Irakasleak
ELENA AMAYA OSTOLAZA ECHABE
- Ezagutza arloa
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Saila
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- elenaamaya.ostolaza@ehu.eus
Biologian (Biokimika espezialitatea) Lizentziatua (1987) Sari bereziarekin eta Doktore (1992) UPV / EHUn. Unibertsitate horretako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biokimika irakasle asoziatua (1996-1997) eta Titularra 1997az geroztik. Biokimika eta Biologia Molekularra saileko idazkari akademikoa 2004-2014 artean. 7 doktorego-tesiren zuzendari edo zuzendarikide izan da; 54 ikerketa proiektutan parte hartu du, 45 artikulu zientifikoren eta 3 liburu-kapituluren egilekide, 2 nazioarteko patenteren egilekide, eta 80 ekarpen inguru egin ditu nazioarteko zein estatuko biltzar zientifikotan. CNEAI agentziak aitortutako 4 seiurteko ditu. Nazioarteko hainbat ikerketa aldizkariren ebaluatzaile (PLoS Pathogens, PLoS One, Sci Rep, …) eta nazioarteko zenbait ikerketa-agentzien ebaluatzaile (ANR, FONCyT, CZAC,).
Bere ikerketa lerro nagusia bakteria patogenoek ekoitzitako birulentzia faktore proteikoen ekintza mekanismoa ulertzean datza, bereziki itu-zelulen mintzak toxinaren elkarrekintza nola modula dezaken ulertzea, honek gaixotasunen erregulazioan lagun dezan.