Breadcrumb

Sarrera - Grado en Educación Infantil (Trilingüe)

Haur Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)

Aplikazio habiaratuak

Haur Hezkuntzako Gradua

Haur Hezkuntzako Graduak gaitasuna emango dizu 0-6 urte arteko haurren irakasle jarduteko. Nahiz eta ez den nahitaezkoa, ohikoa izaten da adin horretako haurrak eskolaratuta egotea. Graduaren helburua da testuinguru elebidunean irakaskuntza lana egingo duten profesional gaituak trebatzea.

Haur Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.

Gainera, bost aipamen edo espezializazio hauek izango dituzu aukeran: Atzerriko Hizkuntza; Musika Hezkuntza; Curriculuma eta Baliabideak; Hizkuntza Aniztasuna Eskolan; eta Berrikuntza Haur Hezkuntzako Eskolan.

Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.

Sartzeko baldintza: euskararen B2 titulua izatea.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

bhf.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

9,610 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Bilboko-Hezkuntza-Fakultatea

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Irakaskuntza lana hiru hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez) burutu ahal izateko trebatuko zaitugu.
  • Kulturaniztunetan eta eleaniztasunetan hizkuntzen ikaskuntza egoerei aurre egiteko gai izango zara.
  • Metodologia berritzaileetan (CLIL/AICLE) murgilduko zara, hirueletasuna edozein irakasgaira eramateko gaitasuna eskuratuz.
  • Europako unibertsitate garrantzitsuenetan zure formakuntza osatzeko aukera izango duzu ERASMUS+ programaren bidez.

Sarrera-profila

Sarrera-profila

0-6 urte bitarteko haurren nortasuna, autoestimua, izaera, balioak eta adimen emozionala garatzea interesatzen bazaizu, umeek ikasteko duten jakin-mina eta interesa proiektuen eta tailerren bitartez aztertu eta horretarako beharrezkoak diren lan tresnetan sakondu nahi baduzu eta gizartea hobetzeko txikienetik hasi behar dela uste baduzu, zure aukera onena Haur Hezkuntza Gradua da.

Irteera profesionalak

Haur Hezkuntzako irakasleek hainbat arlotan jardun dezakete:

  • Ikastetxeetako irakaskuntzan, 0-3 eta 3-6 urteko haurrekin
  • Lehen haurtzaroari arreta eskaintzeko zerbitzu eta programetan, familiari laguntza emateko asmoz; aisia eta kultura zerbitzuetan, esaterako, ludoteketan eta haur liburutegietan
  • Curriculum eta dibulgazio materialak osatzen
  • Eskolari laguntza emateko hezkuntza zerbitzuetan
  • Hezkuntza zerbitzu osagarrien eskaintzan