XSLaren edukia

Nutrizioarekin Lotutako Epidemiologia25192

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25192

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1234
Gelako p.1216
Ordenagailuko p.3640

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Epidemiologia, Giza Nutrizio eta Dietetika karreran funtsezko irakasgaia da, gaur egun osasun arloko eremu oso garrantzitsua baita. Epidemiologia gaixotasunen distribuzioa eta determinatzaileak (eragileak) giza populazioetan ikertzen dituen zientzia da.



Hala ere, nutrizioari loturiko epidemiologia ez da epidemiologia orokorraren espezilizazio sinplea. Aldagai nutrizionalen neurketa oso zaila da eta nutrizioarekin loturiko beste zientzien laguntza beharrezkoa dauka epidemiologiak.



Irakasgai honek epidemiologiaren oinarrien ikuspegi orokor bat eskeintzen du, nutrizioari lotutako epidemiologiaren berezitasunei erreparatuz. Halaber, irakasgai honek graduan zehar nutrizio eta dietetikako ikasleek eskuratzen dituzten ezagutzak borobiltzen ditu eta alde batetik, ikerketa epidemiologikoaren ikuspegi orokorra eskeintzen du eta bestalde, lanbide profesionalean hartu behar diren erabaki terapeutikoen aurrean maila zientifiko egokia eransten du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak



• Azterketa epidemiologiko nutrizionalak diseinatzen, egiten eta baliozkotzen parte hartzea, bai eta elikaduran eta nutrizioan esku hartzeko programen plangintzan, analisian eta ebaluazioan parte hartzea ere.



• Metodo epidemiologikoa aplikatzea, arazo edo galdera zientifikoei erantzuteko dieta eta osasunaren arteko lotura aztertzean.



• Nutrizio-arloko ikerketa epidemiologikoetatik datozen zenbakizko datuak estatistikoki aztertzea eta interpretatzea.



• Dietaren aldaketa eta neurketa-akatsa ebaluatzea, eta azterketa epidemiologikoetan dieta eta nutrienteak neurtzeko metodorik egokienak hautatzea.



• Ebidentzian oinarritutako nutrizioa bere jarduera profesionalean integratzea.



• Argitaratutako ikerketa zientifikoen emaitzen aurrean modu kritikoan jokatzea, haien indarguneak eta ahulguneak, diseinuaren eta analisiaren kalitatea, alborapena dagoen ala ez eta emaitzetan eta kausalitate-irizpideetan duten eragina kontuan hartuta baloratu ahal izateko.



• Aholku dietetiko praktiko eta etikoak proposatzea, literatura zientifikoko informazioa interpretatuz, aztertuz eta kritikoki ebaluatuz.



Ikasketa emaitzak



•Dietaren eta osasunaren arteko lotura aztertzeko ikerketa-galderak egiten ditu,.

•Ikerketa-galdera bati erantzuteko diseinu epidemiologiko egokia hautatzen du.

•Nutrizio-epidemiologiaren azterketetan erabiltzen diren neurri epidemiologiko nagusiak behar bezala kalkulatzen eta interpretatzen ditu.

•Nutrizio-epidemiologiaren azterketa bateko datuak estatistikoki aztertzen eta interpretatzen ditu.

•Ikerketa epidemiologiko baten baliozkotasuna ebaluatzen du, izan daitezkeen alborapenak eta nahasgarriak kontuan hartuta.

•Ongi interpretatzen du nutrizio-epidemiologian egindako ikerketen kausa-efektu erlazioa.

•Aukeratzen ditu ikerketa epidemiologikoetara egokitutako tresna dietetikoak.

•Neurketa dietetikoa on-line egiteko tresna baten indarguneak, ahuleziak eta baliozkotasuna erabiltzen eta ebaluatzen ditu.

•Ikerketa-galdera bati erantzuteko datu-base biomedikoetan artikuluak identifikatzen ditu.

•Artikulu zientifikoak kritikoki ebaluatzen ditu.

