Irakasleak
ARRATE HERNANDEZ ARIZAGA
- Ezagutza arloa
- Makina eta Motor Termikoak
- Saila
- Energia Ingeniaritza
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- arrate.hernandez@ehu.eus
2003. urtean, Ingenieritza Tekniko Industrialean, mekanikako berezitasunean diplomatura lortzen dut UPV-EHUn.
Data horretatik aurrera nire ibilbide profesionala hasten da. 2010. urterarte instalazio insdustrialak, makinak eta mekanismoak garatu eta abiarazteko hainbat proiektutan parte hartzen dut Euskal Herriko hainbat enpresatan.
2010.urtetik gaur arte, nire ibilbide profesionala UPV-EHU barruan garatzen da irakasle eta ikertzaile bezela, Ingeniaritza Energetikoa saileko kide bezela.
Nire ikertzaile profila, 2012. urtean osatzen hasten da, "Energia eraginkortasun eta jasangarritasunaren ikerketa industrian, garraioan, eraikuntzan eta hirigintzan" masterra gaindituz eta 2012-13 kurtso horretako ikasle onenaren aipamena lortuz. Jarraian nire doktorego tesia garatzen hasten naiz, "Energia eraginkortasuna eta jasangarritasuna ingeniaritzan eta arkitekturan" doktorego programaren barruan, "Modelado de una instalación de producción de ACS y calefacción con bomba de calor geotérmica para la aplicación de la termoeconomía y el diagnóstico termoeconómico" izenburuarekin. 2023ko maiatzaren 5ean defendatzen dut kalifikazioa bikain, Cum Laude apaimena eta aparteko saria jasotzeko aukerarekin izanik.
Nire ikerketa lana eraikinak ur bero sanitarioez eta kalefakzioz hornitzen dituzten instalazio termikoen azterketara mugatu da batik bat eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atalean eskolak ematen ditut, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren barruan.