Ahozko Literatura25683
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Euskal Ikasketetako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25683
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ahozko Literatura ikasgaia Euskal Literatura eta Filologia moduluko (M06) hautazko irakasgaietako bat da
Irakasgai honetan ahozko literaturari buruzko kontzeptu orokorrak landuko dira, literatura idatziarekiko ezberdintasunak aztertuz eta paradigma ezberdintasunak nabarmenduz. Helburua da euskal ahozko literaturaren generoei eta haien ezaugarriei buruzko informazioa aurkeztea eta haiei buruz garatu den teorizazioaz hausnartzea.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Moduluko gaitasunak
M06CM01 – Hainbat arotako autoreen euskarazko testuak sakon deskribatzea eta aztertzea, eta modu kritikoan baloratzea, auzo-literaturen testuingurua aintzatetsita eta literatur teoria kontuan hartuta.
M06CM04 – Euskarari eta euskal literaturari buruzko askotariko informazioa eta ezagutza transmititzea publiko espezializatuari.
M06CM05 – Arloko testu espezializatuak irakurrita, zehaztasunez argudiatzea.
Ikasgairen irakaskuntza-emaitzak
IE1: Ahozko literaturako piezak literaturaren teoriaren testuinguruan kokatzen eta baloratzen ditu.
IE2: Ahozko literaturako piezak inguruko literaturetakoekin erkatzeko gai da.
IE3: Euskarazko ahozko literaturaren genero, aro, eta egile nahiz idazlanak aztertzeko gutxieneko tresnak eskuratu ditu.
IE4:Euskarazko ahozko literaturaren genero, aro, eta egile nahiz idazlanak deskribatzen ditu, espezialitateko testuetatik abiatutako argudio egokiak emanez.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Ahozko (euskal) literatura: sarrera
2. Bertsolaritza
3. Genero lirikoa
4. Baladak
5. Narrazioak
6. Paremiologia
7. Herri-antzerkia
MetodologiaToggle Navigation
Oro har, euskaraz sorturiko ahozko literaturaren produkzioa izango da aztergai eta, beraz, literatura molde horren genero eta sormen-eskola nagusiei buruzko ikerketak emango dira ezagutzera, eskola magistraletako azalpenen bidez eta etxean egin beharreko irakurketen bidez. Ezinbestekoa izango da zenbait azterlan eta ikerketa lantzea eskolaz kanpoko orduetan. Genero ezberdinetako produkzioaren iruzkin kritikoak egiteko baliabideak eta gaitasunak landuko dira, bai eskola magistraletan, bai eskola praktikoetan egin beharreko aurkezpenen eta ariketa praktikoen bidez; izan ere, literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu ondoren, praktikan jarriko dira klasean.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azken emaitzak kalifikatzeari utzi gabe, eguneroko lanaren jarraipena egiteko bidea ematen duen ebaluazioa egitea da ebaluazio jarraituaren helburua. Hala, partaidetza, jarduera praktikoak egitea eta azken proba aintzatetsiko dira azken kalifikazioa kalkulatzeko.
Nolanahi ere den, “Graduko Titulazio Ofizialetako Ikaslearen Ebaluazio Arautegia”-n zehazten denez, ikasle guztiek baliatu ahal izango dute azken ebaluazioaren aukera. Honela dio arautegiak, II. kapituluko 8. artikuluko 3. atalean: "Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da". Hortaz, 9. asterako entregatu beharko dute ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko agiria irakasleari.
Bi ebaluazio-sistema egongo dira ohiko deialdian:
• Azken Ebaluazioaren Sistema
Azken proba idatzia: %100
• Ebaluazio jarraitua
Azken proba idatzia: %40
Banakako jarduna: % 40
Taldekako jarduna: % 20
Irakasgaia gainditzeko, atal guztiak gainditu beharko dira.
* Ebaluazio sistema hauek aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak eGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.
Deialdiei uko egiteari dagokionez, honako hau aurreikusten da graduko ikasketetarako ebaluazioari buruzko arautegian, II. kapituluko 12. artikuluan:
1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio finalean ikasturtean zehar aurkezturiko edukiei eta irakurketei buruzko galderak erantzun beharko dira. Bestalde, ikasleak garaturiko trebetasunak eta jarrerak ebaluatzeko jarduera praktikoak izango dira.
Ezohiko deialdian, ikasleek azken proba idatzia egin beharko dute.
Deialdiari uko egiteari buruz:
Deialdiei uko egiteari dagokionez, honako hau aurreikusten da graduko ikasketetarako ebaluazioari buruzko arautegian, II. kapituluko 12. artikuluan:
3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak eGela plataforman eskuragarri jarritako materiala.
Ordenagailua.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
ASKOREN ARTEAN, (2008) Literatura terminoen hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo. Online: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_xslt&lang=eu&layout=lth_list&search=1&view=frontpage%20&Itemid=474
AREJITA, Adolfo, Etxeberria, Igone (1995) Mendebaldeko euskal baladak, Labayru, Derio.
AZKUE, Resurrekzion (1969): Euskalerriaren Yakintza, Espasa-Calpe, Madril
BIDART, P. et al., (1987), Eskual Antzertia. Le théâtre basque. Université de Pau et des Pays de l'Adour. Bayonne.
DORRONSORO, Joanito (1981): “Bertsotan” y (1988)“Bertsotan II”, Itxaropena, Zarautz
ETXEBERRIA, IGONE (2011), "Basque oral literature" in Olaziregi, Mº Jose Basque Literary Hstory, Reno, Nevada. Euskarazko bertsioa: www.basqueliterature.com. Euskal literaturaren historia. Ahozko genero txikiak.
FERNANDEZ DE LARRINOA (199) Genero ritual y fiesta, Pamiela, Iruña.
GARATE, Gotzon (1998): “27.173: Atsotitzak” (CD-ROMa), Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbo
GARTZIA, JOXERRA (2011) "The history of Bertsolaritza" in OLAZIREGI; MARI JOSE, Basque Literary History,Reno, Nevada. www.basque literature.com.
GIL FOMBELLIDA, M. K., (2004), El teatro en Gipuzkoa (1970-1986). Apuntes para una historia de las artes escénicas en Euskal Herria. Mitxelena, Donostia.
JUARISTI, Jon (1989) Euskal Baladen lorea/Flor de baladas vascas, Visor de Poesía, Madrid.
KALTZAKORTA, Xabier “Ahozko kontaera”
KORTAZAR, Jon (1992) Literatura vasca del siglo XX, Prames, Zaragoza.
KORTAZAR, Jon (1997)“Euskal literaturaren historia txikia”, Erein, 1997, Donostia.
KORTAZAR, Jon (2000) Ahozko euskal literatura, Erein.
LAKARRA, Joseba, Urgell, Blanca, Biguri, Koldo (1984) Euskal baladak, Hordago, Donostia.
LEKUONA, Juan Mari (1982) “Ahozko euskal literatura”, Erein, Donostia.
LEKUONA, Manuel (1978): “Aozko literatura” (Idaz-lan guztiak), Librería Técnica de Difusión, Tolosa
Lekuona, Manuel (1978): “Aozko literatura” (Idaz-lan guztiak), Librería Técnica de Difusión, Tolosa.
MARIA GOYRI MINTEGIA “Euskal baladak”
MITXELENA, Koldo (1964): “Textos arcaicos vascos”, Minotauro, Madril.
Mitxelena, Koldo (1964): “Textos arcaicos vascos”, Minotauro, Madril.
ONAINDIA, Santi (1954): “Mila euskal olerki eder”, Karmeldar Idaztiak, Larrea
URKIZU, Patri et al. (2002), "Teatro vasco", Teatro y cine vasco. Ostoa, Donostia, pp.1-100.
WEBSTER, Wendworth (1887): “Basque Legends” (Xipri Arbelbideren euskarazko edizioa, 1993), Euskal Editoreen Elkartea, Donostia
ZAVALA, Antonio (1998): “Euskal Erromantzeak”, Auspoa Liburutegia-Sendoa, Oiartzun
Aldizkariak
http://andima.armiarma.com/
Web helbideak
- Ahozko euskal literatura: https://ahozkoliteratura.eus
- Auspoa bilduma: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_xslt&Itemid=601&lang=eu&layout=auspoa_galeria&view=frontpag
- Bertsozaleen elkartearen webgunea: https://www.bertsozale.eus/eu
- Euskal literatura ataria: www.basqueliterature.com
- Literatura terminoen hiztegia: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_list&Itemid=474&search=1&lang=eu
- Literaturaren zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/
- Literatur aldizkarien gordailua: https://andima.armiarma.eus
- Euskal poesia: www.basquepoetry.net
- Euskal literatura hiztegia: http://www.ehu.es/ehg/literatura/
- Bertso eta olerkien hemeroteka: http://urkiza.armiarma.com/
- Literatur aldizkarien gordailua: http://andima.armiarma.com
TaldeakToggle Navigation
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-36 | 13:00-15:00 (1) | 13:00-13:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 212 - ELURRETA ERAIKINA (2)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-36 | 13:30-15:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 212 - ELURRETA ERAIKINA (1)