XSLaren edukia

Balorazio Klinikoa Fisioterapian I27890

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Fisioterapiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27890

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2740.5
Mintegia57.5
Gelako p.1827
Laborategiko p.812
Ordenagailuko p.23

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Balorazio Klinikoa Fisioterapian I ikasgairen helburua da ikasleak lokomozio-aparatua baloratzeko oinarrizko ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak menderatzea, behaketaren, haztapenaren eta mugimenduaren bidez, ondoren balorazioan gehiago sakontzeko. Balorazio klinikoa Fisioterapiako Interbentzio Metodo Fisioterapiko Asistentzialaren (FIMA) lehen fasea da. Fase honetan, baten osasun-egoeraren ideia argia lortzeko behar diren datu guztiak bildu eta aztertzen dira, alterazio funtzionalaren jatorria eta kausa ulertu ahal izateko. Hori guztia beharrezkoa izango da Diagnostiko Fisioterapeutikoa egiteko eta, ondoren, helburuak zehazteko eta tratamendu Fisioterapeutikoaren bidez lortzeko.

Beraz, ikuspegi orokor batetik, ikasleak ikasi behar du pazientearen/erabiltzailearen/bezeroaren egoera funtzionalaren balorazioa egiten, Fisioterapiaren ikuspegitik, haren alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak kontuan hartuta, eta diziplina anitzetan (talde multidiziplinarretan) batera lan eginez. Era berean, proposatutako helburuak bete ondoren, Fisioterapiako alta-txostena egiten ikasi behar du. Beraz, ikasgai honen bidez, edozein Fisioterapeutak edozein lan asistentziala eta edozein espezializazioan lan egin ahal izateko, jakin beharreko kontzeptuak eta prozedurak egiten ikasten da.

Nahitaezkoa den irakasgai honetan, lehenengo lauhilekoko beste irakasgai batzuetan nagusi diren kontzeptuetatik abiatuta garatzen da, hala nola, Fisioterapiaren Oinarrietan eta Anatomia I-ean. Horrela, teknika eta metodo eskuzkoak, instrumentalak eta test funtzionalak erabiltzen ikasten da, ebaluazio zientifikoaren fidagarritasuna eta baliozkotasuna kontuan hartuta.

Balorazio Kliniko Fisioterapian I menperatzen diren ezagutzak bigarren mailan dagoen Biomekanika Klinikoa, Zineziterapia, Fisioterapian Esku Hartzeko Prozedura Orokorrak I eta Balorazio Klinikoa Fisioterapian II irakasgaiak jarraitzeko oinarria da.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Aneca-k UPV/EHU-ko Fisioterapia Graduan onartutako irakaskuntza planaren arabera, Balorazio Klinikoa Fisioterapian I irakasgaian hurrengo oinarrizkoak eta orokorrak diren gaitasunak garatu behar dira:



CB2 - Que los estudiantes sepan aplicar sus conocimientos a su trabajo o vocación de una forma profesional y posean las competencias que suelen demostrarse por medio de la elaboración y defensa de argumentos y la resolución de problemas dentro de su área de estudio.

OG2 - Ikasleek bere lanari edo bokazioari dagozkion gaitasunak era profesional batean aplikatzen jakitea argudioak landuz, babestuz eta arazoen ebazpena eginez beraien ikas-arloaren arabera.



CB3 - Que los estudiantes tengan la capacidad de reunir e interpretar datos relevantes (normalmente dentro de su área de estudio) para emitir juicios que incluyan una reflexión sobre temas relevantes de índole social, científica o ética.

OG3 - Ikasleek datu aipagarriak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean bere ikas-arloan) gizarte, zientzia edo etika izaera duten gaiei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.



G005 - Valorar el estado funcional del paciente, considerando los aspectos físicos, psicológicos y sociales.

O005 - Gaixoaren egoera funtzionala baloratu, alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak kontuan hartuta.



G006 - Valoración diagnóstica de cuidados de fisioterapia según las normas y con los instrumentos de validación reconocidos internacionalmente.

O006 - Fisioterapia zaintzen balorazio diagnostikoa egin, nazioartean onartutako baliozkotze arauen eta tresnen arabera.



Aneca-k UPV/EHU-ko Fisioterapia Graduan onartutako irakaskuntza planaren arabera, Balorazio Klinikoa Fisioterapian I irakasgaian hurrengo gaitasun zehatzak garatu behar ditu:



FE02 - Tener la capacidad de valorar desde la perspectiva de la fisioterapia, el estado funcional del paciente/usuario, considerando los aspectos físicos, psicológicos y sociales del mismo. Comprender y aplicar los métodos y procedimientos manuales e instrumentales de valoración en Fisioterapia y Rehabilitación Física, así como la evaluación científica de su utilidad y efectividad.

