://www.caimanediciones.es/
- http://www.davidbordwell.net/
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 17:00-19:00 (1) | 14:00-16:00 (2) | |||
17-30 | 17:00-19:00 (3) | 14:00-15:30 (4) |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:30-16:00 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
17-30 | 11:00-13:00 (3) | 11:00-12:30 (4) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 12:30-13:00 (1) |
Irakasleak
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
17-30 | 11:00-13:00 (3) | 11:00-12:30 (4) |
Irakasleak
61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 12:30-13:00 (1) |