Komunikazioa Euskaraz25896
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Kodea
- 25896
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Hizkuntz gaitasuna eta gaitasun komunikatiboak funtsezkoak dira eskolako jardunean, Haur eta Lehen Hezkuntzako alorretan profesionalak izango diren arlo hauetako graduatu berrientzat. Etorkizunean eskola mailan ez ezik gizarte mailan ere, euskara hizkuntzaren transmisore izango diren neurrian, hizkuntzaren normalizazioari begira profesionalek izan behar duten goi mailako hizkuntz ezaguera berma dezaten lagunduko zaie.
Hauek dira irakasgai honek langai hartuko dituen alderdiak:-Hezkuntzaren eta gizarte arloko jardunaren komunikazio-eskakizunak: komunikazio-eremuak (eskola), helburuak, jorratu ohi diren gaiak, gaien trataera...-Komunikazioaren moldea: baldintza fisikoen arabera, mintzaideen ezaugarrien arabera, euskarrien eta baliabideen arabera...-Komunikazio-jarduerak: entzuketa arretatsua, informazioa eskuratzeko irakurketa, irakurketa ozena, jendaurreko azalpena, ahozko elkarreragina, elkarreragin idatzia, idatzizko ekoizpena -Testuak: ahozkoak eta idatziak, eskola-dokumentuak (gutunak, aktak, deialdiak...), txosten teknikoak, eskola-materialak (liburuak, fitxak...), hedabideetako testuak (hezkuntza gaien inguruko albisteak, erreportajeak, iritzi-artikuluak, saiakerak...), lege-testuak (arauak, ebazpenak...), eta abar. -Estilo eta terminologia espezializatua.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
-Komunikazio-hizkuntza gaitasunak ezagutzea hezkuntza eremuan lan egiteko.
-Komunikazio-gaitasunak irakaskuntzara, hezkuntza-kudeaketara, gizarte-hezkuntzara eta arreta psikopedagogikora bideratzea, euskarazko beharrak hobetzeko.
-Hezitzaileek hizkuntza-igorle gisa eskola-eremuan duten zeregina aztertzea, baita hizkuntza normalizazioari egiten dioten ekarpena ere.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Tema 1.-Hezkuntza arloko jardunaren komunikazio-eskakizunak: komunikazio-eremuak, helburuak, jorratu ohi diren gaiak, gaien trataera...
Tema 2.-Komunikazioaren moldea: baldintza fisikoen arabera, mintzaideen ezaugarrien arabera, euskarrien eta baliabideen arabera...
Tema 3.-Komunikazio-jarduerak: entzuketa arretatsua, informazioa eskuratzeko irakurketa, jendaurreko azalpena, ahozko elkarreragina, elkarreragin idatzia, idatzizko ekoizpena, bitartekotza...
Tema 4.-Testuak: eskola-dokumentuak (gutunak, aktak, deialdiak...), txosten teknikoak, eskola-materialak (liburuak, fitxak...), hedabideetako testuak (hezkuntza gaien inguruko albisteak, erreportajeak, iritzi-artikuluak, saiakerak...), lege-testuak (arauak, ebazpenak...), eta abar.
Tema 5.-Estilo eta terminologia espezializatua.
MetodologiaToggle Navigation
-Material desberdinen irakurketa, hausnarketa eta ekoizpena gelan:
-Ahozkoak: gelako elkarrizketak eta eztabaidak, aurkezpenak ...
-Idatziak: laburpena, erreseina, itzulpena …
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
- Klasera joaten diren ikasleei ebaluaketa jarraitua egingo zaie (% 90eko asistentzia derrigorrezkoa da ebaluaketa mota honetarako).
- % 90eko asistentzia betetzen ez duten ikasleek ikasgai guztiari buruzko azterketa idatzia burutu beharko dute (0tik 10era ebaluatua izateko eskubidearekin).
- Ebaluaziorako metodoa azken ebaluazioa denean, deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Froga ahozkoa eta idatzia izango da eta 0-10 artean ebaluatuko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Aldezabal, I., 2009. "Bitartekaritzarako estrategiak: itzulpengintzaren oinarriak". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Ezeiza, J., 2009. "Komunikazio idatzia I: testu akademikoen ulermena". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua.
Ezeiza, J., 2009. "Komunikazio idatzia II: testu akademikoen ekoizpena". In Ezeiza et al. (2008) Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. UPV/EHU: Euskara Institutua.
Gehiago sakontzeko bibliografia
García Azkoaga, I.M., 2007. "Ikasleen testuetatik estrategia linguistiko-diskurtsiboen irakaskuntzara. Izen kohesioa aztergai". In I. Plazaola & M.P. Alonso (eds.): Testuak, diskurtsoak eta generoak. Euskal testuen azterketa eta korrontea Erein, Donostia, 2007, 187-186.
Igerabide, J. K., 2007. "Mikel Lasa", in Cien años de poesía, Peter Lang (ISBN 978-3-03910-765-0, Bern, 2007, pg, 485-492 or.
Aldizkariak
Textos de Lengua y literatura
Cuadernos de Pedagogia
Aula de Innovación Educativa
Hik Hasi
Web helbideak
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/
http://www.euskaljakintza.com/