•Ebidentzian oinarritutako nutrizio-gomendio bat ematen du.

•Taldean lan egiten du, lankidetzan eta elkarlanean.

•Ahozko komunikazioa eraginkortasunez egiten du, ahoz zein idatziz, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ditu, batez ere nutrizioarekin eta bizi-ohiturekin lotutakoak.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

•Nutrizio-epidemiologiaren hastapenak (Nutrizio-epidemiologia: oraina, iragana eta etorkizuna).

•Nutrizioaren arloko behaketa-azterketak: azterketa ekologikoak, zeharkako azterketak, kasuen azterketak eta kohorteen kontrolak eta azterketak.

•Azterketa esperimentalak nutrizioan: saiakuntza klinikoak eta entsegu komunitarioak.

•Esposizioaren eta emaitzaren maiztasun-neurriak. Intzidentzia eta prebalentzia.

•Elkartze- edo eragin-neurriak. Neurri absolutuak eta neurri erlatiboak.

•Nutrizio-epidemiologiako ikerketen kanpo- eta barne-balioa. Alborapenak eta nahasmena.

•Dietaren aldakortasuna aztertzen:

-Eguneroko irensketaren aldaketan eragiten duten faktoreak.

-Kontsumoa neurtzeko tresnaren erroreak (neurketa-errorea). Neurketa-akatsak: Akats aleatorio eta sistematikoaren eragina (alborapenak).

- Dieta neurtzeko metodoak ikerketa epidemiologikoetan.

•Datu epidemiologikoen analisia.

•Ebidentzian oinarritutako nutrizioa (NBE). Informazio zientifikoa bilatzea, irakurketa kritikoa egitea eta ebidentziaren ziurtasuna aztertzea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-metodologia ezberdinak erabiltzen dira irakaskuntza motaren arabera. Guztietan ikaslearen partehartze autonomoa sustatu nahi da, baliabide informatiko eta bibliografikoak bitartez irakasgairen alderdi garrantzitsuenen barneraketan lagunduz.



1. Klase teorikoetan (magistralak) irakasgaiaren eduki teorikoak ulertzeko informazioa egituratua emango da. Ikasleen partehartzea sustatuko da edukiaren inguruko eztabaiden bitartez. Metodologia honen bitartez ezagutza berrien integrazioa, ulermena eta bereganatzea lortu nahi da.



2. Klaseko praktiketan, ariketak eta kasu praktikoak egingo dira, modu indibidualean eta taldeka, Epidemiologiaren ezagutza teoriko praktikoan sakontzeko. Galderak egitea eta eztabaida sustatuko da. Halaber, ahozko aurkezpenak egiteko baliatuko dira klaseko praktikak. Horrela, ikasleek ohozko komunikazioa, taldeko lana eta laburtzeko ahalmena landuz.



3. Ordenagailu praktiketan ikerketa epidemiologikoen artikuluak erabilita landuko dira metodo epidemiologikoaren oinarriak. Lehenengo, datu base biomedikoetan bilaketa bibliografikoak zelan egin ikasiko da. Ondoren, taldeko lanaren bitartez, epidemiologiako kontzeptu nagusiak (ikerketa motak, maiztasun/efektu neurriak eta alborapenak) landuko dira elikadurarekin eta osasun publikoarekin loturiko ikerketa epidemiologiko baten bitartez. Horrez gain, datuen anali estadistikoa burutuko da ikerketa epidemiologiko mota nagusien maiztasun eta efektu neurriak kalkulatzen ikasteko. Praktiketan zehar burututako taldeko lana bere ikaskideei aurketuko diete, ikerketa epidemiologiko nagusien aspektu metodologikoak landuz. Horrela, ikasleek ohozko komunikazioa, taldeko lana eta laburtzeko ahalmena landuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Otros: Participación, actitud y asistencia (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoa mistoa izango da. Ebaluaketa sistemaren ezaugarriak hauek izango dira:



-Azterketa teoriko-praktikoa 60%

-Informazio bilaketa, ariketak, problemak %10

-Banakako lana (datuen analisia) %5

-Taldeko lanak: %20 (%10 lan idatzia eta %10 ahozkko aurkezpena).

