Irakasleak
MARIA VICTORIA URRUZOLA ESNAOLA
- Ezagutza arloa
- Musika Adierazpidearen Didaktika
- Saila
- Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- mariavictoria.urruzola@ehu.eus
Musikaria eta irakaslea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bati esker, hiru urtez hobekuntza ikasketak burutu zituen Frantzian, kalifikazio gorenak jasoz: 1er Prix avec Félicitations du Jury eta Médaille d'Or du Conservatoire Supérieur de Paris. Musikari klasiko eta bakarlari gisa, estatu eta nazioarte mailako lehiaketa garrantzitsuetan saritua izan da. Estilo desberdinetako musika-taldetako kide bezala, emanaldi klasikoak, herrikoiak, folklorikoak zein garaikideak eskaintzeaz gain, zenbait diska grabatu ditu. Irakaskuntza jarduerari dagokionez, 25 urtez musika eskoletan irakasle moduan lanean ibilia da eta 2012. urtez geroztik unibertsitateko irakasle gisa dihardu. Egun, Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpena Saileko (HEFA II) irakasle da, HH eta LH Graduetan zein Esperientzia Geletan irakasten duelarik.
FORMAKUNTZA AKADEMIKOA: Frantses Estatuko Musika Irakasle Titulua (1992); Goi Mailako Musika Titulua (1996); Musika-tresna Autoktonoetan Gaikuntza-ikastaroa (2004); DBH eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra (2010); Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Unibertsitate Masterra (2015); Musikaren Psikologian cum laude Doktorea (2022).
HIZKUNTZAK: Euskara, Gaztelera, Frantsesa(C1), Ingelesa (C1).
"8-12 urte bitarteko haurrengan beldur eszenikoa saihesteko esku-hartze programa bat" izeneko tesiarengatik 22. "Donostiako Orfeoia - UPV/EHU Saria" jaso du berriki.