GZ02 - Fisioterapiaren ikuspegitik baloratzeko gaitasuna izatea, gaixoaren/erabiltzailearen egoera funtzionala, horren alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak kontuan hartuta. Fisioterapian eta Errehabilitazio Fisikoan baloratzeko eskuzko eta instrumentalak diren metodoak eta prozedurak ulertu eta aplikatu, erabilgarritasun eta eraginkortasunaren ebaluazio zientifikoaren arabera.



Aneca-k UPV/EHU-ko Fisioterapia Graduan onartutako irakaskuntza planaren arabera, Balorazio Klinikoa Fisioterapian I hurrengo helburuak eta ikasketen emaitzak lortu beharko ditu:



IE1 Paziente/bezeroaren egoera funtzionala aztertu eta baloratu.

IE2 Fisioterapia Historia Klinikoa egiten garatu eta bete.

IE3 Fisioterapia Alta Txostena garatu.

IE4 Fisioterapiako balorazioaren orokortasunak ezagutu.

IE5 Larruazal eta larruazalpeko ehunak baloratu.

IE6 Hezurren, giltzaduren, tendoi eta giharren balorazio analitikoa egin.

IE7 Mina eta sentikortasuna baloratu.

IE8 Ibilketa eta oreka baloratu.

IE9 Gaitasun funtzionala eta menpekotasuna baloratu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Hasteko, Fisioterapia Interbentzio Metodoaren (FIM) Balorazioaren eta Hipotesi diagnostikoaren atalak garatuko dira. Bertan, Balorazio atalaren lehengo fasea azalduko da, ikuskapenaren bitartez, alegia, morfoestatikaren, morfodinamikaren, posturaren eta martxaren balorazioa eginez. Bederen, larruazalaren balorazioa aurrera nola eramaten den azalduko da. Ondoren, Balorazio atalaren bigarren fasea azalduko da. Bertan, eskuzko eta instrumentalak diren balorazio teknikak eta test desberdinak erabiliz, balorazio artikularraren, muskularraren eta gaitasun funtzionalaren balorazioak azalduko dira gorputz-atalka. Azkenik, Hipotesi Diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren kontzeptuak azalduko dira.



Beraz, gaiak hurrengo eran banatzen dira:



I. UNITATE DIDAKTIKOA: Fisioterapia Balorazioaren lehenengo fasea edo orokorra

1. gaia – Posturaren, morfoestatikoaren eta morfodinamikaren balorazioa

2. gaia – Ibilketaren balorazioa

3. gaia – Larruazal eta larruazalpeko ehunen balorazioa: sentikortasunaren balorazioa



II. UNITATE DIDAKTIKOA: Fisioterapia Balorazioaren bigarren fasea edo espezifikoa

4. gaia – Balorazio analitikoa eta funtzionala; balorazio artikularra, muskularra eta funtzionala

4.1 – Sorbaldaren, ukondoaren, besaurrearen, eskumuturraren eta eskuaren oinarrizko baloraziorako teknikak eta testak

4.2 – Barailezurraren eta bizkarrezurraren oinarrizko baloraziorako teknikak eta testak

4.3 – Aldakaren, belaunaren, orkatilaren eta oinaren oinarrizko baloraziorako teknikak eta testak



III. UNITATE DIDAKTIKOA: Fisioterapia Hipotesi Diagnostikoa

5. gaia – Fisioterapia Hipotesi Diagnostikoa

5.1 – Baliozkotasun diagnostikoa

5.2 – Fidagarritasun diagnostikoa







MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza presentziala:



Eskola magistralak, eskola teorikoak (M): Fisioterapia Interbentzio Metodo Asistentzialaren (FIMA) Balorazioaren eta Diagnostikoaren atala garatzeko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira. Horrela,jarrera posturalaren, morfoestatikaren, morfodinamikaren, ibilketaren, larruazalaren, sentikortasunaren, minaren, hezurren, giltzaduren, tendoien, giharren eta funtzioaren balorazio praktikoa egiteko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptu teorikoak irakatsiko dira. Era berean, Hipotesi Diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren kontzeptuak irakatsiko dira. Hain zuzen ere, fidagarritasun eta baliozkotasuun diagnostikoaren kontzeptu teorikoak irakatsiko dira. Bukatzeko, Fisioterapia Txosten Klinikoa garatzen irakatsiko da.



