Praktikak nahitaezkoak dira Fisioterapiako Graduan, eta garrantzi handia dute, ikasgelan eta simulazio laborategietan jasotako prestakuntza praktikan jartzea ahalbidetzen dutelako. Horrez gain, eskaintza zabala izango duzu.
Fisioterapiako ikasleek hirugarren eta laugarren mailan egiten dituzte praktikak, erakunde publiko nahiz pribatuetan (ospitaleak, gerontologia zentroak, kirol klubak, mutualitateak…). Laugarren mailan ere practicum bat egin behar da, kanpoko praktikak egiteko hainbat erakunde eta espezialitatetan.
Hementxe daukazu Fisioterapiako Graduak eskaintzen dizkizun nahitaezko praktikei buruzko informazio guztia.