Azken urteotan ezin konta ahala aldaketa eta eraldaketa eman dira elikaduraren arloan, eta horregatik, hain zuzen, elikagai industriak elikagai katearen etapa guztiak sakon ezagutzen dituzten profesionalak behar ditu.
Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduak elikagaiak diseinatu, prestatu, eraldatu, ontziratu, biltegiratu eta banatzeko prozesuan inplikatutako lehengaiak, haien konposizioa eta prozesu teknologikoak nahiz bioteknologikoak aztertzeko prestatuko zaitu. Nekazaritzako elikagaien eta haien kalitatearen analisia tituluan kezkatzen gaituen gaietako bat da, eta gizakiak kontsumitzen dituen janarien osasun kontrola lantzeaz ere arduratzen gara.
Tituluak izaera nabarmen esperimentala du, zati handi bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita, eta horiek osatzeko, nahitaezko kanpoko praktikak egin behar dira, elikagai industriaren arloko zentroetan.
Ezagutza arloa
Zientziak
Ikastegia
Campusa
Araba
Harremanetarako
secretariadealumnado.ff@ehu.eus
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,85 €
Gutxieneko nota
8,456 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
40 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Profesional aditua izango zara elikagaietan eta elikagaien industrian.
- Prestakuntza integrala jasoko duzu, metodologia aurreratuen bidez.
- Harreman zuzenak izango dituzu mundu profesionalarekin, praktikak gune publiko eta pribatuetan eginez, elikagaien segurtasuna eta kalitatea landuz.
- Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.
Sarrera-profila
Elikagaien eta haien produkzioa interesatzen bazaizu, elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagundu nahi baduzu eta, gainera, kimika bezalako gaietan ezagutzak badituzu, profil egokia duzu Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua egiteko.
Irteera profesionalak
Lana egin ahal izango duzu, besteak beste, elikagaien industrian, ikerketako zentro teknologikoetan, laborategietan eta aholkularitzetan, honako eginkizun hauetan:
- Elikagai industriaren prozesu, produktu eta hondakinen kalitatearen gestioa, ebaluazioa eta kontrola
- Elikagaien prozesatua
- Elikagaien segurtasunaren gestioa, ebaluazioa eta kontrola
- Elikagaien marketina eta merkaturatzea
- Elikagai prozesu eta produktuen diseinua, garapena eta berrikuntza
- Lege, zientzia eta teknika aholkularitza
- Taldeentzako sukaldaritza
- Irakaskuntza
- Ikerketa nekazaritza, arratza, abeltzaintza eta elikagaien arloan