XSLaren edukia

Arroen Analisia eta Geologia Historikoa26803

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Geologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26803

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Gelako p.69
Ordenagailuko p.46
Landa p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek arro sedimentarioen jatorriaren, arkitekturaren eta bilakaeraren analisi ulerkorra du helburu. Honetarako sedimentuak Lur planetako bilakaera geologikoaren artxiboa nagusia direla onartzen da. Irizpide honek ia geologiaren ezagutza-arlo guztiak arro analisiaren baitan sartzen direla onartzen du. Honela, arro sedimentarioen ezagutza disziplina anitzeko kontzeptu dinamikotzat hartzen da. Geologiako graduko beste irakasgaiekiko erlazioa begibistan dago. Ikasleak ondorengo irakasgaiak ondo ezagutu beharko ditu: Estratigrafía, Sedimentología eta Tektonika. Ezagutu beharreko irakasgai osagarriak Petrologia sedimentarioa, Egituren Geologia, Paleontologia eta Geokimika dira.



Dena dela, arro-betekin nagusiak sedimentuak izanik, geologia sedimentarioa da disziplina gakoa, arroetako prozesu sedimentarioen eta diagenetikoen bilakaera ikertzeko, baita bertan jardutako tektonika eta sedimentazioaren arteko denbora-espazio erlazio konplexuak eta eragiten duten faktore nagusietaz (itsas-mailaren aldaketak, ekarpen sedimentarioa, klima eta subsidentzia) jabetzeko ere.



Arro sedimentarioak ondo ezagutzea ezinbestekoa da energi-baliabide, mineralak eta industri-arroketako esplorazioan eta kudeaketan. Honi lotuta ingurugiro-arazoei soluzioetarako baita aldaketa klimatikoaren menpeko egokitzapenerako ere erabiltzen da: CO2-rako, ondakin erradiaktiboetarako eta ondkin likidoetarako biltegien ikerketan, besteak beste. Arro sedimentarioetako ikerketa ez balitz egingo ez genituzke gure planetako historia eta biziaren historiaren bilakaera ezagutuko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Graduaren M05 Modulukoak (Geologiaren alderdi globalak):



-M05GM5.6. Arro sedimentarioen analisi metodoak ezagutzea.



Graduaren M06 Modulukoak (Geologia ekonomikoa):



-M06GM6.6. Baliabide energetiko geologikoak eratzeko eta metatzeko prozesuak ulertzea.



Aurrekoei dagozkien orokorrak:



-G012. Zuzen erabiltzea Geologiako terminologia, nomenklatura, hitzarmenak eta unitateak.

-G013. Planetako prozesu geologikoen eta haien ondorioen (mineralak, arrokak, fosilak, egiturak, erliebeak, etab.) espazio eta denbora ikuspegi bat eskuratzea.

-G016. Zorupeko ereduak lantzea, azaleko datuetatik eta datu geofisikoetatik abiatuta.

-G017. Landa eta laborategi laneko datuak eta oharrak eskuratzea, prozesatzea, aztertzea eta interpretatzea, teknika eta tresna egokien bidez, eta emaitzak modu egokian dokumentatzea landa koadernoan edo txostenetan.

-G011. Geologiako teoriak, paradigmak, kontzeptuak eta printzipioak ezagutzea eta erabiltzea.

-G022. Landa esperientzia izatea hainbat eremu geologikotan, arrokei, egiturei, paisaiei eta beste elementu natural batzuei dagokienez.



Aurrekoei dagozkien zeharkakoak:



-G004. Ikasitakoa praktikan jartzeko gaitasuna.

-G006. Lana taldean egiteko gaitasuna.

-G001. Analisi eta sintesi gaitasuna.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI OROKORRAK



-Arro sedimentarioen analisirako metodologia.

-Eraketa mekanismoak.

-Sailkapena eta deskribapena.

-Arro sedimentarioen betetzea.

-Geologia Historikoa.



EDUKI ZEHATZAK



-Analisi-metodoak: Estratigrafiaren, Prozesu sedimentarioen, Ziklizitatearen, Gertakarien inguruko kontzeptuak eta metodoak; metaketaren eta arro-motaren arteko erlazioa.