Mintegiak (S): Ikasle talde batek, fisioterapeuta papera hartuko dute eta beste ikasle talde batek, paziente papera hartuko dute. Ondoren, alderantzizko rol-jokoa egingo dute. Horrela, jarrera posturalaren, morfoestatikaren, morfodinamikaren, ibilketaren, larruazalaren balorazioa egingo dute.



Ikasgelako Praktikak (GA): Haztapen anatomikoaren, anatomia funtzionalaren, eskuzko metodoen eta metodo instrumentalen bidez, hezurren, giltzaduren, tendoien, giharren eta funtzioaren balorazioa egiten irakatsiko da. Hain zuzen ere, goiko eta beheko gorputz-adarretako balorazio praktikoak egiten irakatsiko dira.



Laborategiko Praktikak (GL): Haztapen anatomikoaren, anatomia funtzionalaren, eskuzko metodoen eta metodo instrumentalen bidez, hezurren, giltzaduren, tendoien, giharren eta funtzioaren balorazioa egiten irakatsiko da.



Ordenagailuko Praktikak (GO): Ordenagailua eta softwarea erabiliz, fisioterapiaren fidagarritasun eta baliagarritasun diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren kontzeptu praktikoak irakatsiko dira. Hain zuzen ere, kasu desberdinetarako baloraziorako test edo froga desberdinen bilaketa egingo da. Horrela, pazientea baloratzeko eta ziurgabetasun diagnostikoa murrizteko beharrekoak diren testak edota frogak erabakiko dira, hauen hautaketaren zergatia era objektibo baten bidez arrazoituz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (BOPV 2017/03/13. II Kapitulua, 8 artikulua, 2, https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia), egongo diren ebaluazio sistemak izango dira etengabeko ebaluazioa eta azken ebaluazioa.

Balorazio Klinikoa Fisioterapian I irakasgaiak etengabeko edo amaierako ebaluazioa egiteko aukera ahalbidetzen ditu:



Etengabeko ebaluazio sistema: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio atal bakoitza gainditu behar da.



* Idatzizko proba (%40):

- Test motatako proba (%20)

- Garatzeko proba idatzia (%20)



* Azterketa praktikoa edo/eta ahozkoa (%50): Bi atalez osatuta dago.

- Praktikak (ariketak, kasuak edo arazoak)(%40)

- Talde lanak (%10)



* Etengabeko ebaluazioa:

- Banakako lanak (%10)



Amaierako ebaluazio sistema: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio atal bakoitza gainditu behar da.



* Idatzizko proba (%50):

- Test motatako proba (%25)

- Garatzeko proba idatzia (%25)



* Azterketa praktikoa edo/eta ahozkoa (%50):

- Praktikak (ariketak, kasuak edo arazoak)(%50)



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Amaierako ebaluazio sistema: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio atal bakoitza gainditu behar da.



* Idatzizko proba (%50):

- Test motatako proba (%25)

- Garatzeko proba idatzia (%25)



* Azterketa praktikoa edo/eta ahozkoa (%50):

- Praktikak (ariketak, kasuak edo arazoak)(%50)









Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Esku-ohea, zinta metrikoa, plomada, sentsibilitate taktilerako tresnak, goniometroa, inklinometroa, kalkulagailua, ordenagailua, datu-baseak, windows softwarra eta bibliografiarako materiala erabiliko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• Cael, C. (2013). Anatomía Funcional Estructura, función y palpación para terapeutas manuales. 1. Ed. Buenos Aires: Médica Panamericana.

• Calmels, P., Béthoux, F. (2007). Evaluación y medición en la medicina física y en la rehabilitación. Barcelona: Paidotribo.

• Chaitow, L., Echanove, M. J. M., & Sánchez, M. P. (2001). Terapia manual: valoración y diagnóstico. McGraw-Hill Interamericana.

• Clarkson, H. (2024). Evaluación musculoesquelética (4th ed.). Wolters Kluwer Health.

• Cleland, J., Netter, F.H., Carter, K. (2006). Netter: Exploración clínica en ortopedia: un enfoque para fisioterapeutas basado en la evidencia. Masson.

• Collado Vázquez, S., Pérez García, C., & Carrillo Esteban, J. (2004). Motricidad. Fundamentos y aplicaciones. Madrid: Dykinson.

• Drake, R., Vogl, A. W., & Mitchell, A. W. (2015). Gray Anatomia para estudiantes. Elsevier Brasil.

• Frisch, H. (2005). Método de exploración del aparato locomotor y de la postura. Paidotribo.

• Gascón, M. L. (2007). Manual de miología: descripción, función y palpación de las extremidades. Elsevier España.

