Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Agente ekonomikoen funtzioak eta erakundeek beren lurralde-maila guztietan (toki-erakundeekin hasi eta nazioarteko organismoekin amaitzeraino) jarduera ekonomiko eta sozialean betetzen dituzten funtzioak ulertzea, eta prozesu ekonomikoak baldintzatzen dituzten faktore historikoak, sozialak eta erakunde-arlokoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.
- Arazo ekonomikoak aztertu eta konpontzea, eta, horretarako, logika deduktiboa zein induktiboa aplikatzea eta testuinguru bakoitzerako esparru teoriko egokia erabiltzea.
- Arazoen diagnostikoan eta konponketan eskuratutako jakintza teoriko eta praktikoak aplikatzea, eta erabakiak hartzean bidezko azterketa-tresnak erabiltzea.
- Azterketa ekonomikoaren printzipioak ikuspegi mikroekonomiko eta makroekonomikotik ulertzea, baliabideak eraginkortasunez esleitzen laguntzeko.
- Azterketa ekonomikoaren printzipioak politika ekonomikoen diseinuan eta balioespenean aplikatzea eta haien eraginkortasuna eta mugak balioestea.
- Datu ekonomikoak interpretatu eta kuantifikatzean teknika kuantitatiboak erabiltzea, eta ekonomian hitzezko azterketaren, azterketa grafikoaren, matematikoaren eta ekonometrikoaren arteko lotura ulertzea.
- Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.
- Edozein arlo ekonomikori buruzko txostenak egitea, ideiak jende adituari nahiz aditua ez denari garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.
- Eredu matematikoen bidez errealitate ekonomikoaren oinarrizko alderdien abstrakzioa egiteko gai izatea, eta eredu horiek diseinatzean faktore garrantzitsuak identifikatzea.
- Esku-hartze publikoko tresna nagusiak identifikatzea eta politika-gomendioak ekonomia positiboaren eta araudiaren arteko eztabaidarekin lotzea.
- Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.
- Etengabe aldatzen eta berritzen ari den jakintzan kalitatea eta hobekuntza etengabe bilatzea, eta lanarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin konpromiso etiko bat hartzea.
- Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko.
- Ikasketa-eremuari lotutako informazioaren teknologiak eta tresna informatikoak eraginkortasunez erabiltzea.