Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.
Hedabidea da mezua, Marshall McLuhan komunikazioaren teorikoaren sententzia ezaguna seguruenik ez da inoiz izan hain esanguratsua. Ikus-entzunezko komunikazioa azkarren aldatzen ari den arloetako bat da eta horregatik da hain beharrezkoa ikus-entzunezkoen arloko profesional gaitu eta trebatuak egotea.
Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduak prestatu egingo zaitu ikus-entzunezko proiektu berritzaileak sortu eta gauzatzeko egungo formatu eta euskarrietan (internet, telebista, irrati digitala eta multimedia eta transmedia teknologia berriak, besteak beste). Bestalde, Ikusizkoen Ikasketetan edo Multimedia Produkzioa eta Errealizazioan espezializatu ahal izango zara, aukeratzen duzun aipamen edo ibilbidearen arabera.
Irrati eta argazki laborategiak, telebista platoak, bideo ediziorako gelak, audio eta bideo digital postprodukzioko laborategiak eta grabaziorako ENG ekipo osoak, ikus-entzunezko komunikazioko espezialista bilakatzeko bidean, zure esku izango dituzun baliabideetako batzuk baino ez dira.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
10,015 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
70 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Gure bizitzan gainezka ditugun irudien esangura aztertu eta ulertuko duzu.
- Audio eta bideo teknologia profesionala eskura izango duzu, zeure ideiak ikus-entzunezko bihurtzeko.
- Zeure sormen lanak adituen aurrean eta festibaletan aurkeztu ahal izango dituzu, epaile eta antolatzaile ere izan zaitezke.
- Praktikak egin ahal izango dituzu sektorearen enpresa nagusietan: EITB, Baleuko, Berria, Mediaset, tokiko telebista eta irratietan…
Sarrera-profila
Pertsona sortzaile eta berritzailea bazara, ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien mundua oso gustuko baduzu, eta ikasteko gogotsu eta ikus-entzunezko proiektuek berekin dakartzaten erronketan murgiltzeko prest bazaude, Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua da zure lekua.
Irteera profesionalak
Hedabideetan, produktoretan, multimedia enpresetan eta komunikazio agentzietan, besteak beste:
- Ikus-entzunezkoen zuzendaritza eta errealizazioa
- Ikus-entzunezkoen produkzioa eta kudeaketa
- Ikus-entzunezko edizioa eta postprodukzioa
- Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien sorrera eta garapena
- Ikus-entzunezko edukien eta multimedia edukien programazioa
- Gidoigintza
- Kamera eta soinu operadorea
Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.