Irakasleak
IBAN ZALDUA GONZALEZ
- Ezagutza arloa
- Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
- Saila
- Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- iban.zaldua@ehu.eus
Historian lizentziaduna (1989) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakaslea da 1991tik, eta Letren fakultateko Idazkari eta Akademi Antolakuntzako Dekanorde postuak bete zituen 2000ko hamarraldiaren hasieran. Gizarte zientzien inguruko Uztaro aldizkariko erredakzio batzordeko kide izan zen, eta baita Udako Euskal Unibertsitateko Historia saileko buru.
Irakaskuntzari dagokionean Historia Ekonomikoaren alorreko hainbat irakasgai eskaini ditu, hala nola Kapitalismoaren Ekonomia Politikoa, Ekonomiatik Ekologiara, Euskal Herriko Historia eta Euskal Herriko Historia Ekonomikoa, nahiz eta, gehienbat, eta azken urteotan, jakintza alor horretako gai nagusien irakaskuntzan zentratu den, hau da, Munduaren Historia Ekonomikoan eta Espainiako Historia Ekonomikoan.
Ikerkuntza eremuan Aro Moderno eta Aro Garaikide arteko trantsizio garaiko lur-jabegoaren gorabeherak aztertu izan ditu, eta baita gure industrializazio prozesuaren ingurukoak ere, batik bat papergintzari dagozkionak. Horretaz gain, zenbait libururen argitaratzaile izan da, hala nola, 'Industrializaziotik desindustrializaziora?' edo 'Historia testu bidez', eta historia ekonomikoko liburuen itzulpenen bultzatzaile eta gainbegiratzaile, horien artean S. Bowles eta R. Edwardsen 'Ekonomiarako sarrera', E. Fernández de Pinedoren 'Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-gatazkak (1100-1850)' edo J. Addaren 'Ekonomiaren globalizazioa. Sorrera eta arazoak'.
2013an Euskadi Literatur Saria irabazi zuen gaztelaniazko saiakera