Filosofiak gizakia aztertzen du, haren dimentsio guztiak aintzat hartuta. Jakintzari, egiari, edertasunari, adimenari eta hizkuntzari buruzko gogoetak egiten ditu. Diziplina bizia eta malgua da; izan ere, pertsonengan eragina duten garaian garaiko alderdiei erreparatzen die. Gaur egun, esate baterako, zientziaren etika (eutanasia, klonazioa), enpresen gizarte erantzukizun korporatiboa eta integrazio gatazkak aztertzen ditu. Egungo gizarteak filosofoen beharra du.
Filosofiako Graduak prestakuntza emango dizu, giza esperientziaren eta giza jardueraren askotariko alderdiren gainean ikuspegi kritikoa eta argudiatua izan dezazun. Era berean, zientziak egoki erantzun ezin dituen arazoak aztertzen ikasiko duzu.
Horrez gainera, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, filosofiak ekarpen handiak egin ditzakeen arlo jakinetan.
Ezagutza arloa
Arteak eta Giza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,42 €
Gutxieneko nota
9,012 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
55 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Pentsaera kritikoa garatuko duzu, bizitza osoan ikasten segitzeko baliatuko ahal duzuna.
- Definitzen has zaitezke zeintzuk diren gehien interesatzen zaizkizun diziplina filosofikoak.
- Borondatezko praktikak egin ditzakezu arlo ezberdinetan, eskutik eskura ikasiz filosofia non aplikatu.
- Graduaren atal bat Europa eta Amerikako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.
Sarrera-profila
Gaitasun kritikoa eta jakin-min intelektuala dituen pertsona bazara eta filosofia eta zientzia gaien inguruan ikuspegi humanistikotik gogoeta egitea atsegin baduzu, Filosofiako Gradua aukera egokia da zuretzat.
Irteera profesionalak
Graduatu ondoren, hainbat lan arlotan aritzeko aukera izango duzu:
- Enpresetako gizarte erantzukizun korporatiboko batzordeak.
- Komunikazio, politika eta publizitate kabineteak eta aholkularitzak.
- Kultura kudeaketa eta bitartekaritza: museoak, fundazioak, agiritegiak, administrazio publikoak…
- Hedabideak eta argitalpenen mundua.
- Gizarte zerbitzuak.
- Irakaskuntza eta ikerketa.