XSLaren edukia

Irakasleak

IÑIGO GORDON BENITO

Ezagutza arloa
Zuzenbide Penala
Saila
Zuzenbide Publikoa
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
inigo.gordon@ehu.eus

Iñigo GORDON BENITO doktoreak, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako kidea, Irakasle Atxiki gisa dihardu Zuzenbide penalaren arloan. Gorroto-delituetan, gorroto-diskurtsoan eta Internet bidez burututako nortasun-ordezkapenetan ardazten da bere ikerkuntza jarduera. 2021eko azaroan, «Gorroto-delituak eta zibergorrotoa 1995eko Zigor Kodean. 22.4. artikuluaren astungarri orokorraren eta 510.3. artikuluaren azpi-tipo astunduaren arteko erlazioari arreta berezia eskainiz» izeneko doktore-tesia defendatu du. Gaur egun, gorroto-delituen arloko ikerketa-taldeko lantaldean parte hartzen du, Espainiako Gobernuaren Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatua, 2021eko irailaren 1etik 2025eko irailaren 1era arte (Proiektuaren izena: Gorroto-delituak Espainian: gainditu gabeko erronkak; Erreferentzia Administratiboa: I+D+I PID2020-115320GB-100). 2018an ikerketa-egonaldia egin du Oxford Brookes University-n (Erresuma Batua). 2021eko apirilean beste ikerketa-egonaldi bat egin du Max-Planck-Institut zur Erforschung von Kriminalität Sicherheit und Recht-en (Alemania). Doktorego ondoko ikertzailea da, 2022ko ekainaz geroztik kontratatua. Irakasle Agregatuaren akreditazioa 2023ko maiatzean lortu du. Esteka: https://linktr.ee/gordonben