Irakasleak
JON MARTIN ETXEBESTE
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Saila
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jon.martine@ehu.eus
Jon Martin-Etxebeste (Oiartzun, 1981) EHU/UPVko ikerlaria eta irakaslea da. Psikodidaktikan doktorea da. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultateko irakasle da gaur egun eta aurretik Leioako Hezkuntza Fakultatean egiten zuen lan honako irakasgaiak ematen:
– Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultur Aniztasuna (Gizarte Hezkuntza)
– Didáctica de la Segunda Lengua a Alumnado Inmigrante (Lehen Hezkuntza)
– Didáctica de la Lengua y la Literatura.
Haur Hezkuntzan graduatua eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua da eta
Psikodidaktikako masterra burutu du (denak EHU-UPVn). Hizkuntzaren eta Literaturaren
Didaktika sailean dihardu Xabier Leteren lanari buruzko doktoretza tesia egiten. 2021ean
defendatuko du tesia.
Komunikazioaren alorrari dagokionez, zenbait hedabidetan lanean jardun da (Egunkaria,
Berria, Oarsoaldeko Hitza, Bertsolari aldizkaria...), gidoilari izan da
ETBko Mihiluze saioan, eta Komunikazio teknikari lanak egin ditu Ekogunean eta
Errenteriako Udalean. Hezkuntzari dagokionez, bertsolaritza klaseak eman
ditu Hezkuntza Arautuan hainbat urtez; zenbait Eskola Libretan kolaboratu du eta;
Seaskan eta Orereta ikastolan Haur Hezkuntzako irakasle izan da.
Santillana-Zubia argitaletxearentzat materialgintzan jardun du Euskara eta Literaturako
libururako.
Hitzaldiak eman izan ditu, bertsogintzako sorkuntzari lerratuta gehienetan.