Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Bioteknologiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Bioteknologiako Gradua - Aurkezpena

Bioteknologia teknologia garbien eta jasangarrien multzo bat dela esan daiteke, prozesu zelularrak eta/edo biomolekularrak erabiltzen dituena arazoak konpontzeko edo balio erantsiko produktuak lortzeko, maila industrialean.

Bioteknologiako Gradua, funtsean, biozientzia molekularrak eta ingeniaritza bateratzearen emaitza da. Graduak emango dizkizun ezagutzen bidez, produktuak, ondasunak eta zerbitzuak lortzera bideratutako bioprozesuak diseinatu eta analizatzeko gai izango zara, baita horiek kudeatzeko eta kontrolatzeko ere. Jarduera horien barruan, bioindustriak sartzen dira, eta biomedikuntzaren eta farmaziaren sektoreak; hau da: diagnostiko metodo berriak, txertoak, nanobioteknologia, terapia onkologiko berriak, etab. Haren aplikazio praktikoa, osasun arlotik harago, albaitaritzara, nekazaritza eta elikadura sektorera, kimikara eta ingurumenari eta meatzaritzari lotutako arloetara iristen da.

Borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko enpresetan. Horrez gainera, bosgarren maila eginez gero, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua lortu ahal izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,85 €

Gutxieneko nota

12,410 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

40 plaza

botoia-liburuxka-Zientzia-eta-Teknologia-Fakultatea

Biotecnologia-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Irakaskuntza eta ikerkuntzarako kalitate handiko irakasleak, graduan inplikatutako arloetan ahal denik prestakuntzarik onena jasotzeko.
  • Harreman zuzena giro zientifikoarekin, punta puntako ikertaldean eta ikerketa lerroak barne.
  • Zeharkakotasuna, fakultateak era askotariko titulazio zientifikoen bidez eskainitakoa.
  • Lortuko duzun prestakuntzaz goi kualifikazioa izango duzu, enpresa eta ikerkuntzaren eremuan eskatutako eginkizunetarako.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Ikertzaile bokazioa baduzu, laborategiko lanak motibatzen bazaitu, pertsona behatzailea eta pazientziaduna bazara, eta jakintza zientifiko eta teknikoak, eta matematika, fisika, kimika eta biologiako nozioak badituzu, Bioteknologiako Gradua titulu egokia da zuretzat, gaitasun horiek guztiak gara ditzazun.

Irteera profesionalak

Lan aukera nagusiak biozientzien industriarako aplikazioei lotuta daude, eta arlo hauek dira nagusi: biosanitarioa, ingurumena, elikadura, nekazaritza eta teknologia, bai kudeaketaren bai ikerketaren ikuspegitik:

  • Industria bioteknologikoak
  • Farmazia-industria
  • Nekazaritza eta elikagaien industria
  • Sektore kimikoaren industriak: petrokimikoa, plastikoak, biomaterialak, kosmetika...
  • Ingurumen-enpresak
  • Meatzaritza
  • Ikerketa eta irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa