Arkeologia25707
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Historiako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25707
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Arkeologia Historia Graduko Historia Orokorra (M02) moduluan kokatzen den nahitaezko irakasgaia da.
Irakasgaiaren helburu nagusia gizarte historikoen arkeologian aztergai diren gai nagusiak aztertzea da. Bereziki, praktika arkeologikoaren ikuspegi, gai eta lorpen desberdinak aztertuko dira ikuspegi bikoitz batetik: kronologikoa, espezialitate diakronikoak (arkeologia klasikoa, Erdi Arokoa, Aro Modernokoa eta Garaikidekoa) eta gai nagusietako batzuk kontuan hartuta (paisaiak, arkitekturak, bizi-establimenduak, lana, identitateak, erritualak, kultu-zentroak, etab.). Interpretazioak, metodologiak eta egungo gizarteen ulermenerako aplikazioak nabarmenduko dira. Europako gizarteei lehentasunezko arreta eskainiko zaien arren, mundu mailan egindako adibideak eta esperientziak sartu nahi dira.
Horrela, Arkeologia Historiko kritikoaren kontzeptu bat sustatu nahi da, ez izaera desberdineko erregistro dokumentalen fusio eta gainjartze hutsean oinarritua, baizik eta integrazio harmoniko batean, orkestra sinfonikoek egiten dutenaren antzekoa.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUNAK:
M02CM01. Munduko, estatuko eta eskualdeko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta
modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez
(ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.
M02CM02. Denboran zehar izan diren ikuspuntu eta ikuspegi historiografikoak eta horiek aro historiko bakoitzeko kulturarekin duten harremana identifikatzea.
M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.
M02CM04. Gai izatea ikerketa historikoko gai edo arazo bat, gutxienez, aurkezteko, ahoz edo/eta
idatziz, zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.
IKASKETA EMAITZAK:
IE1. Giza eboluzioaren prozesu biologiko eta kultural nagusiak adieraztea.
IE2. Paleolitoko ehiztari-biltzaile gizarteen bizimoduak testuinguruan jartzea eta azaltzea, bere garaian
eta espazioan zehar dituzten desberdintasunak kontuan hartuta.
IE3. Historiaurreari buruzko ezagutza (metodoak, iturri materialak, etab.) nola berreraikitzen den eta
ezagutza hori zer ikuspegitatik egin daitekeen jabetzea.
IE4. Informazio-iturri ezberdinak erabiltzea (bibliografikoak, arkeologikoak, etab.) modu kritikoan,
etikoan eta zientifikoan, diskurtso propio eta ongi arrazoitua, idatzia edo ahozkoa sortzeko.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Blokea. Aro Historikoko gizarteen materialtasuna
Arkeologia historikoa
2. Blokea. Ikuspegi kronologikoa
Antzinako gizarteen arkeologia
Erdi Aroko gizarteen arkeologia
Aro Modernoko gizarteen arkeologia
Aro Garaikideko gizarteen arkeologia
3. Blokea. Ikuspegi tematikoa
Paisaiak
Habitatu
Lan egin
Menderatu
Hil eta sinistu
Kontsumitu
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza modalitate desberdinak erabiliko dira: saio presentzialak, ikasgelako praktikak eta, ahal den neurrian, landa-irteerak (museoak eta/edo aztarnategiak).
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
- Portfolio (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Idatzizko azterketa: % 40. Oro har, erantzunen edukia, kontzeptu garrantzitsuen erabilera eta azalpenen argitasuna eta zuzentasuna baloratuko dira.
Lan kolektiboak/pertsonalak: % 40. Edukia, ideia nagusiak, alderdi formalak eta aurkezpen-moduak baloratuko dira.
Ikasturtean zehar egindako praktikak eta ariketak, portafolio gisa entregatutakoak: % 20. Hemen jasotzen dira ikasgaiaren gairik praktikoagoak eta aplikatuagoak.
Irakasgai osoa gainditzeko, nahitaezkoa da hiru zatietako bakoitzean gutxieneko puntuazio bat lortzea (% 40).
Ortografia-faltek eta azalpen argirik ezak (azterketan zein lanean) 3 puntura arteko penalizazioa eduki dezakete.
Uko egitea: Idatziz adieraziko zaio irakasleari uko egiteko asmoa kurtsoaren lehen 9 asteetako epean. Idatzi hau entregatuz, ikasleak azken ebaluaketa egingo duela interpretatuko da.
Azken ebaluaketa: azterketa bat egin behar izango da, zentroak jarritako egun eta orduan, eta lan bat entregatu (azterketa egunean bertan). Lanaren gaia eta betebeharrak aldez aurretik zehaztuko dira irakaslearekin. Azterketa ezberdina izango da ebaluaketa jarraia aukeratu dutenentzat eta azken ebaluaketa aukeratu dutenentzat.
