Breadcrumb

Sarrera-negozioen-kudeaketako-gradua

Negozioen Kudeaketako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Negozioen Kudeaketako Gradua - Aurkezpena

Etengabe aldatzen ari den testuinguru batean, gorabehera ekonomikoz beterikoa, enpresaren eta merkataritzaren munduak oinarri sendoko profesionalak behar ditu, gai izango direnak errealitate ekonomikoa interpretatzeko eta enpresa munduan trebeziaz aritzeko.

Negozioen Kudeaketako Gradua enpresatik eta enpresarentzat sortu da. Enpresa bat goitik behera kudeatzen ikasiko duzu, eta zure negozioa martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu. Enpresa txiki eta ertainen kudeaketara bideratutako prestakuntza bat da, nahitaezko eta borondatezko eskaintza akademiko batekin, ingelesez eta frantsesez.

Gainera, aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Nazioarteko Merkataritza eta Marketina; Kontabilitatea eta Ikuskaritza; eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kudeaketa.

Kanpoko praktikak nahitaezkoak dira laugarren mailan. Horrela, graduatu aurretik, mundu profesionala ezagutuko duzu, eskuratutako gaitasunak aplikatuko dituzu eta taldean lan egin ahal izango duzu, giro profesional batean.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala

Campusa

Bizkaia

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

200 plaza

botoia-liburuxka-Ekonomia-eta-Enpresa-Fakultatea

Grado-gestion-negocios-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Enpresa eta negozioak gestionatuko dituzu, baieta abian jarri ere zeure enpresa proiektua bera.
  • Gradu dinamikoa ikasiko duzu, ikasgelako ikasketa eta enpresan egindako lana konbinatuta, enpresetan egindako praktiken bidez.
  • Edozein dimentsiotako enpresetan lan egiteko gai izango zara, bereziki ETEetan, gure inguru honetan gehienak direla kontutan hartuta.
  • Hezkuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, AEB, Asia eta besteko unibertsitateetan egonaldiak eginez.

negozioen-kudeaketako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Analisirako, antolatzeko eta planifikaziorako gaitasuna baduzu, ekonomiaren eta enpresaren mundua interesatzen bazaizu, gogo handia baduzu hizkuntzak ikasteko eta taldean lan egiteko, eta espiritu ekintzailea baduzu, Negozioen Kudeaketako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Enpresa ertain eta txikietan, baina baita enpresa handietan ere, plangintza, kudeaketa eta kontrol lanetan:

  • Enpresa ertain eta txikien kudeaketa
  • Kontabilitate egoeren analisia
  • Estrategia Zuzendaritza
  • Ekonomia-finantza eta zerga arloetako kudeaketa eta aholkularitza
  • Nazioarteratzea eta kanpoko merkataritza
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Enpresaren administrazioa eta antolakuntza
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Banka eta finantza zerbitzuak

Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak izango dituzu.

Eta administrazio publikoan ere lan egin ahal izango duzu, tokikoa edo estatukoa (ogasuna, udalak, etab.).