Irakasleak
MARIA BELEN ALTUNA LIZASO
- Ezagutza arloa
- Filosofia Morala
- Saila
- Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- belen.altuna@ehu.eus
BELEN ALTUNA Filosofian lizentziatua (1992) eta doktorea (2001) da Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV-EHUn. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu 1998tik, Filosofia Moraleko arloan (2008tik irakasle agregatu gisa). Etika, Filosofia Politikoa edota Kulturaren Filosofiaren inguruko ikasgaiak ematen ditu. Graduondoko hainbat kurtsotan ere parte hartu du, horien artean Hego Amerikako zenbait unibertsitatetan eskaintzen den "Filosofía en un Mundo Global" Masterrean, pentsamendu utopikoaren itzalargiei buruzko kurtsoekin.
Hainbat ikerketa proiektuetan hartu du parte (esaterako, Zientzia Ministeritzak lagundutako "Patologías de la democracia") eta 2019tik UPV-EHUko "Etika Praktika Komunitateetan" taldeko kidea da. Ikerketa seiurteko bat ere badu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Erakundearen Etika Batzordeko (2016tik) eta Donostia Ospitaleko Asistentziaren Etika Batzordeko (2019tik) kidea da ere.
Argitaratu dituen ikerketen artean, honako liburuak: Euskaldun fededun. Euskaldun ona izateko modu baten historia (Alberdania, 2003; gaztelaniaz El buen vasco, Hiria, 2012) eta Una historia moral del rostro (Pre-Textos, 2010); horiez gain, makina bat artikulu eta liburu-atal. Ikerketa-lerroak: teoria etikoa, psikologia morala, etika narratiboa, enpatia eta irudimen morala, justiziaren teoriak, utopismoa, bioetika.