XSLaren edukia

Programazio Estrategiak27137

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27137

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irrati eta telebista linealeko edukiek programazio-taularen markoan hartzen dute esangura guztia. Eskaintza hori eraikitzerakoan, asko dira kontuan hartu behar diren faktoreak, besteak beste: kanalaren/emisoraren helburuak, xede-taldea, konpetentziaren jarduna, edukien generoa, ordutegia eta kontsumitzaileen ohiturak. Programazio-taulak gorpuztu eta zentzua ematen die horiei guztiei.

Irakasgai honetan, programazioaren inplikazioak zeintzuk diren aztertzeaz gain, profesionalki zeregin horretara dedikatzen direnen lanean sakonduko dugu baita ikus-entzuleen kontsumo portaeretan ere. Azken hauetarako audientzia-ikerketan aritzen diren erakundeen informazioaz baliatuko gara.

Gainera, interneten eta bestelako plataforma digitalen programazioa nola gauzatzen den aztertuko dugu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Audientzia-ikerkuntzan diharduten erakunde garrantzitsuenak eta haien erabilgarritasuna identifikatzea.

- Audientzia-ikerketatik datozen datuak interpretatu eta aplikatzea.

- Euskarrien arteko desberdintasunak sakontzea, helburuei, eskaintzari (programak/generoak, programazio-teknikak eta programazio-parrillak) eta lortutako audientziari dagokienez.

- Kanal/irratien helburu estrategikoak bereiztea.

- Egungo ikus-entzunezko panoraman programazio-parrillak eraikitzeko beharrezko ezagutzak aplikatzea.

- Internetek irrati-telebista eta online programazioan duen eragina aztertzea.

- Eskuratutako ezagutzak sareko ikus-entzunezko edukien eskaintzaren diseinuan aplikatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Irrati, telebista eta interneteko audientziak

2. Audientzia-ikerketaren kontzeptak eta indizeak

3. Programaziogintzaren esangurak

4. Programazioan eragiten duten faktoreak

5: Programazio saila irratian eta telebistan

6. Irratigintzaren panorama

7. Irrati-eskaintza

8. Irrati-kontsumoa

9. Irratirako programatzen

10. Telebistagintzaren panorama

11. Telebista-eskaintza

12. Telebista-kontsumoa

13. Telebistarako programatzen

14. Internet: panorama, eskaintza, erabilera eta programazioa.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan garatuko diren jarduerak bi multzotan sailkatzen dira: ikasgelan jorratutako gaien inguruan ikasleek banaka eginikoak eta, bestetik, proiektu nagusian kokatzen diren taldekako eginkizunak. Bigarren multzo honetakoak dira ikasleek hirunaka egin behar dituzten txostenak eta hauen aurzkezpena klasean.



Banakako ariketak zazpi dira: (1) Telebista-kanal bati edo ikus-entzunezko plataforma bati buruzko “inpresioak” jasotzea; (2) Behaketa teknika aplikatzea; (3) Bi irrati-kateren audientzia-profila aztertzea eta Irrati-programa berri baterako proposamena eraikitzea; (4) Telebista-programa edo ikus-entzunezko eduki gogokoena aztertzea; (5) Programazioari buruzko informazio-iturriak aurkitzea; (6) Telebista genero desberdinen pisua eta (7) Irrati-telebistaren etorkizuna interneten.



Bigarren blokea proiektu nagusiaren inguruko jardueren multzoa da. Ikasgaiaren bizkarrezurra izanik, hiru pertsonako taldeetan burutua izango da. Egin beharrekoen artean daude irrati/telebista baten egungo programazio-eskaintza sakonean aztertzea eta horren ostean programazio ideala izan daitekeena diseinatzea. Proiektu nagusi guztiak ikasgelan aurkeztuko dira irrati eta telebistako “azoken” bidez, eta ikasle guztiek parte hartu eta proposamenak ebaluatzeko orduan.

















Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdia etengabeko ebaluazioan oinarrituko da. Ikasleak azken ebaluazioa erabili nahiko balu, idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari, ikastetxeko araudian adierazitako epearen barruan. Kasu honetan, amaierako azterketa egin beharko du ikasleak, horretarako eGelara igotako materialak eta oinarrizko bibliografia erabili ahal izango ditu.

Azken azterketak bi zati izango ditu: lehenean, lau galderatik hiru aukeratu eta erantzun beharko ditu ikasleak, modu laburrean (2 puntu galdera bakoitzak), eta, amaitzeko, luzera-mugarik gabe erantzun beharreko beste galdera bati buruz idatziko du (4 puntu).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdiari dagokionez, amaierako azterketa egin beharko du ikasleak, horretarako eGelara igotako materialak eta oinarrizko bibliografia erabili ahal izango ditu.

Azken azterketak bi zati izango ditu: lehenean, lau galderatik hiru aukeratu eta erantzun beharko ditu ikasleak, modu laburrean (2 puntu galdera bakoitzak), eta, amaitzeko, luzera-mugarik gabe erantzun beharreko beste galdera bati buruz idatziko du (4 puntu).





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Erabili beharreko materialak ikasgaiaren eGela gunean egongo dira ikaslearen esku.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Arana, E. (2011): Estrategias de programación televisiva. Madril: Síntesis.

- Arana, E. (2004): Programaziogintza irrati-telebistan. Bilbo: UEU.





Gehiago sakontzeko bibliografia

- AIMC (2023). Marco General de Medios-2023. (http:www.aimc.es)
- Campos, F. (Coord.) (2018). Panorama actual y tendencias de la radiotelevisión pública en Europa 2018. Santiago Konpostelakoa: USC eta Forta.
- CIES (2023). Estudios de audiencias EAE. Acumulado 2022. CIES
- Prado, E. (2022): “Retos para la legacy media y el servicio público en el ecosistema audiovisual convergente” In Francés, M, Franquet, R eta Torres, G. (2022): Los retos de la televisión pública ante la multidifusión digital”, pp. 57-87. Bartzelona: Gedisa.


Aldizkariak

Comunicar
Kalom
Zer
Uztaro
Comunicación y Sociedad
Media, culture and society
Nordicom Journal
Profesional de la Información

Web helbideak

- http://www.ciessl.com
- http://www.aimc.com

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

09:00-10:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:00-11:00 (1)

Irakasleak