• Hislop, H., Avers, D., & Brown, M. (2014). Daniels y Worthingham. Técnicas de balance muscular: Técnicas de exploración manual y pruebas funcionales. Elsevier Health Sciences.

• Kaltenborn, F. M., Evjenth, O., Kaltenborn, T. B., & Vollowitz, E. (2001). Fisioterapia manual: extremidades. Madrid: McGraw-Hill Interamericana.

• Kaltenborn, F. M., Evjenth, O., Kaltenborn, T. B., & Vollowitz, E. (2001). Fisioterapia manual: columna. Madrid: McGraw-Hill Interamericana.

• Kapandji, A. (2002). Fisiología articular. Miembro superior. Panamericana.

• Kapandji, A. (2002). Fisiología articular. Tronco y raquis. Panamericana.

• Kapandji, A. (2002). Fisiología articular. Miembro inferior. Panamericana.

• Kehr, P. (2010). Buckup Klaus: Clinical tests for the musculoskeletal system, examinations, signs, phenomena. European Journal of Orthopaedic Surgery & Traumatology, 20(2), 181-181.

• Conroy, V. M., Jr., B.N. M., Alexopulos, Q. T., & McCreary, J. B. (2024). Kendall. Músculos. 6. Ed. Wolters Kluwer Health.

• Lesmes, J. D. (2007). Evaluación clínico-funcional del movimiento corporal humano. Médica Panamericana.

• Muscolino, J.E. (2017). Manual de Palpación Ósea y Muscular. 2. Ed. Madrid: Médica Panamericana.

• Norkin, C. C., & White, D. J. (2006). Goniometría: evaluación de la movilidad articular. Marbán.

• Palmer, M. L., & Epler, M. E. (2002). Fundamentos de Las Técnicas de Evaluación Musculoesquelética. Paidotribo.

• Reese, N. B. (2013). Muscle and Sensory Testing-E-Book. Elsevier Health Sciences.

• Reichel, H. S., & Ploke, C. E. (2007). Fisioterapia del aparato locomotor: estructuras, funciones y medidas de la actuación sobre las afecciones: exploración y tratamiento de enfermedades ortopédicas. Paidotribo.

• Seco, J. (2016). Métodos específicos de intervención en fisioterapia. España: Médica Panamericana.

• Seco, J. (2016). Fisioterapia en especialidades clínicas. España: Médica Panamericana.

• Simons, D. G., & Travell, J. G. (2004). Dolor y disfunción miofascial: el manual de los puntos gatillo: volumen 1: mitad superior del cuerpo. Médica Panamericana.

• Simons, D. G., & Travell, J. G. (2004). Dolor y disfunción miofascial: el manual de los puntos gatillo: volumen 2: mitad inferior del cuerpo. Médica Panamericana.

• Taboadela, C. H. (2007). Goniometría: una herramienta para la evaluación de las incapacidades laborales. 1. Ed. Buenos Aires: Asociart ART.

• Tixa S. 2000. Atlas de anatomía palpatoria. 2. Ed. Elsevier España.

• Thompson, J. C. (2011). Netter. Atlas práctico de anatomía ortopédica. Elsevier España.

• Valerius, K. P. (2013). El libro de los músculos: anatomía-exploración-función. Médica Panamericana.

• Viel, E. (2006). Diagnóstico fisioterápico: concepción, realización y aplicación en la práctica libre y hospitalaria. Elsevier España.

Gehiago sakontzeko bibliografia

• Butler, D. S., & Moseley, G. L. (2010). Explicando el dolor. Noigroup Publications.
• Leroy, A., Génot, C., Neiger, H., Dufour, M., Péninou, G., eta Dupré, J. M. (2000). Kinesioterapia (1). Médica Panamericana.
• Leroy, A., Génot, C., Neiger, H., Dufour, M., Péninou, G., & Dupré, J. M. (2000). Kinesioterapia (I). Médica Panamericana.
• Leroy, A., Génot, C., Neiger, H., Dufour, M., Péninou, G., & Dupré, J. M. (2000). Kinesioterapia (II). España: Médica Panamericana.
• Strong, J., Unruh, A. M., Wright, A., & Baxter, G. D. (2002). Pain: a textbook for therapists. Elsevier Health Sciences.

Web helbideak

Guías de práctica clínica en el SNS, http://www.guiasalud.es/home.asp

Datu-baseak (UPV/EHU-ko web-orritik sartuta, liburutegi atalan dauden datu-baseak, https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/datu-baseak): Cochrane, Pedro, PubMed, Web of Science.

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala