XSLaren edukia

Ahozko Komunikazio Zientifiko-teknikoa Euskaraz28279

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua - DUALA
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28279

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

'Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' (AKZTE) ikasgaia graduko 3. eta 4. mailan eskaintzen da, bigarren lauhilekoan eta 1. lauhilekoan ematen den 'Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz' (IKZTE) irakasgaiarekin lotura zuzena du.



AKZTE egiteko ez da nahitaez IKZTE egin behar (nahiz eta komenigarria izan); horregatik, batzuetan IKZTEko gauza batzuei erreferentzia egin behar zaie. Bestalde, AKZTEn matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, maila minimo bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean (C1 maila) aritzeko gaitasuna izan behar dela.



Ingeniari euskaldunek erantzukizun handia dute testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean euskararen erregistro formalak eta espezializatuak garatzen eta finkatzen laguntzeko. Hori dela eta, funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskal gizartean euskararen ezagutzak eta erabilerak alorrez alorreko jardunaren kalitatean duten eraginaz. Irakasgai honen helburu berariazkoena da ikasleek erantzukizun horren kontzientzia hartzea.



Hartara, espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testu-generoak lantzen dira irakasgai honetan: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak, dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, bideo tutorialak e.a. Horretarako, funtsezkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira: ahozko testu formalen ezaugarriak, ahoskera zaindua, ahozko testuak egituratzen laguntzen duten diskurtso-errutinak, eta bai edozein testu espezializatutan funtsezkoak diren terminologia eta adierazpide espezializatuak ere.



Graduaren azken mailetako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat Gradu Amaierako Lana zuzen eta egoki aurkezteko; baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea.



Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASKUNTZA-HELBURUAK:



1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.



2. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.



3. Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin, irakaskuntzarekin eta lan-munduarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.



4. Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.



5. Ingeniaritza arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, kongresuetako komunikazioak, hitzaldietarako euskarri idatziak, poster zientifikoak…



6. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea.



IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:



(CB3) Ikasleek norberaren arloan datu garrantzitsuak biltzeko eta ulertzeko gaitasuna izatea, gai esanguratsu sozial, zientifiko eta etikoen gainean hausnartu eta iritzi bat emateko.



(CB4) Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak igortzeko gaitasuna izatea, entzule adituei nahiz ez-adituei.



(CT10) Taldeka modu eraginkorrean lan egitea, gaitasunak eta jakintzak uztartuz, diziplina eta hizkuntza askotako ingurune batean erabakiak hartzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. MODULUA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean



EDUKI TEORIKOAK:



-Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak.

-Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza.

-Euskararen normalizazio-plangintza.

-Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna.

-Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean.

-Entzute arretatsua.



EDUKI PRAKTIKOAK:



- Erreferentziazko zenbait dokumentu irakurtzea eta eztabaidatzea.

- Bileren eta eztabaiden aktak idaztea; laneko elkarrizketak simulatzea.





2. MODULUA: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa



EDUKI TEORIKOAK:



-Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak.

-Aldakortasuna ahozko erregistroetan.

-Euskara Batuaren Ahoskera zaindua.

-Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala.

-Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa.

-Puntuazioa vs prosodia.



EDUKI PRAKTIKOAK:



- Ahoskera zaindua identifikatzea zientziari buruzko bideoetan.

- Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara



3. MODULUA: Ahozkorako diskurtso-estrategiak



EDUKI TEORIKOAK:



-Pertsuasioa komunikazio akademiko eta profesional multimodalean.

-Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa.

-Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa.

-Baliabide ez-berbalak.



EDUKI PRAKTIKOAK:



- Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala, bideo tutoriala, dibulgazio-hitzaldia



4. MODULUA: Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan



EDUKI TEORIKOAK:



-Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua.

-Euskararen erregistro akademikoen garapena.

-Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan.

-Hizkuntza-baliabide espezializatuen ezarpena adituen diskurtsoetan.



EDUKI PRAKTIKOAK:



Testu-genero akademikoak eta dibulgatiboak: lan akademikoen aurkezpena, dibulgazio-hitzaldia...

MetodologiaToggle Navigation

Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak...



Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.



Lan batzuk irakasleari aurkeztu beharko dizkio ikasleak, hark ebalua ditzan. Beste batzuetan, ordea, eskolan bertan egingo du jarraipena irakasleak, eta egindako lana kontuan hartuko du ebaluaziorako.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • PROIEKTUAK (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen

irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 40

Proiektuak % 60



Ebaluazio ez-jarraitua egiten dutenentzat, azterketa bidez ebaluatuko da emaitza. Azterketa horretan ondokoak hartuko dira aintzat:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa: % 20

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa: % 20

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleek eGELAn eskaintzen dituzten materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf



ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161



EUSKALTZAINDIA. “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87. araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf



EUSKALTZAINDIA. “Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVARADO CANTERO, L. (2017). “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.

ALCOBA, S. (1999). La oralización. Ariel Practicum.

BONDI, M. eta LORÉS, R. (arg.) (2014). Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang.

CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó.

EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak.

EUSKALTZAINDIA (1992). Hitz elkartuen osaera eta idazkera.

GARZIA, Joxerra (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania
.

GOTI, M. (arg.) (2012). Academic Identity Traits. Peter Lang.

GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003). Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.

KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018). “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1.

UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera.

VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018). “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118.

VÁZQUEZ, G. (2001). El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. ADIEU.

YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018). Oral communication: skills, choices, and consequences. Waveland press (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012).

ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.

ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

Elhuyar (https://aldizkaria.elhuyar.eus/)

Ekaia (http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia)

Aldiri, Arkitektura eta abar (https://www.aldiri.eus/)

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/

http://www.hiztegia.net/

http://hiztegiak.elhuyar.eus/

https://zthiztegia.elhuyar.eus/

http://www.euskara.euskadi.net

https://www.ehu.eus/eu/web/eins

https://www.ehu.eus/eu/web/euskara

http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/

http://31eskutik.com/

https://addi.ehu.es/locale-attribute=eu

http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da

https://zientziakaiera.eus/

http://blogsanidadanimal.com/eu/

http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu

https://ahotsak.eus/

TaldeakToggle Navigation

46 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala