Kultura Arteko Hezkuntzarako Hezkuntza Politikak25895
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25895
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
DESKRIPTOREAK
Kultura-aniztasunaren jatorria eta ondorioak.
Immigrazioa Europan eta Espainian.
Kultura arteko hezkuntzarako nazioarteko eta Europako hezkuntza-politikak.
Kultura arteko hezkuntzarako hezkuntza-politika Espainian.
Kultura arteko hezkuntzarako hezkuntza-politika Euskal Autonomi Erkidegoan.
IRAKASGAIAREN DESKRIBAPENA
Kultura Arteko Hezkuntzarako Hezkuntza Politikak Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetako laugarren mailako lehenengo lauhilekoan eskaintzen den hautazko irakasgaia da. European Credit Transfer System (ECTS) delakoaren markoan, 4.5 kredituko irakasgaia da; horietatik 3 teorikoak dira eta 1.5 praktikoak. Irakasgaia hau “Kultura arteko Hezkuntza” izeneko minor edo aipamenaren barruan kokatzen da.
Irakasgaia etorkizuneko irakasleek kultura-aniztasunarekin lotutako gaietan eduki behar duten prestakuntzaren osagarri izan nahi du. Ikasgaia honen bitartez, ikasleek jendarteko eta hezkuntza-eremuko kultura-aniztasunari erantzuna eskaintzeko garai eta testuinguru ezberdinetako politikak ezagutzeko aukera izango dute. Hori gauzatzeko, funtsezkoa izango da une eta testuinguru ezberdinetako politikak aztertzea eta baloratzea, betiere ikasleen gogoeta eta parte-hartzea sustatuz. Gainera, ikasleek kultura-aniztasuna terminoaren jatorria eta ondorioak eta kultura anitzeko gertakariaren jatorria eta oinarriak ezagutzeko aukera izango dute.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
G1: Politikak ezagutzea, aztertzea eta balioztatzea, hezkuntza sistemek kultura-aniztasunari erantzuna eman diezaioten une eta testuinguru ezberdinetan.
IE1: Ikasleek kultura-aniztasunari erantzun egoki bat eskaintzeko, garai eta testuinguru ezberdinetako politikak ezagutzen, aztertzen eta balioesten dituzte.
G2: Hezkuntza jardueraren baldintza politikoak eta legegileak ezagutzea eta aztertzea, kultura arteko hezkuntzari dagokionez.
IE1: Ikasleek hezkuntza jardueraren baldintza politikoak eta legegileak ezagutzen eta aztertzen dituzte kulturartekotasunari erantzun egoki bat eskaintzeko.
G3: Hezkuntza politikak ezagutzea eta aztertzea, hiritar aktiboak eta demokratikoak prestatzeko.
IE1: Ikasleek hezkuntza politikak ezagutzen eta aztertzen dituzte eta erabaki arduratsuak hartzeko gai dira.
G4: Hezkuntza politika berritzaileak ezagutzea eta balioztatzea Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako kultura-aniztasunari erantzuna emateko.
IE1: Ikasleek hezkuntza eremuko kultura-aniztasunari erantzuna emateko politika berritzaileak ezagutzen eta balioesten dituzte.
IE2: Ikasleek hezkuntza eremuko kultura-aniztasunari erantzuna emateko ekintza berritzaileak diseinatzen eta ebaluatzen dituzte.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. gaia: Kultura-aniztasunaren jatorria eta ondorioak
Immigrazioaren esparru historikoa, soziala, politikoa eta ekonomikoa. Kultura anitzeko gertakaria: jatorria eta oinarri teorikoak. Immigrazioa Europan eta Espainian. Espainian finkatutako talde etniko eta kultural nagusien funtsezko ezaugarriak: Saharaz hegoaldekoak, arabiarrak, iberoamerikarrak eta Ekialdeko Europatik etorritakoak.
2. gaia: Kultura arteko hezkuntzarako nazioarteko hezkuntza-politikak.
Kultura arteko hezkuntzarako nazioarteko oinarriak: Nazio Batuen Erakundea eta UNESCO. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena. Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna. Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna. Guztiontzako Hezkuntzari buruzko mundu Adierazpena.
3. gaia: Kultura arteko hezkuntzarako Europako hezkuntza-politikak
Europako nazioarteko oinarriak kultura arteko hezkuntzarako. Europako Kontseilua: etorkinen seme-alaben hezkuntzari eta kultura arteko hezkuntzari buruzko dokumentuak. Europar Batasuna eta kultura arteko hezkuntza: diskriminazioen aurkako borrokari eta etorkinen seme-alaben hezkuntzari buruzko dokumentuak.
4. gaia: Kultura arteko hezkuntzarako hezkuntza-politika Espainian
Immigrazioa, hezkuntza-politika eta kultura arteko hezkuntza Espainian. Ikasleen aniztasuna Espainiako hezkuntza-sisteman. Hezkuntza-politika Espainian: atzerritar etorkinen seme-alaben hezkuntza arautzea. Ikasle atzerritarrak eta etorkinak Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatzea. Kultura arteko hezkuntzako ekintzak eta jarduerak Espainian.
