Historiako Gradua - Izenburua

Historiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Historiako Gradua - Aurkezpena

Oraina ulertzeko eta etorkizuna iragartzeko, ezinbestekoa da iragana arretaz aztertzea. Historiak gizarteak nola eboluzionatzen, aldatzen eta erlazionatzen diren aztertzen du. Ez ditu soilik Erdi Aroko errege-erreginak aztertzen, garaiko nekazariengan ere arreta jartzen baitu; edo ez bakarrik II Mundu Gerrako jeneralak, baita atzeguardian geratutako herritar zibilak ere. Gure historia sakon ezagutzea baliagarria da gaur egun kezkatzen gaituzten gizarte, politika eta ekonomia arazoei aurre egiteko, ikuspegi kritiko batez.

Historiako Graduak beharrezkoak diren oinarri teorikoak eta metodologikoak emango dizkizu historiaurrea, arkeologia, antzinaroaren historia, Erdi Aroa, aro modernoa eta garaikidea, eta historia ekonomikoa aztertzeko; eta, historiako alderdi espazialak ere landuko dituzu, Espainiaren, Euskal Herriaren, Europaren eta Amerikaren historian arreta jarrita. Ikasiko dituzu, gainera, ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak, eta historia eta kultura ondarea balioan jartzeko modua.

Horrez gain, Euskal Herriaren Historia aipamena eginez gero, arlo horretan espezializatzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Letren Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

alvaro.aragon@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,42 €

Gutxieneko nota

8,246 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

110 plaza

botoia-liburuxka-Letren-Fakultatea

Historiako Gradua - Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Funtsezko gai bat ikasiko duzu: gure arbasoen historia, oraina ulertu eta geroari ekin ahal izateko.
  • Arkeologia eta historiaurreko laborategiak izango dituzu eskura Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikergunean.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: mugikortasun programak unibertsitate nazional zein nazioartekoan: Erresuma Batua, AEB, Australia eta beste.
  • Praktikak egingo dituzu izen oneko museo, artxibo, fundazio eta elkarteetan, UPV/EHUk hitzarmenen bidez araututa.

Historiako Gradua - Profila

Sarrera-profila

Gizadiaren iragana eta oraina, haren eboluzio historikoa eta horrek gure munduan izandako ondorioak ezagutzeko jakin-mina baduzu, giza zientziak zure interesekoak badira eta, gainera, jarrera kritikoa eta gogoetatsua baduzu, Historiako Graduan dago zure lekua.

Irteera profesionalak

Hainbat lan arlotara sartzeko aukera izango duzu:

  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea) eta ikerketa
  • Historia eta kultura ondarearen kudeaketa eta kontserbazioa
  • Liburutegi, agiritegi, museo eta dokumentazio zentroen antolakuntza eta kudeaketa
  • Eduki historikoak ekoizteko, dokumentatzeko eta dibulgatzeko aholkularitza teknikoa argitalpenetan, hedabideetan, multimedia euskarrietan eta ikusentzunezkoetan
  • Karrera diplomatikoa eta goi mailako administrazioa