Idatzizko proba aurrez aurre egitea eragozten duten osasun-neurri murriztaileak (konfinamendu-egoerak, etab.) ezarriz gero, proba horren ordez ikasleek digitalki egin eta entregatu ahal izango duten beste proba-tarea bat ezarriko da, amaierako notan antzeko portzentaje batekin, betiere ikasturtean zehar landutako edukietan oinarrituta.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez ohiko deialdirako azterketa bat egin behar izango da, zentroak jarritako egun eta orduan, eta lan bat entregatu (azterketa egunean bertan). Lanaren gaia eta betebeharrak aldez aurretik zehaztuko dira irakaslearekin.
Ebaluaketa jarraia egin duten ikasleei emaitza onak izan dituzten lanen edo emate partzialen notak gordeko zaizkie ez ohiko deialdirako. Azterketa ezberdina izango da ebaluaketa jarraia aukeratu dutenentzat eta azken ebaluaketa aukeratu dutenentzat.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikusitako material osoa baloratuko da azterketan. Klasean landutako diapositibak, bideoak, mintegiak, artikuluak eta beste motatako materialak) eskuragarri izango dituzte ikasleek paperez eta/edo digitalez, e-Gela plataformaren bidez.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Erreferentziako testua: GONZÁLEZ RUIBAL, AYÁN VILA X., 2018, Arqueología. Una introducción al estudio de la materialidad del pasado, Alianza, Madrid
Beste ezinbesteko testuak:
BAHN P., FAGAN B., Arqueología. Toda la historia, Barcelona, 2019
BAHN P., RENFREW C., Arqueología, Teoría, métodos y práctica, Madrid, 2016
CIRELLI E., Archeologia e Cultura Material nel Medioevo, Bononia University Press, 2021
COLL CONESA J., Manual de Cerámica Medieval y Moderna, Madrid, 2011
CROSSLEY, D.: Postmedieval Archaeology in Britain, Leicester, 1990.
FÉRNANDEZ OCHOA C., MORILLO CERDÁN, Manual de cerámica II: Cerámicas romanas de época altoimperial en Hispania. Importación y producción, Madrid, 2015
FÉRNANDEZ OCHOA C., MORILLO CERDÁN, Manual de cerámica romana IV: Producciones cerámicas de época medio-imperial y tardorromana, Madrid, 2019
GAIMSTER D., MAJEWSKI T., International Handbook of Historical Archaeology, 2009
GÓNZALEZ RUIBAL A., Volver a las trincheras: Una arqueología de la Guerra Civil española, Madrid, 2016
GUIRAL PELEGRÍN, C., ZARZALEJOS PRIETO, M.: Arqueología (II). (Arqueología de Roma), Madrid, 2005.
JOHNSON, M.: An Archaeology of Capitalism, Oxford, 1996.
MAJEWSKI, T. y GAIMSTER, D.: International handbook of historical archaeology (recurso electrónico) 2009
QUIRÓS, J.A., BENGOETXEA, B.: Arqueologia III. Arqueología Medieval y Postmedieval, Madril, 2010.
SÁNCHEZ LÓPEZ E., BUSTAMANTE-ÁLVAREZ M., Arqueología Romana en la Península Ibérica, Universidad de Granada, 2019
VAQUERIZO GIL D., 2018, Cuando (no siempre) hablan “las piedras”. Hacia una arqueología integral en España como recurso de futuro. Reflexiones desde Andalucía, JAS, Madrid
ZARZALEJOS PRIETO M., GUIRAL PELEGRÍN C., SAN NICOLÁS PEDRAZ M. P., Historia de la cultura material del mundo clásico, Madrid, 2010
Gehiago sakontzeko bibliografia
Bibliografia espezifikoa erabiliko da talde-lanetan eta banakako lanetan, hautatutako gaien arabera.
Aldizkariak
American Journal of Archaeology, Boston University
Archeologia dell'Architettura, Florencia
Archeologia Medievale, Florencia
Archivo Español de Arqueología
Arqueología de la Arquitectura, Vitoria-Gasteiz
Arqueología y Territorio Medieval, Jaén
Espacio, Tiempo y Forma
Munibe
Hispania Antiqua
Postmedieval Archaeology
Web helbideak
http://dialnet.unirioja.es/
http://www.biblioarqueologia.com/
http://guerraenlauniversidad.blogspot.com/
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 15:00-17:00 (1) | 15:00-15:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 15:30-17:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.05 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 17:00-19:00 (1) | ||||
1-15 | 17:00-19:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 202 - ELURRETA ERAIKINA (1)
- AULA 202 - ELURRETA ERAIKINA (2)
46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-15 | 17:00-19:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 201 - ELURRETA ERAIKINA (1)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-15 | 17:00-19:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 202 - ELURRETA ERAIKINA (1)