XSLaren edukia

Historiaurrea Aztertzeko Metodo Arkeologikoa25697

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25697

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Arlo honetako lan-metodoak eta teknikak ezagutuko dira, nahiz landakoak nahiz laborategikoak, eta baita sintesi-lanak ere. Arloak aurreagoko bi ikasturtetan irakatsi dituen irakasgai teorikoen aurrean, osagarri diren Historiaurrearen zientzia laguntzaileak landuko ditu (arkeobotanika, arkeozoologia, antropologia, erradiokronologia, etabar), eta euren aukera errealak aztertuko dira, honetarako argitaratutako kasu praktikoak aztertuz. Ikuspegi honetatik, Historiaurreko Arloak lantzen dituen gaietako askorekin duten lotura ezagutuko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M06CM02 Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak ezagutzea, eta dokumentuak eta informazio-iturriak aurkitzeko, lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

M06CM03. Jatorrizko dokumentu historikoak irakurtzeko, ikertzeko, interpretatzeko eta baloratzeko teknikak ikastea, hala badagokio epigrafia, paleografia edo beste zientzia eta teknika historiografiko batzuk erabiliz.

M06CM04. Gai izatea iturri arkeologikoak irakurtzeko eta aztertzeko.

M06CM05. Informazio-iturriak lortzeko, lantzeko eta antolatzeko tresna gisa IKTak erabiltzea.

M06CM06. Entsegu eta ikerketa historikoak ahoz eta idatziz aurkeztea, hizkuntzaren erregistroak eta IKTen erabilera zainduz bereziki.

M06CM07. Joera historiografiko nagusiak ezagutzea, baita horiek aro historiko bakoitzeko kulturarekin duten harremana eta ikerketa aplikatuan duten erabilera ere.

M06CM08 Taldean lana egiten ikasi.



Ikasketa emaitzak

Irakasgaia bukatzerakoan, espero da ikaslea honako ekintza hauek

egiteko gai izatea:

E1.Historiaurreari buruzko diskurtsoak egiteko oinarri zientifikoak ezagutzea.

E2.Arkeologoek lanean erabiltzen dituzten teknika nagusien oinarri

teorikoak identifikatzea, bereziki historiaurreko kulturak ezagutzeko.

E3.Diskurtso historikoaren barruan, metodo eta teknika arkeologikoak

aplikatzetik eratorritako datuak interpretatzea, arreta berezia jarriz

datu horiek dagozkien erregistro arkeologikoetan integratzean.

E4.Lan arkeologikoaren diziplinartekotasunaren zentzua ulertzea eta

narratiba logiko bat osatzeko gai izatea, erregistro arkeologiko jakin

bati aplikatutako lan-teknika bakoitzetik eratorritako txosten

partzialetatik abiatuta.

E5.Banakako eta taldeko ikerketa-lanak diseinatzea eta egitea,

ikasitako lan-metodoen eta -tekniken gaitasunak aplikatuta, haien muga

eta potentzialtasunekin kritikoak izanda.

E6.Bilduma arkeologikoak kudeatzeko gaitasuna erakustea, bai

kontserbatzeko, bai zabalkunde zientifiko eta soziala egiteko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Historiaurrea zientzia gisa: bere mugak eta edukia.

Bere bilakaeraz. Jarduera arkeologikoen araudia eta ikerketa, kudeaketa, kontserbazioa eta jendarteratzearen inguruko azalpenak.

2.- Landa-lanak

Aztarnategia kontzeptuaz eta motak: eraketa-prozesuak eta bilakaera. Miaketa-, ebaluazio- eta indusketa-metodoak: azalpen orokorra, ekipoak, erregistroa eta datuen kontrola. Aztarnategiak eta horien aztarnak sendotzeko eta kontserbatzeko neurriak.



3.- Laborategiko lanak

Historiaurre arkeologiako Zientzia Laguntzaileen deskribapena eta analisia: sedimentologia; paleo-ingurumenerako jakintza-arloak (polenak, ikatzak, haziak, fitolitoak); arkeozoologia; azterketa antropologiko fisikoak eta genetikoak; industriak: lehengaiak eta horien eskurapena; kultura materialaren motak eta sailkapena eta horien ikerketa.