Partehartzea, jarrera eta asistentzia %5



Oharrak:



- Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.

- 5 puntuko nota minimoa irakasgaia gainditzeko.

- 5 puntuko nota minimoa azterketan irakasgaia gainditzeko.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoa mistoa izango da. Ebaluaketa sistemaren ezaugarriak hauek izango dira:



-Azterketa teoriko-praktikoa 60%

-Informazio bilaketa, ariketak, problemak %10

-Banakako lana (datuen analisia) %5

-Taldeko lanak: %20 (%10 lan idatzia eta %10 ahozkko aurkezpena).

Partehartzea, jarrera eta asistentzia %5



Oharrak:



- Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.

- 5 puntuko nota minimoa irakasgaia gainditzeko.

- 5 puntuko nota minimoa azterketan irakasgaia gainditzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Kleinbaum et al. A pocket guide to epidemiology. Springer 2007.

- Serra Majem LL, Aranceta Bartrina J, Mataix Verdú J. Nutrición y Salud Pública. Métodos, bases científicas y aplicaciones. 2ª ed. Barcelona: Masson, 2006.

- Willett WC. Nutritional Epidemiology. 2ª ed. New York: Oxford University Press; 1998.

- Colimon KM. Fundamentos de Epidemiología. Madrid: Díaz de Santos; 1990

- Nutrición en Salud Publica. Instituto de Salud Carlos III, 2007.









Gehiago sakontzeko bibliografia

Liburuak Epidemiologia:

- Rothman et al. Modern Epidemiology (3. edición).

Artikuluak Epidemiologia:

• Morgenstern H, Kleinbaum D, Kupper LL. Measures of disease incidence used in epidemiologic research. Int J Epidemiol 1980; 9: 97-104.

• Nieto-García FJ, Peruga-Urrea A. Riesgo atribuible: Sus formas, usos e interpretación. Gac Sanit 1990; 18: 112-117.

• Delgado-Rodríguez M, Llorca J. Bias. J Epidemiol Community Health 2004; 58: 635-641.


Artikulua metodologia aktiboen inguruan:

• Martínez, J. y Gómez, F. (2010) La técnica puzle de Aronson: descripción y desarrollo. En Arnaiz, P.; Hurtado, Mª.D. y Soto, F.J. (Coords.) 25 Años de Integración Escolar en España: Tecnología e Inclusión en el ámbito educativo, laboral y comunitario. Murcia: Consejería de Educación, Formación y Empleo.

Aldizkariak

Nutrizio-epidemiologiari buruzko hainbat aldizkari daude, eta estatuko, Europako eta nazioarteko garrantzitsuenak bakarrik aukeratu dira.

• Nutrición Hospitalaria http://www.nutricionhospitalaria.org/
• European Journal of Clinical Nutrition http://www.nature.com/ejcn/index.html
• European Journal of Epidemiology http://link.springer.com/journal/10654
• American Journal of Clinical Nutrition http://ajcn.nutrition.org/
• American Journal of Epidemiology https://academic.oup.com/aje

Web helbideak

- http://www.epidemiolog.net/

- http://www.seepidemiologia.es/

- http://www.fisterra.com/

- http://www.epistemonikos.org/es/

- http://www.cienciasinseso.com/

- http://epidemiologiamolecular.com/category/estadistica/teoria/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-12

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-19:00 (1)

3-6

15:00-19:00 (2)

8-8

15:00-19:00 (3)

9-9

15:00-19:00 (4)

11-11

15:00-19:00 (5)

13-13

15:00-19:00 (6)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-12

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-19:00 (1)

3-6

15:00-19:00 (2)

8-8

15:00-19:00 (3)

9-9

15:00-19:00 (4)

11-11

15:00-19:00 (5)

13-13

15:00-19:00 (6)

Irakasleak