XSLaren edukia

Kultura Arteko Hezkuntzaren Oinarri Teorikoak25889

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25889

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau bi sailek ematen dute: Gizarte Zientzien Didaktika Saila eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila. Kulturarteko hezkuntzaren kontzeptu nagusietan sakontzen du: kultura, aniztasuna, identitatea, kultur harreman simetrikoak/asimetrikoak, akulturazioa, bizikidetza, inklusioa… ikuspegi eta jarrera eurozentrikoak, xenofoboak, arrazistak… estereotipatuak gainditzeko.



Ikasgelako egoera zehatzak lantzen dira, baita bestelako kontuak ere, besteak beste, irakasleek zein pertzepzio dituzten beste kultura batzuei buruz, edo testu-liburuek nola jorratzen dituzten kulturak eta migrazioak. Azkenik, hezkuntza curriculuma kulturartekoa izateko proposamenak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. “Kultura” terminoaren esanahia kritikoki aztertzea, bere askotariko erabilerak eta asmoak landuz. Halaber, kultur aniztasuna eta kulturartekotasuna eskola eta gizarte testuinguruetan nola azaltzen eta ulertzen diren analizatzen da, hainbat diziplinatatik abiatuz.



2. Irakasle zereginaren oinarri deontologikoak ezagutzea, eskolako egoera kulturanitzetan deontologia profesionalaren koherentziaz esku hartzeko.



3. Ezagutza zientifikoen eta bestelako jakintzen dimentsio kulturala ulertzea eta balioestea, eta eskola-curriculuma jatorri kulturaniztuneko ikasleen inklusiorako duen balioa aztertzea.



4. Hizkuntz aniztasuna aberastasun kulturala, ikasteko tresna eta gizarte inklusiorako tresna dela ulertzea eta balioestea.



5. Bigarren hizkuntzak testuinguru kulturanitzetan nola ikasten diren ikastea eta balioestea, baita ikasteko sortzen diren zailtasunak ere, zailtasun horiek gainditzeko estrategiak garatzeko.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA – Kultura eta kultur aniztasun kontzeptuetara kritikoki hurbiltzea.



2. GAIA- Irakaslearen etika eta deontologia profesionala kultur aniztasunaren aurrean.



3. GAIA- Eskolako ikas-prozesua inklusio elementu gisa.



4. GAIA- Aniztasuna, hizkuntz aniztasuna eta hizkuntzen irakaskuntza.





MetodologiaToggle Navigation

Saio teorikoetan, kulturarteko hezkuntzaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira. Saio praktikoetan, debateak egingo dira aintzatetsitako autoreen idatzizko testuetatik abiatuz, eta ikastetxe eta ikasgelako kasu praktikoak planteatuko dira eta hezkuntza-eskuhartze bat proposatuko da kasu bakoitzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • ver orientaciones a continuación (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ebaluazio jarraitua: klasera etortzen diren ikasleek ondorengo jarduerak bete beharko dituzte:

- Klaseetan aktiboki parte hartzea, proposatuko diren debate eta hausnarketetan, eta irakurketak eta ikus-entzunezko materialak erabiliko dituzte arrazoiketak eta hausnarketak garatzen laguntzeko.

- Informazio konpetentziak erakustea (informazio bilaketak, hautaketa eta interpretazio kritikoa, erreferentziatzea).

- Kulturartekotasunari lotutako ikasgelako eta ikastetxeko hainbat egoera aztertzea, bakarka zein taldeka.

- Programako kontzeptu teoriko garrantzitsuenen azterketa-proba.



Irakasgaiaren irakaskuntza gidan argi eta garbi adierazten da jarduera horiek zeintzuk diren, ebaluazio-irizpideak eta epeak, eta jarduera guztien haztapena zein den.



1. oharra: ebaluazio jarraituan, ezinbestekoa izango da proposatutako zereginen multzoa eta azterketa-proba gainditzea, biak, irakasgaia gainditutzat jotzeko.



2.- Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek proba bat egingo dute derrigor eta proba horrek irakasgaiaren % 100ko balioa izango du (EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 8 eta 9. artikuluak). Probak bi atal izango ditu: idatzizko lana eta ahozko defentsa.



