Business & Economics gradu bikoitzak Ekonomiaren ikuspegi zabala eta Enpresaren Administrazio eta Zuzendaritzaren arlo zehatzagoa uztartzen ditu.
Ekonomiak, gizarte zientzia gisa, produkzioa, kontsumoa eta errentaren banaketa aztertzen ditu; nazioarteko mailan eta esparru nazionalean. Ekonomia diziplina arteko alorra da, eta historiarekin, zuzenbidearekin, administrazioarekin, enpresarekin… erlazionatutako teoriak erabiltzen ditu bere ereduetan. Tekniken alorrean, ikasketa planak arreta berezia jartzen du tresna matematiko-estatistikoen trebakuntzan.
Bestalde, Enpresaren Administrazio eta Zuzendaritzaren ikuspegiak irakatziko dizu zure enpresa proiektua martxan jartzen, enpresa edo erakunde bat kudeatzen, antolatzen eta gidatzen. Prestakuntza osoa jasoko duzu, hainbat alorretan: ekoizpena, marketina, giza baliabideak, finantzak, kontabilitatea, etabar. Den-denak funtsezkoak gaur eguneko ingurune ekonomiko, sozioekonomiko eta teknologiko konplexu eta aldakorrera egokitzeko.
Lehenengo ikasturtean, nahitaezkoa izango da ingelesaren ezagutza bi modu hauetako baten bidez egiaztatzea:
- Gutxienez 8ko nota lortzea Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko ingeles azterketan
- Ingeleseko B2 titulua aurkeztea
Gradu hau Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko), Bilbon, ematen da.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Iraupena
5 ikasturte
Kreditu kopurua
276 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
13,72 €
Gutxieneko nota
12,375 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
20 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Ekonomista batek behar duen prestakuntza osoa jasoko duzu: enpresen zuzendaritza eta sistema ekonomikoa, biak elkarlotuta eta bateratuta.
- Jasangarritasunak, demografiak eta teknologia aldaketak ekarriko dituzten erronka sozioekonomikoei eraginkortasunez eta efizientziaz aurre egiteko prestatuko zaitugu.
- Askotariko ezagutza, trebetasun eta gaitasunak eskuratuko dituzu arazoei aurre egin eta erabakiak hartzeko.
- Gradua ingelesez eskaintzen da, ikuspegi egokiarekin testuinguru globalizatu eta nazioartekotu baterako eta mundu osoko ikasleak ezagutzeko aukera emanaz elkarrekin ikasi ahal izateko.
Sarrera-profila
Enpresa mundua eta errealitate ekonomikoa, soziala eta politikoa interesatzen bazaizkizu, jakin-nahia baduzu, pertsona ekintzailea eta dinamikoa bazara, taldean aritzea atsegin baduzu, analisirako, gogoetarako, sintesirako eta kritikarako gaitasuna baduzu, eta gizarte gaiekiko sentikortasuna, argudiatzeko gaitasuna eta gatazkak konpontzen laguntzeko bokazioa, Business & Economics Gradu Bikoitza duzu aukerarik onena.
Irteera profesionalak
Gradu bikoitz honek irteera ugari eskaintzen ditu, bai sektore publikoan zein pribatuan ere:
- Enpresak
- Banketxeak edo aholkularitza-enpresak
- Nazioarteko erakundeak (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea, Europako Banku Zentrala eta Europako Batzordea)
- Administrazioak
Gainera, gradu bikoitz honek zure negozioa martxan jartzeko gaitasuna emango dizu.