-Lurraren egitura eta dinamika: oianrrizko kontzeptuak.

-Arro-eraketa mekanismoak: Litosferaren Luzapena, Flexioa eta Urratzea; Mantuaren dinamikak eragindako efektuak.

-Lurrazal egonkorreko arroak: Arro intrakratonikoak, Arro ozeanikoak.

-Plaken arteko mugimendu dibergenteari erlazionatutako arroak: Rift kontientalak eta proto-ozeanikoak, aulakogenoak, kontinente-ertz pasiboetakoak.

-Plaken arteko mugimendu konbergenteari erlazionatutako arroak: Subdukzio-sistemetako fosak, akrezio-prismak, arkuaurrea, arku-barnea eta arkuatzea, arkuostea eta lurralde-aurreko arroak.

-Urratze arroak: urratze-guneetako arroak.

-Sedimentazio-zikloa: Denudazioa, Ekarpen sedimentarioa, Sedimentazioa eta Gai organikoa.

-Subsidentzia, diagenesia eta historia termikoa: Subsidentzia-analisia, Diagenesian sortutako eraldaketak eta produktuak, gai organikoaren heltzea.

-Arro-betetzea eta erregai fosilen iragarpen-ereduak: Denborarekiko eboluzioa eta sekuentzia deposizionalen baldintzak; etorkizuneko inter-esa izan dezaketen arroken jatorria.

-Geologia Historikoa: Sarrera, Lurraren jatorria; Eon Arkearra.

-Eon Proterozoikoa: Eón Proterozoikoa.

-Eon Fanerozoikoa: Era Paleozoikoa, Era Mesozoikoa.

-Eon Fanerozoikoa: Era Zenozoikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasketarako irakaskuntz-metodologiak jakintza-azaltze kontzeptual eta deduktiboa, euren diskusioa eta adibideetan sartzea ditu oinarri. Ikaslearen jarrerak harkorra eta kritikoa izan behar du, bere jakintza propioa erabiliz informazioa aztertzen eta osotzen duelarik.



-Eskola teorikoak: magistralak.

-Gelako praktikak: kontzeptu zein metodologia ezberdineko ariketak.

-Irakasgaiari zuzenki lotutako gaien garapena eta aurkezpena.

-Ordenagailu-praktikak: intereseko aplikazio informatikoren erabilera.

-Landa-irteerak: edukin teorikoak praktikan jartzea, adibide esanguratsuen analisia, landa-datuen jasotze eta integratzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 35
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Landa irteeretako txostenak eta ariketak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio-metodoak. BOPV 2017-III-13.



8.Artikulua

8.2. Ebaluazio jarraia (irakaskuntza-aldian eta honen amaieran).

Ebaluazio-metodologia (azterketa, praktiketako lanak, landa-txostenak,...).



Ebaluazio jarraia (irakaskuntza-aldian):

-Gelako ariketa praktikoen ebaluaketa, entregatzen diren ehinean.

-Landa-irteeren txostenak (landa-gida) ebaluatzea; irteera bakoitzeko landan egindako ariketa praktikoa sartuko da.

-Geologia historikoko gai hautatuen inguruko ahozko aurkezpena behin eskola teorikoak amaituta.



Azterketa-ebaluazioa (irakaskuntza-aldiaren amaieran):

-Idatzizko azterketa teoriko-praktikoa: garatu beharreko proba idatzia eta test motako proba.



Amaierako nota aurreko atalean zehaztutako tresnetan ateratako notak gehitzeaz sortuko da, aipatutako portzentaiak kontuan izanik. Gehiketa egiteko idatzizko azterketa gainditu behar da (5 puntu ateratzea, irakasgaiaren %50aren baliokidea dena).



8.3. Uko egitearena. Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin diezaioke. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengbeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako lauhilabeteko hasieratik kontatuta, 9 astebeteko epea izango du. Hau eginez gero, ikaslea ebaluazio finalean izango da ebaluatua.



12.2. artikulua: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezhoiko deialdia. BOPV 2017-III-13.



9. Artikulua.

9.1.Ikasleak ebaluazio jarraian irakasgaia gainditu ezin badu irakasgaiaren gaitasunak eta edukinen ezagutza amaierako idatzizko azterketaren bidez akreditatu ditzake.



9.3. Ezohiko deialdian ikasturtean zehar egindako jardueretako nota gorde da (35%) eta hauxe azterketan ateratako notari gehituko zaio (65%).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Landa irteeretarako materiala (mailua, iparorratza, eskala metrikoa, poltsak, lupa, kuadernoa...).
Segurtasunari lotutako materiala (erropa eta oinetako egokiak, kaskoa, segurtasun-txalekoa, betaurrekoak).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Allen, P.A., Allen, J.R. (2005). Basin analysis: principles and applications. 2. edizioa. Blackwell, Oxford, 549 pp.

Allen, P.A., Allen, J.R. (2013). Basin analysis: principles and applications to petroleum assessment. 3. edizioa. Blackwell, Oxford, 619 pp.

Anguita, F. (2011, edición revisada). Biografía de la Tierra. Historia de un planeta singular. https://eprints.ucm.es/13263/1/Biograf%C3%ADa_de_la_Tierra_revisada_por_Francisco_Anguita_-_2011.pdf

Apraiz, A. (2005). Plaka Tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. UEU, Bilbao, 425 pp.

Benedetto, J.L. (2010, tercera edición), El continente de Gondwana a través del tiempo: una introducción a la Geología Histórica. http://www.librogondwana.com.ar

Busby, C., Ingersoll, R.V. (1995). Tectonics of sedimentary basins. Blackwell, Oxford, 579 pp.

Busby, C., Azor, A. (2011). Tectonics of Sedimentary Basins: Recent Advances. Wiley. 664 p.

Coe, A. (2003). The sedimentary record of sea-level change. Cambridge University Press, Cambridge, 288 pp.

Einsele, G. (2000). Sedimentary Basins: evolution, facies and sediment budget. 2. edizioa. Springer, Heidelberg, 792 pp.

Keary, P., Klepeis, K.A., Vine, F.J. (2009). Global Tectonics. 3. edizioa. Wiley-Blackwell, 496 pp.

Macdougall, J.D. (1996). A short history of planet Earth. John Wiley and sons, New York, 266 pp.

Miall, A.D. (2000). Principles of sedimentary basin analysis. 3. edizioa. Springer, Heidelberg, 490 pp.

Miall, A.D. (2016). STRATIGRAPHY A modern Synthesis. Springer, Heidelberg, 454 pp. https://link.springer.com/book/10.1007%2F978-3-319-24304-7

Schettino, A. (2015). Quantitative Plate Tectonics. Physics of the Earth – Plate Kinematics –Geodynamics. https://link.springer.com/content/pdf/10.1007/978-3-319-09135-8.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

Gluyas, J. y Swarbrick, R. (2003). Petroleum Geoscience. Blackwell, Oxford, 359 or.
Lunine, J. I. (1998). Earth: Evolution of a habitable world. Cambridge, 344 or.
Watts, A. B. (2001). Isostasy and Flexure of the Lithosphere. Cambridge, 480 or.

Aldizkariak

Sedimentology
The Depositional Record
AAPG Bulletin
Basin Research.
Sedimentary Geology
Marine and Petroleum Geology
Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology

Web helbideak

http://www.sedimentologists.org
http://www.aapg.org
http://www.sepm.org
http://www.sciencedirect.com
https://www.springer.com/gp

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:30-11:30 (1)

16-26

09:30-10:30 (2)

16-27

10:30-11:30 (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-24

09:30-11:30 (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-26

09:30-11:30 (1)

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

25-26

08:30-11:30 (3)

12:00-14:00 (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:30-11:30 (1)

16-20

09:30-10:30 (2)

16-26

10:30-11:30 (3)

16-28

10:30-11:30 (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-21

09:30-11:30 (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-23

09:30-11:30 (1)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

25-26

08:30-11:30 (3)

12:00-14:00 (4)