Geologia Estrukturala26785
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Titulazioa
- Geologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26785
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetan ikasleak ikasten du zeintzuk diren egitura geologiko nagusiak, zelan deskribitzen diren eta zeintzuk izan daitezkeen irizpideak egiturak sailkatzerakoan. Halaber, ikasleak ulertu behar du zelan eratzen diren egitura hauek, zeintzuk diren haien sorreran eragina duten prozesu geologiko nagusiak eta zein balditzetan aktiboak diren.
Irakasgai honek lotura handia du Tektonika eta Kartografia Geologiko irakasgaiekin. Alde batetik aztertutako egiturek eskala handiko egituretan integratu behar dutelako (Tektonika) eta bestetik, oinarrizkotzat jotzen delako egitura hauek mapa eta zehar-ebaki geologikoetan islatzea.
Aipatutako kontzeptuak geologo guztiek, edozein arlotan lanean egonda ere, argi izan behar dituzte. Ezin da landa lana egin ulertu barik zelan dauden antolatuta gorputz geologikoak eta berez, ezinbesteko baldintza da irakasgai honek jorratzen duena ondo barneratuta izatea.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
AZALPENA
Arroka deformatuetan garatutako egituren azterketa eta arroketako deformazio naturalaren geometria eta oinarrizko kontzeptuak
Irakasgai honetan Geologiako Graduko "Barne Geologia" moduluko ondoko gaitasun espezifikoak landuko dira:
1.[M03GM3.1] Arroken deformazio egitura nagusiak eta horiek sortzen dituzten prozesuak ezagutzea.
2.[M03GM3.6] Landan egitura geologiko eta arroka endogeno ohikoenak behatzea eta behatutakoa landa koadernoan jasotzea.
Aldi berean honako zeharkako gaitasunak ere jorratuko dira:
1.[G001] Analisi eta sintesi gaitasuna.
2.[G002] Problemak ebazteko gaitasuna.
3.[G004] Ikasitakoa praktikan jartzeko gaitasuna.
4.[G010] Kalitatearekiko eta ondo eginiko lanarekiko motibazioa.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
A.TEORIA
1: Sarrera
Geologia Estruktural: kontzeptua eta helburu nagusiak
2: Deformazio hauskorraren egiturak
Haustura motak. Failak. Failen geometria eta ezaugarriak, desplazamenduaren neurketa eta sailkapen-irizpideak. Faila motak.Tentsio-, konpresio- eta urratze-eremuetako faila-sistemak. Faila-planoko egiturak. Faila-arrokak.
3: Deformazio moldakorraren egiturak
Tolesaren definizioa, geometria eta anatomia. Sailkapen-irizpideak, sailkapena eta nomenklatura. Toles-gainjartzea. Tolesturaren eredu zinematikoak.
Foliazioa. Definizioa. Foliazio motak. Foliazioaren eta tolesturaren arteko erlazioa.
Lineazioa. Definizioa. Lineazio motak.
Boudinagea. Definizioa e ta geometria.
4: Arroketako deformazio naturalaren oinarrizko printzipioak
Indarrak, trakzioak eta esfortzuak. Esfortzuaren osagaiak plano batean eta puntu batean. Esfortzu-elipsoidea, esfortzu-ardatz nagusiak eta esfortzu-plano nagusiak. Esfortzu-egoerak eta ibilbideak. Mohr-zirkuluaren bidezko esfortzu-egoera uniaxialaren eta biaxialaren adierazpena.
Deformazioa eta bere osagaiak. Deformazio-elipsoidea, deformazio-ardatz nagusiak eta deformazio-plano nagusiak. Deformazio-egoerak. Zizaila purua, zizaila bakua eta deformazio progresiboa eta finitua. Deformazio finituaren neurketa.
Erreologia. Jokaera mekaniko idealak, linearrak eta ez-linearrak. Arroka-gorputzetan eragina duten faktoreak.
5: Zizaila-zonak
Definizioa eta zizaila-zona motak: hauskorra, hauskor-moldakorra eta moldakorra. Erlazionaturiko egiturak eta adierazle zinematikoak
6: Tektonika halozinetikoa
Egitura halozinetikoak eta haien garapena. Erlazionatutako egiturak.
