Irakasleak
AMAIA MASEDA GARCIA
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- amaia.maseda@ehu.eus
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua eta Doktorea da UPV / EHU-tik. Gaur egun, unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedraduna da, non gradu, master eta doktorego mailatan irakasten duen Finantza Ekonomia eta Kontabilitate arloan.
Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako errektoreorde (2009-2013) eta Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreorde (2013-2017) izan zen. Gaur egun, Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterreko Batzorde Akademikoko kidea da, eta baita Enpresa Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntza Doktorego Programako Batzorde Akademikoko kidea ere.
UPV/EHUko Gobernantza, Ekintzailetza eta Familia Enpresa (IT1641-22) Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa taldea zuzentzen du. UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedra, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean sortu zen 2008an, eta ordutik parte hartzen du bertan ikertzaile senior bezala.
Ikerketa esperientzia zabala du gobernu arloan eta familia enpresaren kudeaketan. Bere lanek enpresa horien iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzen duten faktoreak aztertzen dituzte, EGE eta gobernu onaren ikuspegitik.
Ikerketa lerroak: Familia enpresa, gobernu korporatiboa, iraunkortasuna, aniztasuna, orientazio ekintzailea, kapital soziala, berrikuntza, aniztasuna
Web of Science ResearcherID: AAE-5559-2020
Scopus ID: 305675815000
ORCID: 0000-0001-6096-538X
Web personala: https://go.ehu.eus/amaia.maseda