Irakasleak
HARKAITZ ZUBIRI ESNAOLA
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Saila
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- harkaitz.zubiri@ehu.eus
Harkaitz Zubiri Esnaola Soziologian lizentziatua eta doktorea da, Ingeles Filologian lizentziatua, Irakasletzan diplomatua eta Ikasketa Aurreratuetan diplomatua. Irakasle lanetan aritu da 1999tik. Irakasle izan zen hainbat urtez Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Formazio Zikloetan. Eusko Jaurlaritzaren Lankidetza beka lortu zuen, lehenik, eta doktore aurreko beka, ondoren. UPV/EHUn 2007an hasi zen irakasle lanetan.
Gaur egun lan-kontratu iraunkorreko irakaslea (irakasle agregatua) da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, irakasleen hasierako trebakuntzaren arloan, hizkuntzen ikaskuntzaren eremuan. Haur Hezkuntza graduaren koordinatzailea izan zen 2017-2018 ikasturtean, eta Lehen Hezkuntza graduaren koordinatzailea 2018-2019 ikasturtean. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailekoa da.
Bere ikerketa lerroek aztergai dituzte hezkuntza arloko desberdinkeria gainditzeko ereduak, batik bat hizkuntzen ikaskuntzaren eremuan; kultura ohiturak eta kultura politikak; eta genero indarkeria eta maskulinitateak. Gai hauei buruz hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari nazionaletan nahiz nazioartekoetan. Zenbati libururen eta liburu-atalen egilea ere bada.