Elementu Mekanikoak27858
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
- Titulazioa
- Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27858
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
"Elementu Mekanikoak" irakasgaia Eibarko Ingeniaritza Eskolako Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduan 2. mailan ematen den enborreko irakasgaia da.
1.go mailako "Fisika"-n eta 2. mailako "Estatika eta Materialen Erresistentzia"-n ikasitako kontzeptuak aplikatzen dira, energia berriztagarrietako instalazioetan erabiltzen diren elementu mekanikoetara. Horrela, elementu hauek kalkulatzeko, diseinatzeko eta aukeratzeko irizpide egokiak lortzen dira.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ezagutzak edo edukiak:
RCO1: Graduatua gai izango da oinarrizko eta berariazko ikasgaien kontzeptuak eta teknikak identifikatzeko, ingeniaritzako metodo, teoria eta tresna moderno berriak ikasi ahal izateko, behar den besteko moldakortasuna emanez bere lanbidean jardutean egoera berrietara egokitzeko.
RCO8: Graduatuak mekanikaren, mekanismoen eta materialen erresistentziaren oinarrizko printzipioak identifikatuko ditu.
Gaitasunak:
RC4: Graduatua gai izango da metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzeko: egoera problematikoa kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea, eta hipotesiak eta irtenbideak planteatzea energia berriztagarrietako ingeniaritzaren berezko ereduak erabiliz.
Trebetasunak:
HE1: Graduatua gai izango da arazoak ekimenez, erabakiak hartuz, sormenez eta arrazoibide kritikoz konpontzeko.
HE5: Graduatua gai izango da eraginkortasunez taldean modu eraikitzailean lan egiteko, erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.
HE6: Graduatua gai izango da ezagutza eta trebetasun berriak eskuratzeko, etengabeko prestakuntza gauzatuz, baita ondorengo ikasketei ekiteko ere, autonomia maila handiarekin.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Gaia Mekanismoen oinarriak.
2. Gaia Marruskadura.
3. Gaia Ardatz orekatzea.
4. Gaia Inertzi-bolanteak.
5. Gaia Ardatzak eta errodamenduak.
6. Gaia Sistema zinematikoak. Engranajeak.
7. Gaia Bibrazioak.
MetodologiaToggle Navigation
Ikaskuntzaren oinarrizko metodoa problemen ebazpena da, oinarrizko kontzeptuen azalpena eman ondoren.
Honen harira, azken azterketa problemen ebazpenean datza.
Azterketa honetan, kalkulagailua erabiltzea bakarrik dago baimenduta.
KORONABIRUS (Irakaskuntza ez-presentziala). Funtsezko metodologia gisa, problemak ebaztea erabiltzen da. Ikastaroaren eguneroko egoerari egokitutako apunteak eta ariketak prestatzen dira, eta eGelan entregatzen dira, eskolei dagozkien jarraibideekin (4 ordu astean). Enuntziatuak entregatu eta egun bat edo bi geroago, emaitzak aurkezten dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 90
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
8. artikulua
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan edo ebaluazio mistoan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan, ikaslea, zati teoriko eta praktikoa dituen azken azterketa batekin ebaluatua izango da notaren %100 izango delarik.
12. artikulua. Deialdiari uko egitea
12.2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
9. artikulua
Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira
12. artikulua. Deialdiari uko egitea
12.2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
"Elementos de Máquinas". Spotts, M.F./ Shoup, T.E. Prentice Hall
Gehiago sakontzeko bibliografia
"Diseño en Ingeniería Mecánica". Shigley, J.E./ Mischke, C.R. McGraw-Hill
"Diseño de Máquinas". Norton, Robert L. Pearson-Prentice Hall
"Tratado teórico y práctico de engranajes". Henriot, G. Dunod
Web helbideak
http://www.windpower.dk/en/
http://www.thewindpower.net/
http://www.awea.org/
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 11:30-12:30 (1) | 10:00-11:00 (2) | 09:00-10:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
- eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)
- eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (3)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO METROLOGíA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:00-11:00 (1) | 09:00-10:00 (2) | 10:30-11:30 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
- eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (2)
- eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (3)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 1.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO METROLOGíA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA. EIBARKO ATALA (1)