2. oharra: ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori izateko, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa denez (% 50), nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "ez aurkeztua" izan dadin (EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 12. artikulua).



3.- Azken probarako, irakasgaiko arduradunak salbuespenik adierazi ezean, soilik azterketa-orriak eta idazteko material analogikoak erabiliko dira (boligrafoa edo antzerako idatz-tresna bat). Ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteko UPV/EHUren irizpide ofizial hauek jarraituko dira: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/etika-akademikoari-buruzko-protokoloak (Protokoloa, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzkoa, 3.3 atala).



4.- Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz. C1 maila erakutsi beharko da gutxienez, bai ahozko komunikazioan, bai idatzizkoan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

(EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 9. artikulua)



1.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.



2.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.



3.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



4.- Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz C1 maila erakutsi beharko da gutxienez, bai ahozko komunikazioan, bai idatzizkoan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgelan lantzeko proposatutako testuak
Ordenagailua
Bulegoko materiala (boligrafoak, arkatzak, errotulagailuak, papera…)


BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Cabo, J. M. eta Enrique, C. (2004). Hacia un concepto de ciencia intercultural. Enseñanza de las Ciencias, 22(1), 137-146.

Hell, V. (1986). La idea de cultura. Fondo de Cultura Económica.

Encina, J., Ezeiza, A. eta Delgado, N. (2019). Diversidad lingüística y matriz sociocultural. In A. Ezeiza eta J. Encina (koord.), Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica (87-124. orr.). ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=958

Ezeiza, A. eta Encina, J. (2019). Kultura eta kulturak. In A. Ezeiza eta J. Encina (koord.), Educación sin propiedad (separata, 2. argit). ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=1025

Gómez, C. eta Muguerza, J. (2007). Las aventuras de la moralidad (Paradigmas, fronteras y problemas de la Ética). Alianza.

Paris, C. (1994). El animal cultural. Crítica.

Snow, C. P. (1977). Las dos culturas y un segundo enfoque. Alianza.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Bueno, G. (1996). El mito de la cultura. Prensa Ibérica.
Cabo, J. M. eta Enrique, C. (2001). Ciencia intercultural. Epistemología e historia de la ciencia, en Actas del Congreso Nacional de Didácticas Específicas. Las Didácticas de las Áreas Curriculares en el siglo XXI Vol. I, pp. 335-344.
Díez Gutiérrez, E. J. (s.f.). Educación intercultural. Igualdad educativa y diferencia cultural. https://educar.unileon.es/Antigua/Doctorad/Documentos/Artbase.pdf
Ezeiza, A. eta Encina, J. (2017). Posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenera. Jakintzak, trebetasunak eta sentipenak kolektiboki eraikitzen. Volapük.
Fernández Buey, F. (1995). La barbarie. De ellos y de los nuestros. Paidós.
Martín-Barbero, J. eta Berkin, S. C. (2017). Ver con los otros. Comunicación intercultural. Fondo de Cultura Económica.

Código Deontológico de los Profesionales de la Educación, aprobado por el Consejo General de Colegios Oficiales de Doctores y Licenciados en Filosofía y Letras y en Ciencias, Oviedo, enero, 1996.

Programa de las Naciones Unidas para el Desarrollo (PNUD) (2004) La libertad cultural en el mundo diverso de hoy. Informe sobre Desarrollo Humano.

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía
Educacion y diversidad, Revista inter-universitaria de investigación sobre discapacidad e interculturalidad
Rii, Revista de Investigaciones Interculturales
Márgenes, Revista de Educación de la Universidad de Málaga
Modulema, Revista Científica sobre Diversidad Cultural

Web helbideak

https://www.eskolabakegune.euskadi.eus/eu/web/eskolabakegune/materiales-convivencia
https://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/zubirik_zubi/materiales_educacion_primaria/Dw_DOKUMENTUAK/MARKOAK.htm
https://www.euskadi.eus/hezkuntza-berri-esk-inklusiboa-dokumentuak/web01-a2hberri/eu/
https://www.unesco.org/
https://historiasorales.org/
https://ilusionismosocial.org/

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala