Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, diziplina anitzeko profesionala izateko prestakuntza jasoko duzu, eta industria ingeniaritzaren oinarrizko irakasgai komunei eta energia berriztagarrien teknologia espezifikoei buruzko ezagutza sendoak eskuratuko dituzu. Era berean, prestakuntza teoriko eta praktiko sakona jasoko duzu arlo hauetan: energia hidraulikoa, eolikoa (lurrekoa eta itsasokoa), eguzkikoa (fotovoltaikoa, termikoa, termoelektrikoa), geotermikoa, itsasokoa, bionergia, ibilgailu elektrikoak, etab.
Horrez gainera, energia berriztagarrien teknologiei lotutako gailu elektrikoak, elektronikoak eta mekanikoak ezagutu, eta energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak barneratuko dituzu, baita haien aplikazioak ere garraioan, eraikuntzan eta, oro har, industrian. Energia sortzeari, garraiatzeari, banatzeari eta biltegiratzeari lotutako proiektuak aurrera eramateko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak eskuratuko dituzu.
Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.
Zure prestakuntza osatzeari begira, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu enpresetan.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Campusa
Gipuzkoa
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
6,620 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
70 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Era honetako gradu bakarra da estatu mailan eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan irakasten da, Eibarko atalean.
- Instalazio aurreratuak eskura izango dituzu, ingeniaritzari eta energia berriztagarriei buruzko jakintza bereganatzeko.
- Praktikak eta GRAL sektoreko enpresetan egingo dituzu, bai eta bost kontinentetako unibertsitateetan egonaldiak ere.
- Laneratze ona izango duzu, gizartean energia berriztagarrien garrantzia kontutan hartuta.
Sarrera-profila
Ingurumen arazoekin kontzientziatuta dagoen pertsona bat bazara, eredu jasangarriago bat lortzeko energia eredua aldatzearen aldeko lana egin nahi baduzu, eta lehendik matematika, fisika eta kimikako prestakuntza baduzu, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua da zure aukera onena.
Irteera profesionalak
Lan egin ahal izango duzu, batez ere, energia sektoreko enpresetan, zerbitzu enpresetan, ingeniaritza enpresetan, aholkularitza enpresetan, eta prestakuntza enpresetan, eta honako eginkizun hauek beteko dituzu:
- Proiektuak garatzea, energia berriztagarrien teknologien arloan
- Ekipoak mantentzea: parke eolikoak, eguzki-baratzak, etab.
- Energia aprobetxatzeko instalazioak optimizatzea eta kudeatzea
- Energia baliabide berriztagarrien erabilera ahalmena ebaluatzea
- Energia berriztagarrien ingurumen, ekonomia eta gizarte inpaktua analizatzea
- Industria instalazioen eta bizitokien energia kudeatzea eta auditoriak egitea
- Sistema elektriko eta elektroniko autonomoak garatzea eta sarera konektatzea
- Eraginkortasun energetikoaren karakterizazio analisirako tresnak erabiltzea
- I+G+B