XSLaren edukia

Irakasleak

ESTIBALIZ RAMOS DIAZ

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
estibaliz.ramos@ehu.eus

Psikologian lizentziaduna eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), doktorego aparteko saria jasoa. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle atxikia Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia Sailean. Lehen Hezkuntzako gradua koordinatzen du 2018/19 ikasturtetik. UNED-eko irakasle tutorea Psikologiako graduan eta Osasun Psikologia Orokorra Masterrean. Ikerlari bisitaria izan da Nevadako Unibertsitatean (AEB) eta irakaskuntza egonaldiak egin ditu Hasselteko Unibertsitatean (Belgika), PABO Zwolle Unibertsitatean (Holanda) eta Setubaleko Unibertsitatean (Portugal). Psikor ikerketa-talde kontsolidatuko kidea da (Euskal unibertsitate-sistemako A Taldea) eta proiektu desberdinetan parte hartu du (UPV/EHU, MICINN-MINECO). Halaber, 2 doktorego-tesien zuzendarikidea da eta hainbat artikulu zientifiko, liburu kapitulu eta kontribuzioen egilekidea da kongresu nazionaletan zein nazioartekoetan. Bere ikerketa-lana nerabeen erresilientzian eta doitze psikosozialean oinarritu da; zehazki, erresilientziak beste aldagai batzuekin duen harremana aztertu izan du, hala nola hautemandako sostengu soziala, autokontzeptua, adimen emozionala, ongizate subjektiboa eta eskola-inplikazioa. Unibertsitateko eremutik kanpo, adin txikikoen babesgabetasun, substantziekin erlazionatutako menpekotasun eta espetxe populazioarekin lotutako esku-hartzean psikologo moduan jardun du.