Ingeles Teknikoa25568
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Ingelesa
- Kodea
- 25568
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ingelesean erdi-goi mailako gaitasun maila batetik abiatuz, modulo honek hizkuntza-gaitasuna finkatzeko helburua dauka. Honela, hizkuntza funtzional bat lortzea espero da historia eta geografiako ikasmaterial akademikoak landu ahal izateko.
Honela, irakurmena, idazmena, ulermena, entzumena eta ahozko adierazpena landuko dira, bai eta, gramatika, hiztegia eta ahoskera. Modulo hau gai desberdinen inguruan datza. Hain zuzen ere, munduko historiaren arloak, geografia eta gaur egungo gaiak landuko dira. Klaseetan hurbilpen komunikatibo batetik emango dira. Honela, ikasleek ingelesez hitz egin beharko dute klaseetan. Nahiz eta eduki historiko eta geografikoak landuko diren maiz klaseetan, helburu nagusia hizkuntza lantzea duten beste jarduera mota batzuk ere landuko dira hizkuntzaren ezagutza hobetzeko.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ahozko eta idatzizko gaitasunak lantzea ikasleek material akademikoen ulermen eta ekoizpena sustatzeko historiaren eta geografiaren arloetan.
GAITASUNAK
Historia eta geografiaren eremuetan material akademikoen ulermen eta ekoizpena sustatzea.
MEC5: Que los estudiantes hayan desarrollado las habilidades de aprendizaje necesarias para emprender estudios posteriores con un alto grado de autonomía.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Modularen edukiak hiru bloke zabaletan banatuko dira. Bloke bakoitzak gramatika, hiztegia, irakurmena eta ulermena, ahoskera, elkarrizketa eta idazketa lantzeko erabiliko dira. Blokeen banaketa kronologikoa ondorengoa izango da:
1) Globalizazioa: mundo globalizatu batean bizitzearen inguruko gaiak jorratuko dira (desberdintasunak, superpoblazio eta azpipobrazioa, ingurune sozialak, gizarte anitzeko kulturak, besteak beste).
2) Historian zehar eman diren inflexio puntuak: testu teknikoen eta ikus-entzunezkoen laguntzarekin, historia aldatu zuten momento desberdinetan zentratuko gara.
3) Aktualitatea: albisteak ingelesa ikasteko iturri izan daitezke, horregatik, azken bloke honetan albisteean erabiltzen den hizkuntza aztertuko dugu bai eta gaien jorratzea ere.
MetodologiaToggle Navigation
- Klase magistralak
- Adierazpen praktikak
- Ahozko eta idatzizko dokumentuak ulertu eta ekoizteko praktikak.
- Jorratutako gaiekin erlazionatutako ahozko praktikak.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasleek ebaluazio jarraitua edo ebaluazio finala egin dezakete.
a) EBALUAZIO JARRAITUA
Ikasleen kalifikazioa hurrengo ataletan oinarrituko da:
- Ebaluaziorako erabiltzeko klaseko jarduerak (ulermen ariketak, irakurketa ariketak, gramatika eta hiztegi probak, ahozko jarduerak eta abar): % 25
- Entzumen probak: % 20
- Idatzizko jarduera: % 25
- Ahozko aurkezpen finala: % 30
Ebaluazioa ikasturtean zehar burutuko da, eta ikasleek ez dute urtarrileko azterketa finala egin beharko.
b) EBALUAZIO FINALA
Ikasleek deialdiari uko egin diezaiokete kurtsoko lehenengo 9 asteetan. Uko egite hau irakasleari idatziz azaldu beharko zaio. Honela, ebaluazio finaleko ikasleek, azterketa final bat beteko dute ondorengo atalekin: irakurmena (% 25), gramatika eta hiztegia (% 25), idazkera (% 25) eta entzumen (% 25) atal bat.
c) ONLINE EBALUAZIOA
Ebaluazioa online-a bideratu beharko balitz, ebaluazio jarraiko ikasleek aipatutako atazak irakasleari emailez bidaliko dizkiete (a). Modu berean, ebaluazio finaleko ikasleek, azterketa finala (b) plataforma birtualetan burutuko lukete (eGela/BBC).
Deialdiari uko egiten “ez aurkeztu” bezala azalduko da notetan. Era berean, azterketara agertu ez diren ikasleak uko egite moduan ulertuko dira.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasgaia lehenengo deialdiak gainditu ez zuten ebaluazio jarraitu eta finaleko ikasleek azterketa final bat burutu beharko dute bigarren deialdian. Azterketa presentzialki edo plataforma birtualen bitartez burutuko da (online ebaluazioaren kasuan, c) eta ondorengo atalak izango ditu: irakurmena (% 25), gramatikala eta hiztegia (% 25), idazketa(25) %) eta entzumen (% 25) atal bat.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleek prestatutako liburua, ikastaroaren edukiak zabaltzen dituzten materialen aukeraketa batekin (fotokopia-dendan aurki daiteke).
Swan, Michael (2005). Practical English Usage. Oxford University Press.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Swan, Michael (2005). Practical English Usage. Oxford University Press.
Cook, Chris (1998). A dictionary of historical terms. Macmillan.
Wells, John (2008) Longman Pronunciation Dictionary. Pearson Longman.
Irakasleak hautatutako hainbat erreferentzia.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Irakasleak hautatutako hainbat erreferentzia.
Aldizkariak
Journal of Contemporary History.
Journal of Medieval History.
American Journal of Ancient History.
Journal of Geography.
Web helbideak
Ingelesezko soinuak (BBC):
http://www.bbc.co.uk/worldservice/learningenglish/grammar/pron/sounds/
BBC-aren historia bloga: http://www.bbc.co.uk/history/
Gai desberdinen inguruko elkarrizketak: http://www.ted.com/
Hiztegiak: www.onelook.com
CV eta aurkezpen gutun bat idazten ikasteko gidak:
http://www.mcgill.ca/caps/students/job-search/cv/
TaldeakToggle Navigation
61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-09:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 215 - ELURRETA ERAIKINA (1)
- AULA 211 - ELURRETA ERAIKINA (2)
61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-11:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 211 - ELURRETA ERAIKINA (1)