Egungo Mundua25559
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25559
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetan Egungo Munduaren historiaren prozesu, egile eta gertakari nagusiak irakasten ditugu, hau da,1945etik gaur egun arte.
Gaurko ikasketa planean, hautazko irakasgaia da Historia Graduaren ikaslerentzat eta derrigorrezkoa Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduaren ikaslerentzat. Historia Graduan eskaintzen da 3. eta 4. Ikasturteetan. Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduan aldiz, adarraren oinarrizko irakasgaia da eta 2. Ikasturtean eskaintzen da.
Gaurko ikasketa planean, Historia Graduan Hautazko irakasgaia ba da ere, oso irakasgai garrantzitsua da, ikasleengan Historia Garaikidearen prestakuntza osoa bermatzeko. Historia Garaikidea II jarraipen ohikoa da, horregatik irakasgai bi hauek, Historia Garaikidea I-ekin batera, trilogia bat osatzen dute Historia Garaikidearen ibilbide osoa eskaintzen dutenak: hasieratik gaurkotasunera arte.
Historia Graduaren ikaslerentzat erabat gomendagarria da lehenago Mundu Garaikidearen Oinarriak eta Historia Garaikidea I egitea. Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduaren ikasleek ez dute baldintza berezirik bete behar.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
-II Mundu gerraren osteko garaian, munduan zabaldu diren prozesu eta gertakizun nagusien ezaguera erdiestea. Nazioarteko harremanetan barne logika aldakorrak ulertzea. Prozesu horien guztien artean erlazioak sortzea eta gaur egunaren arrazoizko azalpen kritikoa erraztea.
- Garaiko debate historiografikoen gai nagusien oinarrizko ezaguera erdiestea eta talde lan garatzeko gaitasunak lortzea eta emaitzak jendaurrean azaltzea.
- Diziplinaren garapenerako behar diren iturri askotarikoak analizatzeko eta interpretatzeko gaitasunak lortu eta azaltzea (Testuak, grafikok, ikus-entzunezkoak).
- Diskurtso zientifikoak egituratu eta sintesi historikoak eraikitzeko gaitasunak garatzea dokumentazio eta ekarpen historiografiko garrantzitsuen analisitik abiatuta.
- Ikerketa historikoaren gai edo arazo bat aurkezteko gaitasuna lortzea, ahoz edo/eta idatziz, zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.
- Jatorrizko dokumentu historikoak irakurtzeko, ikertzeko, interpretatzeko eta balioztatzeko teknikak ikastea, zientzia eta teknika historiografikoak erabiliz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Irakasgai honetan hurrengo azaleko edukiak ematen dira (irakasleak egitarau konkretu bat prestatuko du ikaslerentzat)
-Mundu Bipolarren bilakaera eta gatazkak. Sistema kapitalista eta komunista.
-Deskolonizazioa, Hirugarren Munduaren sorrera eta IPAR-HEGO haustura
-Mundu komunistaren hondamena, Gerra Hotzaren amaiera, Berlineko Harresiaren erorketa eta Ekialdeko Europaren aldaketak
-Txina maoista eta postmaoista
-Gerra Hotzaren osteko aroa
-Globalizazioa eta ondorioak.
-Egungo Espainia eta Europa.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia 60 ikasgelako eskola-ordutan emango da eta 90 ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak beharrezkok izango dira.
40 ikasgelako eskola-orduak (M), irakasleak emandako azalpenak dira. Gainontzeko 20 ikasgelako eskola-orduak (GA) hurrengo gelako praktikak egiteko izango dira:
1. Testu historikoen eta historiografikoen analisia edota iruzkina.
2. Bideoak ikustea edota iruzkinak egitea
3. Talde lanen eztabaida edota aurkezpenak.
Ikasleek ikasgaiaren edukiak ikasteko eta praktika ebaluagarriak egiteko erabili behar dituzte aurrez aurrekoak ez diren 90 lan-orduak.
Irakasgaia egiteko gomendioak:
1. Klasera joatea eta klasean parte hartzea.
2. Eskola informazioa zabaltzea emandako bibliografia erabiliz.
3. E-Gela plataforma digitala erabiliko da eskola material osagarriak emateko.
4.Tutoretza ikasleentzako baliabide egokia da. Tutoretza-ordutegia Gaur-en dago.
GARRANTZITSUA: Lan akademiko guztiek jatorrizkoak izan behar dute. Darabiltzaten iturriak zehatz-mehatz aipatu behar dituzte ikasleek, baita Internetik eskuratzen dituztenak ere, bai hitzez hitzezko aipuetan, bai biltzen duten edozein argibide edo azterketatan, hitzez hitzezkoak ez izanagatik ere. Kontu honetaz 2019an “UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko Protokoloa” onetsi da. Unibertsitateko webgunean dago eta ikasleek bete egin behar dute. Orobat, geletan ezin da deus grabatu, ez eta argazkirik egin ere, irudirako, pribatutasunerako eta jabetza intelektualerako eskubideak babestearren. Irakasle bakoitzaren esku dago oharrak baliabide elektronikoen bidez hartzeko baimena ematea edo ez. Hala ere, papera erabiltzea gomendatzen da.
Gida hau aurrez aurreko irakaskuntza garapen normalerako pentsatuta dago. Normaltasun hori aldatzen duten egoera berezietara egokituko da, halakorik gertatuz gero.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaiaren ebaluazioa etengabea da: azken kalifikazioan, irakasgairi buruzko proba idatziak %50 balio izango du eta ikasturtean zehar egindako derrigorrezko ariketa praktikoek (banakako lana eta talde lana) %50.
Kasu espezifikoak:
1.- Ikasleak, ebaluazio etengabea jarraituta, azterketara bere burua ez aurkeztea erabakitzen duena Ez aurkeztuta bezala agertuko da, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikulua aplikatuta.
2.- Ikasleak, indarrean dagoen araudia ezarrita, ebaluazioa etengabea jarraitu beharrean bere burua azken probara aurkeztu nahi duenak irakasleari idatziz esan beharko dio lauhilekoaren lehenengo 9 aste pasatu aurretik. Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.
Azken ebaluazioa irakasgai osoaren gaineko azterketa batean gehi ariketa praktikotan datza.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa Azken ebaluazioa sistemaren bitartez egingo da.
Azken ebaluazioaren proba irakasgai osoaren gaineko azterketa batean datza. Ebaluazio etengabea jarraitu ez dutenentzat ariketa praktikoak ere egongo dira. Ebaluazio etengabea jarraitu dutenek, eta ohiko deialdiaren azterketa suspenditu dutenek edo bere burua aurkeztu ez dutenek (idatzizko uko egitearen bitartez), ikasturtean zehar egindako ariketa praktikoen notak mantenduko dituzte eta azken proba irakasgaiaren osoaren gaineko azterketa bat izango da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
-Oinarrizko eskuliburuak hurrengoak izango dira. (Klaseko lehenengo egunetan irakasleak argibideak emango ditu honen inguruan)
Aizpuru, Mikel, Martínez Rueda, Fernando. Gaur Egungo Munduaren Historia (1945-2009), Bilbao, UEU, 2011
Bahamonde, A., Villares, R.: El Mundo Contemporáneo, Madril, 2001 (Euskaratua: Gaur Egungo Mundua. XIX eta XX. Mendeak, EHU, Bilbo, 2004).
Díez Espinosa, José R., Martín de la Guardia, Ricardo y otros, Historia del mundo actual (desde 1945 a nuestros días), Valladolid, 2008 (4ª ed)
Fontana, Josep, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945, Barcelona, Ed. Pasado y Presente, 2011.
Gutiérrez-Solana, Ander. Nazioarteko Harremanetako 14 giltza-hitz, Bilbao, UPV-EHU, 2017
Judt, Tony. Postguerra. Una historia de Europa desde 1945, Madrid, Taurus, 2012.
Neila Hernández, José Luis; Moreno Juste, Antonio; Alija Garabito, Adela; Sáenz Rotko, José Manuel; Sanz Díaz, Carlos (2018). Historia de las relaciones internacionales, Madrid, Alianza Editorial.
Núñez Seixas, Xosé M. Las utopías pendientes. Una breve historia del mundo desde 1945, Barcelona, Crítica, 2015.
Paredes, Javier (koor.). Historia Unibertsal Garaikidea. Lehen Mundu Gerratik gure egunetara. Bilbo, Deustu, 2008
-Klasean emango diren testu historikoak eta derrigorrezko irakurketak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Avilés, Juan; Pardo, Rosa; Sepúlveda, Isidro, Las claves del mundo actual: una historia global desde 1989, Madrid, Síntesis, 2019 (2ª ed.)
Barbé, Esther, Relaciones Internacionales, Madrid, Tecnos, 2007 (3ª ed.).
Beneyto Pérez, José María y Pereira Castañares, Juan Carlos, Política exterior española: un balance de futuro. 2 vols, Madrid, Biblioteca Nueva, 2011.
Díez Espinosa, José R., Martín de la Guardia, Ricardo y otros, Historia del mundo actual (desde 1945 a nuestros días), Valladolid, 2008 (4ª ed).
Fontana, Josep, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945, Barcelona, Ed. Pasado y Presente, 2011.
Hobsbawm, Eric, Historia del siglo XX, Madrid, Crítica, 1995.
Judt, Tony, Postguerra. Una historia de Europa desde 1945, Madrid, Taurus, 2012.
Kershaw, Ian, Ascenso y crisis. Europa 1950-2017: un camino incierto, Barcelona, Crítica, 2019.
Molinero, Carme y Pere Ysàs, La Transición. Historia y relatos, Madrid, Siglo XXI, 2018.
Moradiellos, Enrique, La España de Franco (1939-1975), Política y sociedad, Madrid, Síntesis, 2008.
Núñez Seixas, Xosé M., Las utopías pendientes. Una breve historia del mundo desde 1945, Barcelona, Crítica, 2015.
Pereira, Juan Carlos, Historia de las relaciones internacionales contemporáneas, Madrid, 2009.
Spohr, Kristina, Después del Muro. La reconstrucción del mundo después de 1989, Madrid, Taurus, 2021.
Veiga, Francisco, El desequilibrio como orden: una historia de la posguerra fría, 1990-2008, Madrid, 2009.
Westad, Odd Arne, La Guerra Fría. Una historia mundial, Barcelona, Galaxia Gutenberg, 2018.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Gai bakoitzari dagokiona klasean emango emango da
Aldizkariak
American Historical Review
Anales de Historia Contemporánea
Annales. Histoire, Sciences Sociales
Ayer
Historia Contemporánea
Historia del Presente
Historia Social
Historia y Política
Memoria y civilización
Pasado y Memoria. Revista de Historia Contempo¬ránea
Política Exterior
Revista de Historia Actual
Studia Historica. Historia Contemporánea
Revista CIDOB d'Afers Internacionals
Web helbideak
http://www.cidob.org
http://www.historia-actual.com
http://www.unesco.org/new/en/culture/resources
http://www.realinstitutoelcano.org
http://dialnet.unirioja.es
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 15:00-17:00 (1) | 15:00-15:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)
- AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (2)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 15:30-17:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 15:00-17:00 (1) | 15:00-15:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
- AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 15:30-17:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 213 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)