XSLaren edukia

Irakasleak

ASIER CALZADA LIZARRAGA

Ezagutza arloa
Ingeles Filologia
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
asier.calzada@ehu.eus

Hizkuntzalaritza Aplikatuan doktorea naiz, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU-ko) “Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan” programan, hain zuzen. Horren aurretik, Itzulpengintza eta Interpretazioko (gaztelania, ingelesa eta errusiera) ikasketak (2015) eta Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetako masterra (2017) burutu nituen unibertsitatea berean. Bi kasuetan sari berezia lortu nuen eta Itzulpengintzako kasuan, Hezkuntza Ministerioko gradu amaierako hirugarren saria eskuratu nuen. Horrez gain, Bigarren Hezkuntzako Irakasle Prestakuntza Masterra daukat, Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean (VIU-n) burutua. Nire jarduera akademikoan zehar, hainbat egonaldi egin ditut atzerrian, hala nola, Sheffieldeko Unibertsitatean (Erresuma Batuan), Moskuko Estatu Unibertsitatean (Errusian) eta Leedseko Unibertsitatean (Erresuma Batuan).

Gaur egun, irakasle laguntzaile doktorea naiz Ingeles Filologia Sailean, Letren fakultatean. Aldi berean, ikertzen jarraitzen dut, Language and Speech ikerketa taldearen barne. Nire ikerketa lerroek elkarlana, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza goiztiarra testuinguru formaletan eta banakako desberdintasunak ardatz dituzte. Hainbat aldizkaritan argitaratu dut (Language Awareness-en, adibidez) eta nazioarteko kongresu desberdinetara joan naiz nire ikerketa zabaltzeko.