Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Genero, formatu eta komunikabide desberdinetan lanaren eta ikerkuntzaren proiektu, lorpen eta emaitzak eraginkortasun, hitz-jario eta era argudiatuan komunikatzea eta adieraztea.
- Helburu-identifikaziora eta akzio plangintzara bideraturiko estrategiak proiektatu eta diseinatzea, edukien eta komunikazio-prozesu eta ikus-entzunezko informazio garapenaren testuinguruan.
- Ikus-entzunezko komunikazio eta informazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.
- Ikus-entzunezko komunikazioaren inguru eta ohitura profesionalen alorrean ezaguera eta esperientzia lortzea.
- Ikus-entzunezko komunikazioko alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
- Ikus-entzunezko komunikazioko arazo erabakirako ikuspegi sortzaile berriak laburbiltzea, garatzea eta ematea.
- Informazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.
- Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.
- Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.
- Prozesu eta testuinguru komunikatibo desberdinetan teoria eta erreminta metodologikoak aplikatzea.