Praktikak_titulua

Praktikak

Prácticas-enpresen-administrazio-eta-zuzendaritzako-eta-zuzenbideko-gradu-bikoitza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren seigarren mailan, ikasitako guztia praktikan jartzeko, nahitaezko tutoretzapeko praktikak egingo dituzu, erakunde publikoetan edo pribatuetan.

Enpresetan eta erakundeetan eginiko kanpoko praktikei esker, harreman zuzenak egingo dituzu etorkizunean zure lantoki izan ahalko diren enpresa eta antolakuntzekin. Ikasitakoa alor profesionalean aplikatzeko aukera izango duzu, eta ezagutza eta teknika berriak zeure kabuz lantzekoa, egoera errealetan aplikatu ahal izateko.

Praktikak antolatzeko, fakultateak hitzarmenak egiten ditu enpresekin eta beste erakunde batzuekin. Bi tutore izango dituzu, bata fakultatean eta bestea praktikak egingo dituzun enpresan edo erakundean.

18 ECTS kreditu eskura daitezke gehienez (450 ordu). Praktikak egin aurretik, zure tituluaren kredituen erdiak gainditu beharko dituzu.

Hementxe daukazu Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eskaintzen dizkizun nahitaezko praktikei buruzko informazio guztia.