Breadcrumb

Sarrera-lehen-hezkuntzako-gradua-gipuzkoa

Lehen Hezkuntzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

lehen-hezkuntzako-gradua-gipuzkoa-presentacion

Lehen Hezkuntzak 6 eta 12 urte bitarteko hezkuntza aldia hartzen du. Hezkuntza aldi horretan, haurren garapen pertsonalean eta soziokulturalean laguntzen da, eta bizitza osoko ikaskuntzarako oinarriak prestatzen dira. Irakasleen eginkizuna funtsezkoa da aldi horretan.

Lehen Hezkuntzako Graduan, beharrezkoa den prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa, teknologikoa eta didaktiko/pedagogikoa duten gaien bidez.

Aukera izango duzu aipamen edo ibilbide hauetan espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak Lehen Hezkuntzan. Egindako aipamenean, irakasle tutore eta irakasle espezialista gisa aritzeko gaitasuna eskuratuko duzu, batez ere, Atzerriko Hizkuntzaren eta Hezkuntza Bereziaren kasuan.

Horrez gainera, bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktiken bidez, irakasle lanak inplikatzen dituen alderdietan parte hartzeko aukera izango duzu hainbat ikastetxetan.

Sarrera baldintza: Euskarazko B2 titulua izatea.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

lorea.fernandez@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

9,994 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

120 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-Filosofia-Antropologia-Fakultatea

Grado-educacion-primaria-gipuzkoa-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Umeen gaitasun kognitibo, afektibo eta psikomotorrak garatzen ikasiko duzu.
  • Prestakuntza jasoko duzu psikomotrizitate, teknologia, hezkuntza fisiko, adierazpide plastiko eta musikalerako ikasgeletan zein laborategietan nola literatura gela edo tailerrean.
  • Praktikak egingo dituzu ikastetxe ezberdinetan eta bertan ezagutuko lan errealitatea eta egunerokotasunean parte hartuko.
  • Mugikortasun akademikoetarako programetan parte hartuz prestatzeko aukera izango duzu.

lehen-hezkuntzako-gradua-gipuzkoa-Perfil

Sarrera-profila

Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, gizarte eta kultura aniztasuna errespetatzen baduzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu eta gure gizartea txikienetatik hasita (6-12 urte) hobetu behar dela uste baduzu, zure aukera onena Lehen Hezkuntzako Gradua da.

Irteera profesionalak

Irakaslea, Lehen Hezkuntzako etapan, ikastetxe publiko nahiz pribatuetan.

Baita hezkuntzari lotutako beste arlo batzuetan ere: ludotekak, museoak, ospitaletako gelak, espetxetako gelak, gobernuz kanpoko erakundeak, argitaletxeak, etab.