XSLaren edukia

Arteen Hizkuntzarako Sarrera25572

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25572

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Arteen Hizkuntzarako Sarrera graduko lehen mailako oinarrizko irakasgaia da eta lehen lauhilabetean eskaintzen da. Bere helburua arteari hurbilketa formal bat eskaintzea da, eta Artearen Historia, Historia eta Geografiako ikasleek hartu behar dute. Eskultura, pintura eta arkitekturak dituzten ezaugarri propioak identifikatu eta aztertzea da irakasgaiaren asmoa, eta atal praktikoak garrantzia izango du programaren antolaketan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

- (G001, CM03) Hainbat arte-lengoaiatako lanak (batez ere arkitektura, eskultura eta pintura) formalki aztertzea eta iruzkintzea, arte horietako bakoitzaren oinarrizko hizkuntza eskuratzeko berariazko terminologiarekin.

- (G002, CM01, CM03) Pintura- eta eskultura-lanak beren lengoaia espezifikoarekin ikonografikoki aztertzea eta iruzkintzea, funtsean Artearen Historiako gai erlijioso eta profanoak identifikatzeko.

- (G002, CM01, CM03) Prozesu eta adierazpen artistikoak ulertzeko gai izatea, artelanen bidez, historia sozial eta kulturaleko dokumentu garrantzitsu gisa, beste lekukotasun batzuekin batera.

- (G006, CM01) Ahozko eta idatzizko adierazpen egokia garatzea, diskurtsoan artearen historiaren diziplinaren elementu bereziak txertatuz.

- (G001, CM01, CM03) Hiztegi tekniko artistikoaren ezagutza eta hura erabiltzeko trebetasuna erakustea, arkitektura, eskultura eta pinturako edozein artelan artistikoren iruzkinen bidez.

- (G001, G004, CM01, CM003) graduaren ezagutza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzeko eta aplikatzeko gai izatea.



Irakaskuntzaren helburuak:

- (RA1) Ikasleak pintura-, eskultura- eta arkitektura-lan orori buruzko iruzkinak egiten ditu, diziplina artistiko bakoitzaren terminologia espezifikoa erabiliz.

- (RA2) Ikasleak artearen historiako elementu ikonografiko esanguratsuenetako batzuk ezagutzen ditu eta bere testuinguruan kokatzen ditu.

- (RA3) Prozesu artistikoak eta artelanak gizarte- eta kultura-historiako dokumentu garrantzitsu gisa ulertzen eta interpretatzen ditu.

- (RA4) Arkitektura, eskultura eta pinturako lanen iruzkinak egitean, ikasleak zuzen hitz egiten du arte-diziplinen hiztegi teknikoarekin.

- (RA5) Lotu ikasgai honen ikaskuntzaren emaitzak ikasten diren hainbat gradutako beste arlo eta diziplina batzuetakoekin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera

1.1. Artelana

1.2. Forma eta artearen lengoaiak

1.3. Ikonografia



2. Bigarren dimentsioko artea: Pintura

2.1. Kontzeptuzko zehaztapenak

2.2. Lerroa

2.3. Kolorea

2.4. Argia

2.5. Modelatua

2.6. Perspektiba. Espazioaren irudikapena

2.7. Konposizioa



3. Hirugarren dimentsioko artea: Eskultura

3.1. Kontzeptuzko zehaztapenak

3.2. Arkitektura-markoa

3.3. Eskulturaren kontenplazioa

3.4. Bolumena

3.5. Erliebea eta perspektiba

3.6. Proportzioa

3.7. Ehundurak

3.8. Argia

3.9. Kolorea

3.10. Konposizioa

3.11. Mugimendua



4. Espazio-eremua: Arkitektura

4.1. Kontzeptuzko zehaztapenak

4.2. Elementu formalak. Arkitektura-lexikoa

4.3. Espazio-ikuskera. Oinplanoak

4.4. Espazioa eta bolumena

4.5. Arkitekturaren balio plastikoak



5. Ikonografia

5.1. Kontzeptuzko zehaztapenak

5.2. Ikonografia kristaua

5.3. Ikonografia klasikoa

MetodologiaToggle Navigation

Irakatsi eta ikasteko jarduerak:

Metodologia bikoitza erabiliko da:

A. Magistrala: irakasleek irakasgaiaren eduki teorikoak azalduko dituzte (ikasleek galderak eta zalantzak planteatu ahal izango dituzte). Irakasleek irakasgaiaren oinarrizko edukiak azalduko dituzte, hala nola talde-lanaren garapena, gelako eta eskolaz kanpoko praktiken jarraibide metodologikoak eta ikasleen talde-lana eta banakako lana.

B. Praktika: ikasgelan egindako saio praktikoak eta landa-praktikak.

Irakasleek eta ikasleek parte hartuko dute; artelanak aztertuko dira:

- Aurrez aurrekoa (ikasleak eta irakasleak, ikasgelan zein liburutegian):

· Arkitektura-lanen iruzkin formalak.

· Eskultura-lanen iruzkin formalak.

· Pintura-lanen iruzkin formalak.

· Iruzkin ikonografikoak.

