XSLaren edukia

Iberiar Penintsularen Historiaurrea25715

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25715

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Iberiar Penintsulako Historiaurrea derrigorrezko izaera duen irakasgaia da eta Historia Graduko 4. mailako lehenengo lauhilekoan garatzen da. Irakasgaiari 6 Kreditu ECTS dagozkio eta horietatik 4 eskola teorikoenak dira (hau da, magistralak), eta 2 klaseko praktikenak. Historia Orokorra izeneko moduluaren barruan dago kokatua eta loturak ditu graduko beste irakasgai batzuekin. Zehazki, lehen mailako Historiaurreko Gizarte Ehiztari Biltzaileak, eta bigarren mailako Historiaurreko Gizarte Ekoizleak irakasgaien osagarria da. Baita lehen mailako Arkeologiarako Sarrera, bigarren mailako Arkeologia irakasgaiekin, zein Historiaurre alorreko beste irakasgaiekin ere.



Ikasgaiaren bitarteaz, Iberiar Penintsulako Historiaurreko ikuspegi zabala eta anitza izango dute ikasleek, lehen populatze aztarnetatik Gizarte Konplexuak azaltzen diren arte. Horretarako jakintzagaia bi bloke handitan bereizten da:



-Lehenengoak Pleistozenoko ehiztari-biltzaile taldeen bilakaera barneratzen du, Penintsularen lehen populaziotik azken glaziazioko gizarteak arte.

-Bigarren blokea, aldiz, gizarte konplexuak deitzen zionen garapenean zentratzen da, Holozenoko azken ehiztari-biltzaileetatik Brontze amaiera-Burdin aroko lehen buruzagitzen garapena arte.



Eduki teoriko eta praktikoen bidez, giza eboluzioa, Penintsulako lehen okupazioak, denboran zehar emandako garapen teknologikoak, eta gizarte-aldaketak bezalako gaiak garatu eta aztertzen dira.Garrantzi berezia ematen zaio Iberiar penintsulako Historiaurrearen ezaugarri den erregistro arkeologikoaren kudeaketari eta erabilerari.



Irakasgai honen bidez ikasleek kalitate zientifikodun iturri bibliografikoak bilatu, erabili eta kudeatzea bilatzen da. Guzti honekin, ikasleek, historiaurreko arkeologiaren ezaguera orokorrak sendotzeko funtsezko gaitasunak praktikan jarriko dituzte, etorkizunean jorratuko dituzten historialari eta/edo arkeologo jarduera profesionalei begira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

Irakasgai honetan lantzen diren Zeharkako Gaitasunak honako hauek dira:

M02CM04. Historiako gai edo ikerketa gai bat zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz, ahoz eta/edo idatziz aurkezteko gai izatea; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.

M03CM06. Ikerketa lanak ahoz eta/edo idatziz, banaka zein taldeka, kontzeptu historiko egokiak erabiliz aurkezteko gai izatea, irakaskuntza zein dibulgazio esparruetan.

Irakasgai honetan lantzen diren Gaitasun Espezifikoak honako hauek dira:

M02CM01. Iberiar Penintsulako Historiaurreko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.

M02CM02. Denboran zehar izan diren ikuspuntu eta ikuspegi historiografikoak eta horiek Iberiar Penintsulako aro historiko bakoitzeko kulturarekin duten harremana identifikatzea

M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.



Ikasketa emaitzak

Irakasgaia bukatzerakoan, ikasleak

IE1. Esparru zientifikoak Historiaurrerako egituratutako teoria historiografiko desberdinak diskriminatzen ditu, egun aipagarrienak eta adierazgarrienak identifikatuz.

IE2. Iberiar Penintsulako historiaurreko une desberdinetako prozesu eta gertakari nagusiak identifikatu eta desberdintzen ditu.

IE3. Iberiar Penintsulako Historiaurrea ezaugarritzen duten prozesu garrantzitsuenen inguruko hausnarketa kritikoa egiten du.

IE4. Ikerketa lan originalak osatzen ditu, banaka eta/edo taldeka, kalitatezko informazio iturri zientifikoak bilatuz eta baliatuz, modu kritikoan hautatuz eta kontrastatuz.

IE5. Kalitate zientifiko, kritiko eta etikoko estandarrak betetzen dituen ahozko eta/edo idatzizko diskurtso propioa garatzen du, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin.

IE.6 Erregistro arkeologikoa aztertzeko eskura dauden metodoak eta teknikak aplikatzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

-Ingurune eta kronologiari oinarrizko sarrera.

-Paleolitoko gizarteak: penintsulako lehen okupazioetatik azken glaziazioko komunitateetara (Behe, Erdi eta Goi Paleolitoa).

-Iberiar Penintsulako azken ehiztari, biltzaile eta arrantzale komunitateak (Epipaleolito eta Mesolitoa).

-Penintsulako lehen gizarte ekoizleak (Neolitoa).

-Gizarte konplexuak deitzen zaizkienak (Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa)

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hezkuntza modalitate desberdinak erabiliko dira, beti ere ikaslearen lan autonomoa bultzatuz. Azalpenezko eskolak alde teorikoaren euskarri dira, ikasle bakoitzaren sormen kritikoa eta ikaskuntza kooperatiboa ere bultzatzen direlarik. Gelako praktiketan oinarri eta kontzeptu teorikoekin zerikusia duten ariketak planteatuko dira. Honela, kontzeptuak kasu praktiko bihurtuta, edukien ulermen sakonagoa ahalbidetzen da.

Ikaslearen lan autonomoa bultzatuko da, banakako zein talde lanen bidez. Klasean edo etxean egin beharreko lanak desberdinak izango dira. Beraz, ikasleen parte hartzea nahitaezkoa izango da.

Ikaslearen ikasketa ziurtatzeko eta errazteko, ikasleak egindako lanen jarraipena burutuko da aurretik ezarritako ebaluazio irizpide batzuen bidez, honela momentu oro ikaslearen ikasketaren aurrerapena ezagutu eta ikasleak feedback eta hobekuntzarako informazioa jasoko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Debekatua dago edozein ebaluazio probetan liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



A.Etengabeko ebaluazioa

Etengabeko ebaluazio-sisteman ebaluazio formatiboari ematen zaio lehentasuna, eta lauhileko osoan garatzen da. Helburua ikasleek ikasgaiarekin lotutako gaitasunak pixkanaka eta kontzienteki eskuratzea da, norberak ikaskuntza erregulatuz.

Azken kalifikazioa etengabeko jarraipenari eta/edo idatzizko banakako ariketei lotutako proben emaitzen batura izango da. Nota jartzeko orduan kontutan izango dira ariketa desberdinetan izandako parte-hartze aktiboa, aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena, kontzeptu historikoen erabilpen zehatza, ahozko gaitasuna, ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.



B. Azken ebaluazioa

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.

Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela irakasgai osoaren gaineko azterketa eta proba praktiko desberdinen bidez egiaztatu beharko dute, non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.





PLAGIOA

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagioa baieztatzen denean suspentsoa da, susmoak berriz, irakasgaia ez gainditzea ekar dezake. Ikasleei gogorarazten zaie ebaluazio probetan eta ikasgaiari lotutako bestelako lanetan etika akademikoa errespetatu behar dutela. Era berean, UPV/EHUren jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari buruzko protokoloa ezagutzen eta onartzen dutela ulertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Debekatua dago edozein ebaluazio probetan liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa Azken ebaluazioa sistemaren bitartez egingo da. Azken ebaluazioa irakasgai osoaren gaineko azterketa batean gehi ariketa praktikotan datza.



Hala ere, Ebaluazio etengabea jarraitu eta atal desberdinak gainditu, baina Ohiko deialdiko azterketa huts egin edo aurkeztu ez diren ikasleek, Ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioa gorde ahal izango dute, beti ere Ohiko deialdiari uko egin ez badiote, eta azterketa besterik ez dute egin beharko. Kasu horretan, ezohiko deialdian ohikoaren irizpideak mantenduko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak e-Gelara igotako materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Almagro-Gorbea, M. (Ed). 2014. Protohistoria de la Península Ibérica. Del Neolítico a la Romanización. Fundación Atapuerca, Burgos. 904(36) PRO

Álvarez-Fernández, E., Blanco, A., Rivero, O. 2020. Prehistoria de la península ibérica. Universidad de Salamanca. Acceso electrónico.

Celestino Pérez, S. (coord). 2017. La Protohistoria en la península Ibérica. Istmo. Acceso electrónico

García, M., Zapata, L. (eds.). 2013. Métodos y técnicas de análisis y estudio en arqueología prehistórica: de lo técnico a la reconstrucción de los grupos humanos. Universidad del País Vasco, Bilbao. 902.3 MET 15

López García, P. (coord). 2017. La Prehistoria en la península Ibérica. Istmo. Acceso electrónico

Menéndez, M. Prehistoria de la Península Ibérica. Alianza. 902/904(038) MEN

Menéndez, M. (Coord). 2013. Prehistoria antigua de la Península Ibérica. UNED, Madrid. 903(460) PRE Menéndez, M.(Coord). 2013. Prehistoria reciente de la Península Ibérica. UNED, Madrid. 903(460) PRE

Aldizkariak

ARCHIVO ESPAÑOL DE ARQUEOLOGÍA.; ARQUEOLOGIA ESPACIAL. REVISTA DEL SEMINARIO DE ARQUEOLOGIA Y ETNOLOGIA TUROLENSE; BOLETIN DEL MUSEO ARQUEOLOGICO NACIONAL; BOLSKAN. REVISTA DE ARQUEOLOGIA OSCENSE; CAESARAUGUSTA; COMPLUTUM; CUADERNOS DE ARQUEOLOGIA DE LA UNIVERSIDAD DE NAVARRA; CUADERNOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA; CUADERNOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGÍA. UNIVERSIDAD AUTÓNOMA DE MADRID; CUADERNOS DE PREHISTORIA. UNIVERSIDAD DE GRANADA; CYPSELA; ESPACIO, TIEMPO Y FORMA; GALLAECIA; KALATHOS; LUCENTUM; MUNIBE. ANTROPOLOGÍA-ARKEOLOGIA; PYRENAE; RECERQUES DEL MUSEU D'ALCOI; REVISTA ATLANTICA-MEDITERRANEA DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA SOCIAL; REVISTA D'ARQUEOLOGIA DE PONENT; SAGUNTUM; SALDVIE.ESTUDIOS DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGÍA; SAUTUOLA; SPAL. REVISTA DE PREHISTORIA Y ARQUEOLOGIA; TRABAJOS DE PREHISTORIA; VELEIA; ZEPHYRUS

Web helbideak

Aranzadi Zientzia Elkartea http://www.aranzadi.eus/
Barandiaran Fundazioa http://www.barandiaranfundazioa.eus/index.php/es/
Euskomedia. Kultura topagunea http://www.euskomedia.org/
Eusko Ikaskuntza http://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/
Fundación Atapuerca https://www.atapuerca.org/
Paleorama EnRed https://arqueologiaenred.paleorama.es/
PastWomen. Historia material de las mujeres http://www.pastwomen.net/
Terrae Antiquae. Arqueología, Historia https://terraeantiqvae.com/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.06 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

11:00-13:00 (1)

1-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 202 - ELURRETA ERAIKINA (1)
  • AULA 213 - ELURRETA ERAIKINA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 213 - ELURRETA ERAIKINA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 202 - ELURRETA ERAIKINA (1)