XSLaren edukia

Irakasleak

ESTEBAN PABLO JACOB TAQUET

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
esteban.jacob@ehu.eus

Zientzia Fisikoetan Lizentziaduna. 5 urtetan Ikerlaneko Robotika sailean aritu zen. 1993 urteaz geroztik irakasle elkatu gisa aritu da hainbat kontratukin UPV/EHUko Bilboko IGET eta UPNAn. 1999 urtetik Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra da Eibarko IITUEn. Frantsesez dozentzia emateko akreditazioa du. Industria Elektronikaren Ingeniaritzako Graduan eman zituen klaseak, eta gaur egun Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan ematen ditu, hainbat irakasgai frantsesez.

Hainbat Gradu Amaierako Lan (GAL) zuzendu ditu eta pila bat GALen epaimahaikide izan da. Bere ikasleentzako hainbat apunte eta ebazturiko ariketak argitaratuditu, eGela-takoetaz gain, eman dituen irakasgaiekin erlazionaturik, gazteleraz nahiz frantsesez (Erregulazio Automatikoa eta Kontrol, Automatizazioa, Ibilgailu Elektrikoak). Campus Virtualean ere eman izan du dozentzia.

Eskolako Batzordekide izan da hainbat alditan. Dozentziako metodologia modernoen hainbat ikastarotan parte hartu du. Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren egite prozesuan aktiboki parte hartu zuen.

Azken urteotan Energia Berriztagarriei eta Iraunkortasunari buruzko zientzia-dibulgazioan jarduten ari da. Zientzia Astean ekintzak antolatu eta bertan parte hartu du, eta baita Berdeago azokan ere, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduari publizitatea emateko gainontzeko helburuarekin.