Haur Hezkuntza nahitaezkoa ez den hezkuntza-aldia bada ere, garrantzi handia dauka pertsonen prestakuntzarako. Izan ere, 0-6 urte bitartean hasten gara gure nortasuna garatzen, baita auto-estimua, izaera, balioak eta adimen emozionala ere. Irakaslea funtsezkoa da aldi honetan, haurren erreferente esanguratsuena delako, familiarekin batera.
Haur Hezkuntzako Graduan, prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa eta teknologikoa duten gaien bidez.
Laugarren mailan, aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Haur Hezkuntzarako Tailerrak. Espezializazio horiek, batez ere, ikasle talde baten irakasle tutore gisa aritzeko gaitasuna emango dizute.
Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektuetan parte hartzeko aukera izango duzu hainbat ikastetxetan.
Sarrera baldintza: Euskarazko B2 titulua izatea.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
9,844 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
70 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Prestakuntza jasoko duzu psikomotrizitate, teknologia, hezkuntza fisiko, adierazpide plastiko eta musikalerako ikasgeletan zein laborategietan nola literatura gela edo tailerrean.
- Aukera egin ahal izango duzu, egungo hezkuntza premietara egokitutako bost aipamenen artean.
- Praktikak egingo dituzu ikastetxe ezberdinetan eta bertan ezagutuko lan errealitatea eta egunerokotasunean parte hartuko.
- Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.
Sarrera-profila
Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, gizarte eta kultura aniztasuna errespetatzen baduzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu eta gure gizartea hobetzeko txikienetatik (0-6 urte) hasi behar dela uste baduzu, zure aukera onena Haur Hezkuntzako Gradua da.
Irteera profesionalak
Irakaslea, Haur Hezkuntzako zikloetan, ikastetxe publiko nahiz pribatuetan.
Baita hezkuntzari lotutako beste arlo batzuetan ere: ospitaletako gelak, espetxetako gelak, gobernuz kanpoko erakundeak, museoak, ludotekak, argitaletxeak, etab.