Irakasleak
PABLO ALBIZU GARITANO
- Ezagutza arloa
- Euskal Filologia
- Saila
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- pablo.albizu@ehu.eus
Gasteizko Letren Fakultateko irakasle lankidea, egun Euskal Sintaxia eta Semantika, Ahozko eta Idatzizko Adierazpena II, Komunikazioa euskaraz eta Testuen Edizioa eta Berrikuspena irakasten dituena.
Gramatikaria naiz prestakuntzaz (Instituto Universitario Ortega y Gasset eta University of Southern Californiako Hizkuntzalaritzako doktorego programak) eta bokazioz, eta ikerkuntza lanetan sintaxi eta morfologia jorratu ditut, bereziki, euskararen kasu eta komunztadura sistemekin zerikusia duten alderdietan, betiere Gramatika Sortzailearen ikuspegi teorikotik aztertuta. Hizkuntzalaritza Teorikoko Taldea (HiTT) eta Basque Dialect Syntax (BasDiSyn) ikerkuntza taldeak sortzen lagundu ondoren, bietan ikertzaile jardun naiz duela gutxi arte. Horren emaitza izan dira elkarlanean editatutako euskal gramatikari buruzko hiru liburuak eta nazioarteko zein hemengo aldizkari artikuluak (Natural Language and Linguistic Theory eta International Journal of Basque Linguistics and Philology, hurrenez hurren).