5. gaia: Kultura arteko hezkuntzarako hezkuntza-politika Euskal Autonomi Erkidegoan
Ikasle etorkinen hezkuntza-beharrei erantzuteko autonomia-erkidegoetan hartutako neurrien laburpena. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza- eta hezkuntza-politika. Hizkuntza- eta kultura-aniztasunari arreta eskaintzea. Jatorrizko hizkuntzaren eta kulturaren irakaskuntza. Ikasle etorkinen ama-hizkuntzari buruzko proposamenak.
MetodologiaToggle Navigation
Programan agertzen diren ikasgaiak saio teoriko eta praktikoetan landuko dira. Azalpen teorikoak lantzeko euskarri desberdinak erabiliko dira: ordenagailu aurkezpenak, bideoak, legeak, hitzarmenak, aldarrikapenak, protokoloak, etab.
Saio praktikoetan, batez ere, irakaskuntzako metodologia aktiboak eta IKTak erabiliko dira. Lan indibiduala zein talde lana burutuko dira. UPV/EHUren hezkuntza-eredua den Ikasketa Kooperatibo eta Dinamikoa (IKD eredua) planteamendu metodologikoaren ardatza izango da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 65
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
OHIKO DEIALDIA
1. ETENGABEKO EBALUAZIOA
Saio teoriko-praktikoetan eskatuko diren ebaluazio probek %65 balioko dute.
Azterketa deialdi ofizialean gauzatuko den ebaluazio probak (azterketa) azkenengo kalifikazioaren %35 balioko du.
Ebaluazio proba guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditu ahal izateko.
ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEKO AUKERA: eskubide hori baliatzeko, ikasleak, 9. asterako, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
2. AZKEN EBALUAZIOA
Azterketak %100 balioko du.
Azterketa gainditu behar da irakasgaia gainditu ahal izateko.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EZ OHIKO DEIALDIA
Ezohiko deialdian irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Etengabeko ebaluazioan aritu diren ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Altarejos, F., Rodríguez, A. eta Fontrodona, J. (2003). Retos educativos de la globalización. Hacia una sociedad solidaria. EUNSA.
Ararteko. (d.g). Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena. (Publikatu gabeko eskuizkribua).
Besalú, X. (2002). Diversidad cultural y educación. Síntesis.
Etxeberria, F. (2002). Sociedad multicultural y educación. Ibaeta Pedagogía.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila. (2020). Harrera-Plana. Ikasle berrien eta haien familien harrera bideratzeko jardunbideak. (Publikatu gabeko eskuizkribua).
Gómez, R. (2001). Iguales y distintos: introducción a la antropología cultural. Internacionales Universitarias (EIUNSA).
IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. (d.g). Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. (Publikatu gabeko eskuizkribua).
IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea. (d.g). Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna. (Publikatu gabeko eskuizkribua).
Jaussi, M. L. (1998). Educación Intercultural. Orientaciones para la respuesta educativa a la diversidad étnica y cultural de la escuela. Eusko Jaurlaritzaren argitalpenen zerbitzu nagusia.
Oliver, M. C. (2003). Estrategias didácticas y organizativas ante la diversidad: dilema del profesorado. Octaedro.
Rúiz-Román, C. (2003). Educación intercultural: una visión crítica de la cultura. Octaedro.
Sales, A. eta García, R. (1997). Programas de educación intercultural. Desclée de Brouwer.
Siguán, M. (1998). La escuela de los inmigrantes. Paidós Educador.
Soriano, E. (Ed.). (2001). Identidad cultural y ciudadanía intercultural: su contexto educativo. La Muralla.
Soriano, E. (Ed.). (2002). Interculturalidad: fundamentos, programas y evaluación. La Muralla.
UNESCO. (2006). Directrices de la UNESCO sobre la educación intercultural. (Publikatu gabeko eskuizkribua).
Gehiago sakontzeko bibliografia
AGUADO ODINA, M.T. (2003). Pedagogía intercultural. Madrid: McGraw-Hill.
BARTOLOMÉ PINA, M. (coord..) (2002). Identidad y ciudadanía: Un reto a la educación intercultural. Madrid: Narcea.
DEFENSOR DEL PUEBLO (2003) : La escolarización del alumnado inmigrante en España. Madrid. www.defensordelpueblo.es
LOVELACE, M. (1995). Educación Intercultural. Madrid: Escuela Española.
OLIVER VERA, M.C. (2003). Estrategias didácticas y organizativas ante la diversidad: Dilema del profesorado. Barcelona: Octaedro.
SARTORIL, G. (2001). La sociedad multiétnica: Pluralismo, multiculturalismo y extranjeros. Madrid: Taurus.
SABARIEGO PUIG, M. (2002). La educación intercultural ante los retos del siglo XXI. Bilbao: Desclée.
Aldizkariak
Cuadernos de Pedagogía
Web helbideak
www.pangea.org
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:00-12:00 (1) |
Irakasleak
Azterketa
- Urtarril : 2025-01-13 11:30
- Maiatz : 2025-05-29 11:30
Ikasgela(k)
- eAULA DE IDIOMAS - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-10:00 (1) |
Irakasleak
Azterketa
- Urtarril : 2025-01-13 11:30
- Maiatz : 2025-05-29 11:30
Ikasgela(k)
- eAULA DE IDIOMAS - HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA (1)