4.- Datuak laburbilduz eta prestatuz argitaratzeko

Datazio-metodoei eta horien ustiapenari buruz; aztarnategien intra/inter kartografiak egiteko GISa erabiltzea; dokumentazio grafikoa aukera digital berrien aurrean; memoria zientifikoa eta argitalpen espezializatuak prestatzea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-modalitate erabiliko dira, eta irakasgaiaren eduki teorikoak azaltzearekin batera, ariketa praktikoak egingo dira. Azalpen-eskolak ematen dira irakasgaiaren kontzeptuzko edukiak garatzeko, argitalpen zientifiko garrantzitsuetan oinarrituta. Ikasgelako praktiketan, eduki horiekin lotutako arazoak planteatzen eta konpontzen dira, banaka edo taldeka, eta, horri esker, hobeto uler daitezke, praktikan jarriz.

Irakaskuntza-metodologiaren helburua ikaskuntza-prozesua neurri handi batean autonomoa izatea da; beraz, ikasgelako lanak eta/edo jarduera ez-presentzialeko lanak egongo dira. Beraz, ikasleek nahitaez parte hartu behar dute. Honako teknika hauek inplementatuko dira: kasuen metodologia, proiektu bidezko ikaskuntza, puzzle bidezko irakurketak eta alderantzizko gela.

Ikasleen ikaskuntza errazteko eta ziurtatzeko, egindako lanen jarraipena egingo da, eta, horri esker, ikasleak, aurrez ezarritako ebaluazio-irizpideetan oinarrituta, bere ikaskuntza-maila uneoro ezagutzeaz gain, atzeraelikadura- eta hobekuntza-bide bat izango du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 25
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakaskuntza-gida honen aurreko atalean irakasgai hau kalifikatzeko puntuazio portzentai desberdinak aipatu dira. Hala ere, sistema moldakorrago baten bila, ikasgelan ezartzen diren dinamikei erantzuten dieten bi aukera eskaintzen dira:

Aukera 1.- Ebaluazio Jarraia: Ikasgelan ebaluazio jarraitu eta formatzailea garatzen duten ikasleak, baldin eta ikastordu presentzialen %75ra hurbildu den, partehartze aktiboa izan duen proposatutako ariketetan (Testu iruzkinak, materialen hausnarketa), proposatutako ariketak denboran eta behar bezala gauzatu dituen, eta eskatzen denean haien aurkezpena osatu badu (banaka edo taldeka) eta lan taldean jarrera positibo eta kolaboratzailea izanez gero, ebaluazio progresibo baten bidez izango da ebaluatua. Ikasleak bere aurrerapena urratsez urrats ezagutzeko aukera izango du, garatu beharreko konpetentzien lorpenarekin batera. Kalifikazio eredu honen elementu objektibotzat hartzen dira ikasgelara bertaratzea, parte-hartze maila eta aurkezten dituen lanen kalitatea.

Idatzizko azken proba bat ezarri ahal izango da, gai-zerrendako edozein gairi buruzkoa.

Aukera 2.- Azken Ebaluazioa: Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.



Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela egiaztatu beharko dute. Egiaztatzea azterketa eta proba praktiko desberdinen bidez gauzatu ahal izango da, non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.

AMAIERAKO AZTERKETA

Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.



PLAGIOA

Debekatuta dago beste lan batzuetatik kopiatutakoa norberena balitz bezala aurkeztea. Ikasleek aipuak eta erreferentziak modu egokian egiteko araudia ezagutu eta erabili behar dute. Plagioaren susmoak lanak baztertzea ekar dezake eta, ondorioz, ikasgaia ez gainditzea.

Ikasleek "Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena" sinatu eta berau bermatu behar duela gogorarazten da. Edozein proba egiteko, ikasleak egokitzat jotzen dituen baliabideak erabil ditzake, baina gogorarazten da jatorrizko iturrien laguntzarik/aipamenik gabeko elementuen transkripzioan oinarritzen den lan oro (osoa edo zati bat) baztertu egingo dela: lan orok argi eta garbi identifikatu behar ditu erabilitako baliabideak, eta erreferentzia bibliografikoek zuzenak eta uniformeak izan behar dute aurkeztutako lan osoan zehar. Irakasleek ikasleek lortutako ulermena egiaztatuko dute eta, hala badagokio, lana onartu edo baztertu egingo dute.

(https://www.ehu.eus/documents/2100129/0/Declaraci%C3%B3n+comport+%C3%A9tico/089a478e-e5fc-87b9-079f-a73835bcbd13)





DEIALDIARI UKO EGITEA

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40a den heinean, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa Azken ebaluazioa sistemaren bitartez egingo da. Azken ebaluazioa irakasgai osoaren gaineko azterketa zein ariketa praktikoen bidez baloratu ahal izango da.

Hala ere, Ebaluazio etengabea jarraitu eta atal desberdinak gainditu, baina Ohiko deialdiko azterketa huts egin edo aurkeztu ez diren ikasleek, Ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioa gorde ahal izango dute, beti ere Ohiko deialdiari uko egin ez badiote, eta azterketa besterik ez dute egin beharko. Kasu horretan, ezohiko deialdian ohikoaren irizpideak mantenduko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BUTZER, K.W. (1989): Arqueología. Una ecología del hombre. Ed. Bellaterra. Barcelona.

BUXÓ, R.; PIQUÉ, R. (2008): Arqueobotánica. Los usos de las plantas en la Península Ibérica. Ariel

CAMPILLO, D.; SUBIRÁ; E. (2004): Antropología física para arqueólogos. Ariel Prehistoria. Barcelona.

CARANDINI, A. (1997): Historias en la Tierra. Manual de excavación arqueológica. Madrid.

CHAIX, L.; MENIEL, P. (2005): Manual de Arqueozoología. Ariel. Prehistoria. Barcelona.

DOMINIGO,I, BURKE, H.; SMITH CL. (2007): Manual de campo del arqueólogo. Ariel

GAMBLE, C. 2002: Arqueología Básica, Ariel, Barcelona.

GARCÍA-DIEZ, M.; ZAPATA, L. (2013) Métodos y Técnicas de Análisis y Estudio en Arqueología prehistórica. UPV / EHU.

GONZALEZ ECHEGARAY, J. (2006): 10 palabras clave en prehistoria, Verbo Divino Pamplona.

RENFREW, C.; BAHN, P. (1993): Arqueología. Teorías, Métodos y Práctica. Ed. Akal. Madrid.







Gehiago sakontzeko bibliografia

AMADO, X. (1999): El GPS en arqueología. Introducción y ejemplos de uso, TAPA, 15.
applications of GIS/, London y N. York.
BAENA, J., BLASCO, C. y QUESADA, F. (Eds.) (1997): Los S.I.G. y el análisis espacial en Arqueología. Madrid.
BUXÓ, R. y PIQUÉ, R. (Dirs.)(2003): La recogida de muestras en arqueobotánica: objetivos y propuestas metodológicas. Museu d’Arqueologia de Catalunya.
CALVO TRÍAS, M. et al. (2004): La cerámica prehistórica a mano: una propuesta para su estudio. El Tall. Palma de Mallorca.
CRIADO BOADO, F. (1999): /Del terreno al espacio. Planteamientos y perspectivas para la Arqueología del Paisaje/. CAPA, 6. Santiago de Compostela.
DAVIS, S.J.M. (1989): La arqueología de los animales. Bellaterra. Barcelona.
EIROA, JJ.(1999): Nociones de tecnología y tipología en Prehistoria. Ariel. Barcelona.
ESTÉVEZ, J. (1991): “Cuestiones de fauna en arqueología”, en A. Vilá (Coord.): Arqueología: 57-81. Madrid.
GARCÍA SANJUÁN, L. (2005): Introducción al Reconocimiento y Análisis Arqueológico del Territorio. Barcelona.
GOFFER, Z. (2007): Archaeological chemistry. Wiley-Interscience. Segunda edición. New Jersey.
GRAU MIRA, I. (Ed.) (2006): La aplicación de los S.I.G. en la Arqueología del paisaje. Alicante.
MANNONI, T. y GIANNICHEDDA, E. (2003): Arqueología de la producción. Ariel. Barcelona.
MOHEN, J.P. (1992): Metalurgia prehistórica. Introducción a la paleometalurgia. Masson, S.A. Barcelona
MOLERA, J., FARJAS, J., ROURA, P. & PRADELL, T. (eds.) (2007): Avances en Arqueometría 2005. Actas del VI Congreso Ibérico de Arqueometría. Girona: Universitat de Girona. http://copernic.udg.es/arqueometria/AvancesArqueometria2005
MONTERO, I., GARCÍA, M. y LÓPEZ, E. (2007): “Arqueometría: cambios y tendencias actuales. Trabajos de Prehistoria, 64 (1): 23-40.
MISKOVSKY, J.C. (dir.) Géologie de la Préhistoire. Méthodes, techniques, applications. Ed. Géopré, París. 1987

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala