Irakasleak
DAVID LINDEMANN
- Ezagutza arloa
- Euskal Filologia
- Saila
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- david.lindemann@ehu.eus
David Lindemann irakasle atxikia da itzulpengintza arloan, Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia Sailean, UPV/EHUn.
Euskal Filologiako bere ikasketetatik abiatuta (Masterra, UPV/EHU), Hiztegigintza historiko eta garaikidean murgildu zen. "Hiztegigintza Elebiduna: Aleman-Euskara" izenburuko bere doktore tesirako lanak burutu bitartean, hiztegigintza elektroniko eta konputazionalean sakondu du, Institut Universitari de Lingüística Aplicada-n (IULA, UPF, Bartzelona) egindako egonaldiak lagunduta. Corpus Hizkuntzalaritza eta sare semantikoak ere landu ditu. Bi urteko postdoc egonaldia Hildesheimeko Unibertsitatean (Alemania) burutu zuen, Information Science and Natural Language Processing institutuan (Prof. Ulrich Heid), non Humanitate Digitalak arloko metodologia eta irakaskuntza ezagutu baitzituen, baita alemanaren hizkuntzalaritza eta hizkuntzalaritza konputazionalaren zenbait alderdi ere. Hainbat erakundetan afiliaturik dauden hizkuntzalariekin elkarlanean aritu da, Elhuyar Fundazioa, Hildesheim eta Heidelberg Unibertsitateak, Mannheimeko Unibertsitate Liburutegia, UPF (Bartzelona), baita UPV/EHU bera ere tartean, eta hainbat argitalpen ekoitzi ditu. Literatura itzulpenak ere egin ditu.
Orain, Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduan irakasten du UPV/EHUn, eta ikerkuntzan ari da, DLTB taldearen baitan.
https://orcid.org/0000-0002-8261-6882
https://www.wikidata.org/wiki/Q57694630