- Erdipresentziala (ikasleek proposatutako lana egingo dute irakasleen aurrean eta modu autonomoan, irakasleen aurrean egon gabe).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Hainbat ariketa (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gaitasuna: (T)G006 (E)G002 (T)CMO1 (T)CM03 (E)CA01 (E)CA02 (E)CA03.

Ebaluazio-tresna: Proba objektiboa.

Azken notaren ehunekoa: % 70

Ebaluazio-irizpideak:

- Ikuspegi formaletik zuzena den idatzizko adierazpena, bai eta ikasturtean zehar landutako terminologia espezifikoa erabiltzekoa ere.

- Arkitektura-, eskultura- eta pintura-lanen analisi formal egokia, arte horietako bakoitzaren lengoaia espezifikoaren arabera.

- Eskultura- eta pintura-irudien identifikazio eta iruzkin ikonografiko zehatzak.



Ebaluatu beharreko gaitasunak: (T)G006 (E)G002 (T)CMO1 (T)CM03 (E)CA01 (E)CA02 (E)CA03.

Ebaluazio-tresna: Saio praktikoetarako banakako lanak.

Notaren ehunekoa: % 30

Ebaluazio-irizpideak:

- Lana behar bezala antolatzeko eta sistematizatzeko gaitasuna, proposatutako irudiak bilatuz.

- Arkitektura, eskultura eta pinturako lanetarako ikasgelan proposatutako eta entseatutako eskemak zuzen aplikatzea.

- Iruzkin ikonografikoaren eskema zuzen aplikatzea.

- Aukeratutako eta iruzkindutako obretan ikasgaiari buruzko ezagutzak behar bezala aplikatzea.



Irakasgaia gainditzeko arlo teorikoa eta praktikoa modu independientean gainditu behar dira.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.

Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da, eta ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute. Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak hurrengoak izango dira: froga objetibo idatzia eta irakasgaian zehar garatutako praktikekn inguruko ariketak. Hala ere, ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.

Ebaluzioaren inguruko informazio zehatzagoa:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.pdf

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan utzitako materiala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BONET CORREA, A.: Las claves del urbanismo. Bartzelona: Planeta, 1995.

BORRAS, G.; et al.: Introducción General al Arte. Madril: Istmo, 1979.

CARR-GOMM, S.: Historia del Arte: El Lenguaje secreto de los símbolos. Bartzelona: Blume, 2009.

CHING, F. D. K.: Arkitektura-hiztegi irudiduna. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua, 2009.

FATAS, G.; BORRAS, G.: Diccionario de términos de arte y elementos de arqueología y numismática. Madril: Alianza, 1987.

HALL, J.: Diccionario de temas y símbolos artísticos. Madril: Alianza, 1987.

LAJO, R.; SURROCA, J.: Léxico de Arte. Madril: Akal, 1990.

MARTIN GONZALEZ, J. J.: Las claves de la escultura. Bartzelona: Planeta, 1995.

MORALES MARIN, J. L.: Diccionario de términos artísticos. Zaragoza: Luis Vives, 1985.

MORANTE, F.; RUIZ ZAPATA, A. M.: Análisis y comentario de la obra de arte. Madril: Edinumen, 1994.

ONIANS, J.: Atlas mundial del arte. Bartzelona: Blume, 2005.

PERELLO, A. M.: Las claves de la arquitectura. Bartzelona: Planeta, 1994.

PEVSNER, N.; et al.: Diccionario de arquitectura. Madril: Alianza, 1980.

PLAZA ESCUDERO, L.: Diccionario Visual de términos arquitectónicos. Madril: Cátedra, 2008.

TRIADO, J. R.; SURIRANA, R.: Las claves de la pintura. Bartzelona: Planeta, 1994.

VIÑUALES, S.: El comentario de la obra de arte. Madril: UNED, 1986.

VV.AA.: Atlas de Historia del Arte. Bartzelona: Parramón, 2009.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARNHEIM, R.: Arte y percepción visual. Madril: Alianza, 1979.
BERGER, J.: Modos de ver. Bartzelona: Gustavo Gili, 1975.
BIALOSTOCKI, J.: Estilo e iconología. Bartzelona: Barral, 1973.
CAGE, J.: Color y cultura. Madril: Siruela, 1993.
PANOFSKY, E.: El significado de las artes visuales. Madril: Alianza, 1979.
PANOFSKY, E.: Estudios sobre iconografía. Madril: Alianza, 1984.
WITTKOWER, R.: La escultura. Procesos y principios. Madril: Alianza, 1980.

Web helbideak


www.artehistoria.jcyl.es
www.historiayarte.net
www.almendron.com/
www.artehistoria.com
www.artecreha.com
www.arsvirtual.com
www.artchive.com
www.fineart.elib.com
www.fitzmuseum.cam.ac.uk
www.icom.org/vlmp
www.historiadelarte.us

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.17 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

46A Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 217 - ELURRETA ERAIKINA (1)
  • AULA 201 - ELURRETA ERAIKINA (2)

46A Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 201 - ELURRETA ERAIKINA (1)

46B Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA ERAIKINA (1)
  • AULA 201 - ELURRETA ERAIKINA (2)

46B Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 201 - ELURRETA ERAIKINA (1)