7: Eskala handiko egituren integrazioa
B.GELAKO PRAKTIKAK
1. Esfortzuari eta Mohr-zirkuluari buruzko ariketak
2. Tolesaren sailkapenak
3. Tolestura sinplearen tolesen berregitea
C.LABORATEGIKO PRAKTIKAK
Eskulaginetako deformazio-egitura nagusien ezagutzea
D.LANDA-PRAKTIKAK
1. Landako egitura geologikoen ezagutzea eta neurketa.
2. Behaketen eta datuen integrazioa zehar-ebaki geologikoen bidez.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasleak irakasgaiaren xedeak lortu behar ditu hurrengo jardueren bidez:
1. Ikasgelako orduak: gai nagusiak aurkezten dira ordu teorikoetan
2. Ikasgelako praktikak: teorian azaldutakoa praktikan jartzen da ariketa zerrenda bat eginez. Honek laguntzen du teoria finkatzen
3. Laborategiko praktikak: Ikasleak laborategiko eskulaginetan teorian eta gelako praktiketan jorratutako egitura nagusiak ere ezagutu behar ditu. Horretarako bilduma geologiko bat dago laborategian arroketan egiturak ikusi ahal izateko.
4. Landa lana: Aurreko puntuak integratu behar dira errealitatean, hau da, landan. Planteatutako irteerekin ikasleak landako metodologia ikasten du eta praktikan jartzen du teorian, ikasgelan eta laborategian egindako lana.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
- Banakako lanak (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Landa-irteetara joatea eta landa-lanak entregatzea beharrezkoak dira ikasgelatik kanpoko edukiak lantzeko (Azken ebaluazioaren salbuespena, Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, II. Kapitulua, 8b Artikulua) eta baita ere aurkezpen presentziala geletan (%75).
Irakasgaia gainditzeko, bukaerako azterketan gutxienez 4 bat atera behar da.
Ikasleak ebaluazio horri uko egiteko irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat bidali behar dio kurtsoaren lehenengo 9 astetan.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Deialdi honetan azken ebaluazioaren sistema aintzat hartuko da
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
1.Ipar-orratza
2.Mapa topografiko eta geologikoak
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Park, R.G. (1989). Foundations of Structural Geology. Ed. Blackie, Londres, 135 pp.
Park, R.G. (2008). Geologia Estrukturalaren Oinarriak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 206 pp.
Davis G.J. y Reynolds S.J. (1996). Structural Geology of Rocks and regions. John Wiley & Sons, New York, 776 pp.
Van der Pluijm, B.A. y Marshak, S. (2004). An introduction to Structural Geology and Tectonics. WW Norton, 656 pp.
Fossen, H., 2010. Structural Geology. Cambridge University Press, Nueva York, 463 pp.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Ramsay, J.G. y Hubert, M.I. (1983 y 1987). The techniques of modern Structural Geology. Ed. Academic Press, vol.1: Strain analysis, 307 pp., vol.2: Folds and Fractures, 300 pp.
Aldizkariak
Journal of Structural Geology
Tectonics
Web helbideak
http://cambridge.org/resources/emods
http://www.see.leeds.ac.uk/structure/learnstructure/
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 17:00-18:00 (1) | ||||
1-15 | 16:00-17:00 (2) | 15:00-16:00 (3) |
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-10 | 17:00-18:00 (1) |
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
5-13 | 16:00-18:00 (1) |
16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 08:30-11:30 (1) 12:00-14:00 (2) | ||||
14-14 | 08:30-11:30 (3) 12:00-14:00 (4) |
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 17:00-18:00 (1) | ||||
1-15 | 16:00-17:00 (2) | 15:00-16:00 (3) |
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-10 | 17:00-18:00 (1) |
46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-14 | 09:30-11:30 (1) |
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-14 | 16:00-18:00 (1) |
46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 08:30-11:30 (1) 12:00-14:00 (2) | ||||
14-14 | 08:30-11:30 (3) 12:00-14:00 (4) |
46 Landa p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
6-6 | 08:30-11:30 (1) 12:00-14:00 (2) | ||||
14-14 | 08:30-11:30 (3) 12:00-14:00 (4) |