Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeetan bakarka eta lankidetzan lan egitea.
- Eskuratutako jakintzak irakaskuntzan zein hizkuntza-plangintzan eta hizkuntza-bitartekotzan aplikatu eta komunikatzea.
- Euskal hizkuntzaren eta kulturaren industriei lotutako arazoak detektatu, diagnostikatu eta konpontzea.
- Euskararen hizkuntza-alderdiak eta literatura-tradizioa kritikoki aztertzea eta eremu horietako problema teoriko eta praktikoak ebaztea.
- Euskaraz erregistro eta maila nagusietan erraz, zehatz eta hizkuntza-aberastasunez komunikatzea, ahoz zein idatziz.
- Hainbat testuingurutan bigarren hizkuntza bat erabiltzea, eta hizkuntza horren literatura eta kulturaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.
- Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin zerikusia duen dokumentazio eta informazio mota oro aurkitu, erabili, aztertu, laburbildu eta kritikoki ebaluatzea.
- Literatura-, filologia- edo hizkuntza-problema bat landu, aztertu eta azaltzeko beharrezkoak diren argudioak era egituratu eta zehatzean osatzea, eta, horretarako, filologiaren, literatura-kritikaren eta hizkuntzalaritza teoriko eta aplikatuaren berezko teoria, metodo eta baliabideetan oinarritzea.