XSLaren edukia

Irakasleak

ZIORTZA BARROETA LEGARRETA

Ezagutza arloa
Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
Saila
Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
ziortza.barroeta@ehu.eus

UPV/EHU-n biologian lizentziatua naiz 2013. urtetik eta 2014. urtean “Oceanografía y gestión del medio marino” masterra burutu nuen Bartzelonako unibertsitatean (UB). 2016. urtean UPV/EHU-ko Zooplanktonaren ekologiako laborategian ikertzaile kontratatu (PIC) bezala lan egin nuen eta hurrengo urtean (2017) laborategi berean doktoretza egiteko UPV/EHU-k ematen duen beka lortu nuen, Fernando Villate eta Ibon Uriarteren zuzendaritzapean. Gaur egun, ikertzailea naiz Zooplanktonaren ekologia laborategian eta baita Plentziako Itsas Estazioan (PIE). Orain arte bi ikerketa proiektutan parte hartu dut eta lehenengo autore bezala argitalpen zientifiko bat daukat indexatutako aldizkari internazional batean. Gainera, 5 komunikazio ditut 5 kongresu internazional eta nazionaletan eta nire ikertzaile lanean erabilgarriak diren hainbat kurtso eta tailerretan parte hartu dut. 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetan irakasle laguntzaile lanetan ibili naiz Biologiako graduko Itsas Ekologia irakasgaian Fernando Villateren ardurapean.